2021(e)ko irailaren 27(a), astelehena

 ETA ETORKIZUNEAN ZER?


Lan egiteko moduetaz hitz egiten degunean denok dakigu zer den kate lan moduan lan egitea. Lehen aldiz, 1913an erabili zen metodo hau, Ford en Piquette Avenue lantegian Ford model T kotxeak sortzeko. Enpresek gaur egun, asko erabiltzen dute metodo hau, baina etorkizunean lan berdina egiteko modu merkeagoak egongo dira. Eta zer gertatuko da enpresa guzti horietan lan egiten duten langileekin?


Geroz eta gehiago entzuten da mekanizazioa eta robotak enpresa giro barnean. Eta horrek abantaila eta desabantaila batzuk ditu. Egia da robotek askoz prezisio gehiago dutela, eta ez zaiela soldatarik ordaindu behar. Egin behar den bakarra, hasieran kapital gehiago jarri, hau da, makinaria guzti hori ordaindu. Baina egia da denbora aurrera doan bitartean enpresari errentagarria edo negozio hori ondo ateratzen zaiola. Azkenean gizakiekin konparatuta makinak azkarragoak eta denbora askoz gehiago jarraian lan egin dezakete. Baina hori enpresaren ikuspuntutik, baina zer gertatuko da kate lan horretan lan egiten zeuden beste langile guzti horiekin. Azkenean, kate lana erabiltzen duten enpresek, normalean enpresa handiak izaten dira non ingresu handiak badituzte ere bai. Baina beraien helburu nagusia, enpresa guztiena bezela, diru gehiago lortzea da. Eta egunero teknologia aurrera doa, asmakizun berriekin eta gizakiei lanpostuak kentzen. Ez gera konturatzen enpresek jendearengan duen boterea, eta horrela jarraitzen bada historio hau, etorkizunean ez da lanposturik geldituko eta enpresa buruak askoz aberatsagoak izango dira eta langileak askoz pobreagoak.


Beraz nire ikuspuntutik, enpresei kondizio batzuk jarri beharko zitzaizkien katrastofe hau ez gertatzeko. Eta egoera larria iruditzen zait, eta ez da asko entzuten baina geroz eta gehiago joango da agertzen bai egunkarian eta bai notizietan. Teknologiak guri kontrolatzen digu eta gu gera sortzen edo bizia ematen dioguna.







2021(e)ko irailaren 26(a), igandea

Historiako lehen enpresa

 

1600eko abenduaren 31an, Elisabet I.a Ingalaterrako erreginak, errege zedula baten bidez, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia sortuko zuen, merkataritza ingelesaren monopolioa eman zion Esperantza Oneko Lurmuturraren ekialdean eta Magallanes itsasartearen mendebaldean Konpainiaren helburua  espainiarrek eta portugaldarrek zuten monopolioa haustea zen.

Lehen bidaia 1601ean eman zen itsasontzi bakar batekin, Dragoi Gorria, Sir James Lancaster buru zuena, eta arrakasta handia izan zuen Malakako itsasartean karroza portugaldar bat harrapatzean. Ondoren, bidaiatzen jarraitu zuten 1612 arte, portugaldarrak garaitu ondoren, Mogul Inperioarekin merkataritza akordio batera iristea lortu zutenean.

Konpainia honek produktu asko zituen, hala nola, zeta, indioa, espeziak edo portzelana. Baina honako produktu hauek bereziki esanguratsuak izan ziren: Salitrea, esklaboak, tea eta opioa.

Parlamentu britanikoak, konpainiari desagertuko zuen arazo askotan sartzen zelako 1813an.




2021(e)ko irailaren 24(a), ostirala

Pobreziaren kausa nagusiak

Artikulu honetan pobreziari buruz hitz egingo dizuet, haren lehenengo kausak eta zeregin dezakegun denen artean egoera global hori hobetzeko mundu guztiaren ongizaterako.


