ETA ETORKIZUNEAN ZER?
Lan egiteko moduetaz hitz egiten degunean denok dakigu zer den kate lan moduan lan egitea. Lehen aldiz, 1913an erabili zen metodo hau, Ford en Piquette Avenue lantegian Ford model T kotxeak sortzeko. Enpresek gaur egun, asko erabiltzen dute metodo hau, baina etorkizunean lan berdina egiteko modu merkeagoak egongo dira. Eta zer gertatuko da enpresa guzti horietan lan egiten duten langileekin?
Geroz eta gehiago entzuten da mekanizazioa eta robotak enpresa giro barnean. Eta horrek abantaila eta desabantaila batzuk ditu. Egia da robotek askoz prezisio gehiago dutela, eta ez zaiela soldatarik ordaindu behar. Egin behar den bakarra, hasieran kapital gehiago jarri, hau da, makinaria guzti hori ordaindu. Baina egia da denbora aurrera doan bitartean enpresari errentagarria edo negozio hori ondo ateratzen zaiola. Azkenean gizakiekin konparatuta makinak azkarragoak eta denbora askoz gehiago jarraian lan egin dezakete. Baina hori enpresaren ikuspuntutik, baina zer gertatuko da kate lan horretan lan egiten zeuden beste langile guzti horiekin. Azkenean, kate lana erabiltzen duten enpresek, normalean enpresa handiak izaten dira non ingresu handiak badituzte ere bai. Baina beraien helburu nagusia, enpresa guztiena bezela, diru gehiago lortzea da. Eta egunero teknologia aurrera doa, asmakizun berriekin eta gizakiei lanpostuak kentzen. Ez gera konturatzen enpresek jendearengan duen boterea, eta horrela jarraitzen bada historio hau, etorkizunean ez da lanposturik geldituko eta enpresa buruak askoz aberatsagoak izango dira eta langileak askoz pobreagoak.
Beraz nire ikuspuntutik, enpresei kondizio batzuk jarri beharko zitzaizkien katrastofe hau ez gertatzeko. Eta egoera larria iruditzen zait, eta ez da asko entzuten baina geroz eta gehiago joango da agertzen bai egunkarian eta bai notizietan. Teknologiak guri kontrolatzen digu eta gu gera sortzen edo bizia ematen dioguna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.