GUGGENHEIMEKO LANGILEAK GREBAN
Euskal Herriko museo ezagunetariko bat da Guggenheima, 2019an 1,2 milioi bisitari hartu zituena. Titaniozko geruza distiratsuaren azpian, guztia ez da dirudiena bezain polita. Garbitzaileek orain arte bizi izan duten errealitatea azaleratzeko aurrerapausoa eman dute. 103 egun daramatzate greban, mila eurora iristen ez diren soldatak eta ordutegi oso aldakorrak bait dituzte. Lan baldintzak hobetzea eskatu zuten udaberrian baina aldakuntzarik egon ez denez, grebara jo zuten ekainean bost urte barru kale garbitzileen baldintzetara iristeko helburuarekin.
Guggenheimek duela 24 urtetik Ferrovial enpresaren bitartez egiten du garbiketa. Garbitzaileak Ferrovialen langileak dira, beraz honek erabakitzen du langileei zenbat ordainduko zaien eta museoaren esku dago hori onartzea ala ez. Dena den, museoaren erabakia da garbitzileen lan baldintzak idaztea. Ferrovialek dioenez, empresa beti egon da negoziatzeko prest eta museoko garbitzaileak Bizkaiko bulegoetako garbitzaileak baino soldata altuagoa eta opor luzeagoak dituzte.
Museoak 28 milioi euroko aurrekontua izan zuen iaz eta 24 milioi eurokoa aurten. Kopuru handi bat iturri publikoetatik dator, eta %70eko autofinantzaketa du. Lortutako diru guzti horretatik 2,1 milioi bideratzen ditu garbiketa eta mantentze gastuetara. Dena dela, langileek argi dute badagoela baldintzak hobetzeko nahiko tarte: soldatak, ordutegiak, lan kargak... Garbitzaile helduenak ez dute haien amorrua ezkutatu eta argi azaldu dute haien lanaz abusatzen ari direla.
Kazetariek langile batzuekin hitz egin ondoren, hauek bere iritzia eman dute. Lehenik, 44 urteko emakumea dugu Susana Marcosena. 2016tik dago museoan garbiketa lanetan, hogei orduko kontratuarekin eta 600euroko soldatarekin. Kaleratze mehatxuak jaso dituztela dio baina une aproposa hau zela argi du, "orain edo inoiz ez!". Bestalde, Mari Carmen Casas 2011tik museoan lanean dabilen emakumeak, lan ituna hobetzeko Empresarekin hitzarmena eskatu du. Kale garbitzaileekin konparatzen da eta hauek 8000euro gehiago irabazten dituzte urtean. Covid-19a dela eta, museoa askoz ere gehiagotan garbitu behar izaten dute, eta honek lan karga asko handitzea dakar. Dena dela, lan gehiago egon arren langile kopuru eta soldata berdinarekin jarraitzen dutela aipatzen du Casasek.
Hasieran espero baina luzeago doala onartu dute, baina greba uzteko asmorik ez dutela ere bai. Badakite haien lantokia leku ezagun eta oso turistikoa dela eta langileen protestak ez duela eredu onik ematen. "Lotsagarria da garbitzaileei ordaintzen digutena. Miseria. Oinarrizko langileak ginela esaten ziguten, eta ikusi gure baldintzak..."
https://cadenaser.com/emisora/2021/08/13/radio_bilbao/1628850399_708378.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.