Pobreziari buruzko datuak eta estadistiketaz hitz egin baino lehen, pobreziak zer esan nahi duen aztertuko dugu. Pobreziak, pobretasuna edo txirotasuna, oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ez eskuratzeko gaitasunik ez izatea da, pobrezia maila, bizi kalitatearekin lotuta dago, harreman sozialekin, ingurumenaren kalitatearekin, norberaren eskubideekin…


Mundua argi dago ez dagoela ondo zatitua eta beharrezkoa da zerbait egitea lehenbailehen. Jende dirutsua bere kotxe berriak eta luxuzko etxeak erosten dagoen bitartean, munduko beste edozein tokietan, gosez hiltzen ari dira eta ezin dute ezer egin heriotzari kontra egiteko. Mundu guztia ohartzen da egoera global honetaz baina oso jende gutxik egiten du esfortzu bat egoerak aldatzeko.


Gaur egun, teknologia eta baliabide nahikoak ditugu mundu guztiaren gosetearekin amaitzeko, baina jendea berekoia da eta gutxi batzuk egongo lirateke pauso hori aurrera emateko, baliabideen banaketa justuagoa izateko. Denen esku dago gosetearekin amaitzea, zure partetik jarri behar duzu.





2021(e)ko irailaren 23(a), osteguna

Gofre erotikoen arrakasta

GOFRE EROTIKOEN ARRAKASTA


Hainbat tokietan ireki da gofre erotikoen denda, eta nabaria da arrakasta handia hari dela 
jasotzen. Negozio honek ez du marketinean ia ezer gastatu behar, gai "tabu" bat denez, jendeak 
Instagram, Whatsapp, Facebook edo beste sare sozialetik partekatze eta gogoak zabaltzen ditu. 
Adibide bat Madrilgo gofreria da. 

2019ko amaieran ireki zenean, aurreikuspen guztiak gainditu ziren. "Asteburuetan hiru edo lau 
orduko ilarak izaten ziren gure pollofreak probatzeko", gogoratu du. Beste lokal handiago batera joan behar izan zuen bizitzera, eta duela pare bat hilabete, pandemiaren erdian, "Herritarren 
borondatez" Koñategia inauguratu zuen, emakumeen atzealdea, lokal nagusitik metro 
batzuetara, Chueca plazan, Metroko irteeraren ondoan. Udatik aurrera, gainera, bere jaurtiketa 
berriarekin topo egiten du: gofre hauek, zapore zakil formako izozkiak, sandia, maracuya edo 
mojito bezalakoak.

Hasieran esan dudan bezala, arrakastaren atzean, fenomeno biralak lortzera bideratutako 
mark etinestrategia landu bat dago. La Polleriaren lehen lokala irekitzera zihoazenean, 
erabiltzaile faltsuak sortu zituzten Tinder eta Grindr (queer komunitateari zuzendua) bezalako 
aipuetako aplikazioetan, 'Pollofres' en irudiekin eta dendaren logoa lausotutako profileko 
argazkiekin batera. "Algoritmoak ez digu promozionatzen uzten, ustez gure edukia desegokia 
delako. Blokeoa sare sozial guztietan pairatzen dugu, Instagramen 60.000 jarraitzaile baino
gehiago ditugun arren. Gure publizitatea bezeroek egiten digute ", azaldu du sortzaileak.


 


Lanourden murrizketa azken urteetan eztabaidatua izan den gai bat da, eta egia esan ez da arritzekoa. Azken finean biztanleria orokorrak aisialdirako denbora gehiago izatea, bai langileentzat eta konpainientzat onuragarria izango litzateke. Hori dela eta, geroz eta enpresa gehiagok horrelako esperimentuak egiten hasi dira, azkena “Desigual” moda denda da.


Desigual enpresako langileek hurrengo urrian proposamen gisa bozkatuko dute.  Baietz ateratzen baldin bada, Desiugaleko langileek 4 egun astean lan egingo dute. Desigualen lehendakariak dioenez, neurri honek Desigualera talentu gehiago erakarriko du, eta iadanik bertan lan egiten ari diren langileak motibatuagoak egongo dira. Honek produktibitaea handitzeko aukera eskaintzen du, eta denbora optimizatzeko. Badira beste abaintala batzuk lehendakariak aipatu ez dituenak. Adibidez, absentismoak ere behera egingo du, estresa eta antsitatearen beherakadaren ondorioz. Bestetik enpresaren kostu batzuk behera egingo dute, esate baterako; ura, argia edo elektrizitatea, ofizinak denbora gutxiagoz erabiliko direlako.  Langileek gainera, haien bizitza pertsonala eta lana kontziliatzeko erreztasun handiagoa izango dute.



Hala ere, ez da guztia ona. Enpresako langileen soldatek %13 bat behera egin beharko dute. Baino, Desigualek soldata jeitsieraren %50a konpensatuko du, eta beste %50a langileen soldatatik etorriko da, hau da haien soldatek %6,5 behera egingo dute, eta noski erosteko ahalmena galduko dute. Halaber, nire ustez bizitza disfrutatu egin behar da, eta badaude dirua baino garrantzitsuagoak diren aspektuak.



Ondorioz, ez da arritzekoa geroz eta jende gehiagok lan orduen murrizketa bat onuragarria izango litzatekela pentsatzea. Espainiako alderdi politiko batek eta guzti hura proposatu du, baino soldata murrizketa gabe. Bestetik, Eskozian eta Islandian proposamen hau pil-pilean dago, eta badirudi beharbada onartuak izango direla, honek dakarren onura guztiak direla-eta.


https://www.lainformacion.com/management/escocia-jornada-laboral-cuatro-dias-sueldo/2847844/


https://ceconsulting.es/blog-ceconsulting/reducir-la-jornada-laboral-que-beneficios-tendria/


https://www.mundodeportivo.com/actualidad/20210909/1001686452/desigual-primera-empresa-espana-jornada-laboral-cuatro-dias-act-pau.html

https://www.20minutos.es/noticia/4583263/0/detalles-jornada-laboral-gobierno-estudia-mas-pais/


DENDAK PANDEMIAREN ERAGINEZ GALDUTAKO BEZEROEN BILA

 DENDAK PANDEMIAREN ERAGINEZ GALDUTAKO BEZEROEN BILA


    Duela gutxi pasatako COVID-19ak eragin digun pandemia honen ondorioz gure egunerokoan eragin zuzena edo zeharkakoak izan dituzten gauza asko pasa dira, gehien nabiaritu duten sektorea hospitaleak eta horrelakoez gain dendak, tabernak... izan dira.

    Orain arte, pandemia baino lehenago, dendak esfortzu handia egin behar zuten beraien interneteko fakturazio-kuota urtean %1a hobetzeko, baino pandemia honen eraginez argi dago askok interneta erabiltzera pasa direla arropa, jokuak, material desberdinak... ersoteko eta honek urteko komertzio onlinea %25 igotzea eragin du.

    El Corte Ingles eta Inditex bezalako enpresak hauek online dendak hobetzeko lanetan zeuden eta pandemia honek eragin duen online erosketen igoera honek pentsaezinak ziren zifrak lortu zituzten. Gaur egun Inditexek irabazten dituen 4€-tatik bat online dendetatik irabazitakoa da.

    Onlineko zerbitzu honek ere gauza on asko ekarri ditu bai bezeroeni eta bai denda desberdinetako jabeei, izan ere, aukera oso ona izan daiteke bakoitzaren enpresa mundutik zabaltzeko, gainera orain online aukera aprobetxatzen dutenek bi aukera izango dituzte beraien produktuak saltzeko, fisikoa eta online bidezkoa eta argi dago honek enpresa batean bultzada oso handia eman dezakela.





https://www.diariovasco.com/economia/empresas/tiendas-buscan-clientes-20210919104636-ntrc.html






Gobernuak autonomoen kargu-uzteagatiko laguntza kentzea proposatu du

 

Gobernuak autonomoen kargu-uzteagatiko laguntza kentzea proposatu du

 Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak lan autonomoa ordezkatzen duten erakundeei jarduera uzteagatiko aparteko prestazioa urritik kentzea proposatu zien atzo, fakturazioa nabarmen murriztu zaien autonomoentzat, elkarteek jakitera eman dutenez.
"Gaur kobratzen duten 226.000 pertsonetatik % 80 prestaziorik gabe utziko lituzke", kritikatu du Lorenzo Amor ATAko presidenteak twitter bidez.

Eduardo Abad UPTAko presidentearen ustez, beharrezkoa da jarduera eteteko modalitate hori orain arte bezala zabaltzea; izan ere, zenbait jarduera-sektorek, hala nola bidaia-agentziek, gida turistikoek, kultura- eta musika-jarduerek edo azoka-ikuskizunetako profesionalek, besteak beste, oraindik ere jasaten dute eragin ekonomikoa.

"Ezin dugu alde batera utzi jarduera uzteagatiko prestazioen bidez emandako babesa izan dela lan autonomoarentzat Covid-19tik eratorritako krisi ekonomikoaren aurrean babes-sistemarik handiena", azpimarratu du.
  

https://www.eleconomista.es/economia/noticias/11402893/09/21/El-Gobierno-plantea-suprimir-la-ayuda-por-cese-de-los-autonomos.html

2021(e)ko irailaren 22(a), asteazkena

GUGGENHEIMEKO LANGILEAK GREBAN


Euskal Herriko museo ezagunetariko bat da Guggenheima, 2019an 1,2 milioi bisitari hartu zituena. Titaniozko geruza distiratsuaren azpian, guztia ez da dirudiena bezain polita. Garbitzaileek orain arte bizi izan duten errealitatea azaleratzeko aurrerapausoa eman dute. 103 egun daramatzate greban, mila eurora iristen ez diren soldatak eta ordutegi oso aldakorrak bait dituzte. Lan baldintzak hobetzea eskatu zuten udaberrian baina aldakuntzarik egon ez denez, grebara jo zuten ekainean bost urte barru kale garbitzileen baldintzetara iristeko helburuarekin.

Guggenheimek duela 24 urtetik Ferrovial enpresaren bitartez egiten du garbiketa. Garbitzaileak Ferrovialen langileak dira, beraz honek erabakitzen du langileei zenbat ordainduko zaien eta museoaren esku dago hori onartzea ala ez. Dena den, museoaren erabakia da garbitzileen lan baldintzak idaztea. Ferrovialek dioenez, empresa beti egon da negoziatzeko prest eta museoko garbitzaileak Bizkaiko bulegoetako garbitzaileak baino soldata altuagoa eta opor luzeagoak dituzte.

Museoak 28 milioi euroko aurrekontua izan zuen iaz eta 24 milioi eurokoa aurten. Kopuru handi bat iturri publikoetatik dator, eta %70eko autofinantzaketa du. Lortutako diru guzti horretatik 2,1 milioi bideratzen ditu garbiketa eta mantentze gastuetara. Dena dela, langileek argi dute badagoela baldintzak hobetzeko nahiko tarte: soldatak, ordutegiak, lan kargak... Garbitzaile helduenak ez dute haien amorrua ezkutatu eta argi azaldu dute haien lanaz abusatzen ari direla.

Kazetariek langile batzuekin hitz egin ondoren, hauek bere iritzia eman dute. Lehenik, 44 urteko emakumea dugu Susana Marcosena. 2016tik dago museoan garbiketa lanetan, hogei orduko kontratuarekin eta 600euroko soldatarekin. Kaleratze mehatxuak jaso dituztela dio baina une aproposa hau zela argi du, "orain edo inoiz ez!". Bestalde, Mari Carmen Casas 2011tik museoan lanean dabilen emakumeak, lan ituna hobetzeko Empresarekin hitzarmena eskatu du. Kale garbitzaileekin konparatzen da eta hauek 8000euro gehiago irabazten dituzte urtean. Covid-19a dela eta, museoa askoz ere gehiagotan garbitu behar izaten dute, eta honek lan karga asko handitzea dakar. Dena dela, lan gehiago egon arren langile kopuru eta soldata  berdinarekin jarraitzen dutela aipatzen du Casasek. 

Hasieran espero baina luzeago doala onartu dute, baina greba uzteko asmorik ez dutela ere bai. Badakite haien lantokia leku ezagun eta oso turistikoa dela eta langileen protestak ez duela eredu onik ematen. "Lotsagarria da garbitzaileei ordaintzen digutena. Miseria. Oinarrizko langileak ginela esaten ziguten, eta ikusi gure baldintzak..."




Iturriak: https://www.ela.eus/es/zerbitzuak/noticias/la-huelga-de-limpieza-del-guggemheim-se-amplia-hasta-el-15-de-julio

https://www.eldiario.es/euskadi/trabajadoras-limpieza-guggenheim-reivindican-mejora-condiciones-laborales-encierro-san-fermin_1_8121177.html

https://cadenaser.com/emisora/2021/08/13/radio_bilbao/1628850399_708378.html



EDUKIONTZIEN KRISIA

 


                              EDUKIONTZIEN KRISIA 

        2021eko amaieran eta 2022ko hasieran emanden inlfazioa                         aurreikusita zegoen, fenomeno hau "edukiontzien krisia" deritzo. 


   Mundu osora produktuak mugitzeko bide nagusia edukiontziak dira, supermerkatuetan eta  dendetan eskuratzen ditugun produktu guztiak (janaria, etxetresna elektrikoak...) normalean eudukiontzietan datozte. 

     2020.urtean edukiontzi bat Txinatik Estatu Batuetara mugitzea 4.469$ balio zituen                 gutxigorabehera. Pandemia ondoren prezioa laukoiztu egin da. 

Itsasoko portuen itxiera dela eta Txinako, munduko esportatzaile garrantzitsuenaren, ontzi gehienak blokeatuta gelditu ziren. Horrek prezioen igoeran eragina izan du azken urte hontan.

Pandemia garaian fronterak itxi zituztenean produktuen eskaria jaitsi egin zen, ondorioz ekonomia kolpe handia hartu zuen. Enpresa asko ixtera behartutak ikusi ziren eta itsas garraioaren erabilera behera egin zuen. 

Edukiontzien prezioak igo direnez enpresak produktuen prezioak igotzera behartutak ikusi dira. Krisia noiz bukatuko den ezin da aurreikusi zoritxarrez. Egoera hau produktuak Asiatik Mendebaldera garraiatzeko dagoen leku eskasiarengatik gertatu da. Laburtuz, ez daude edukiontzi nahikoak produktuen eskaera asetzeko.  

Edukiontziak fisikoki ez daudela ez du esanahi, baizik eta edukiontzi asko Europa eta Ameriketara iritsi ondoren, restrikzioak edo murrizteak direla eta ezin izan zituztela bete eta Asiara bueltan bidali esnahi du. 

Horrek edukiontzi asko Europa eta Ameriketako portuetan gelditu direla esanahi du. Pandemiaren restrikzioen ondorioz Txinako edukiontziko portu garrantzitsuenak ez daude 100% lanean eta horrek ontzi asko zain egotea eragin du. 

Enpresa handi batzuk edukiontzien prezioen igoera ikusita ontziak alokatzea erabaki dute, horrek ontzi gehiago "emboteilatzea" eragin  du. Horrez gain fabriketan gutxio ekoizten ari dira Covid-19a dela eta, eta norbaitek positibo eman ondorez produkzioa guztiz gelditu egiten da, beraz produktu horien eskaera egon arren enpresak produktu hori saldu gabe geldituko dira. 



Xavier Crusells sobre la crisis de los contenedores:



https://www.youtube.com/watch?v=Rm8ulgsEaPk

https://lahora.gt/agexport-por-crisis-de-contenedores-incremento-de-precios-se-traslada-al-mercado-local/

https://www.bbc.com/mundo/noticias-58558860

https://tiemposdenegocios.com/como-afecta-la-crisis-de-los-contenedores-al-comercio/

2021(e)ko irailaren 20(a), astelehena

EMAKUME BAT DAGOEN TOKIAN, ALDAKETA HANDI BAT DAGO

Emakume Afrikarrak enpresen nagusi


Emakumeak historian zehar oprimituta egon dira gizarte injustu batean. Baina gaur egun emakumeak geroz eta indar handiagoa hartzen ari dira eta emakumeen indar boterotsu hori zuzenean islatuta ikusi da lan munduan. Geroz eta emakume gehiago haien nagusi propioak izateko nahia izaten hasi dira. Ikerketak erakusten duten bezala, %42.4 Espainako enpresa txikiak emakumeak eraikitakoak dira. 


Hari beretik, datu honek erakusten du Espainako emakumeak gero eta rol indartsuago bat hartzen hasi direla Espainako ekonomiaren barruan, eta pixkanaka-pixkanaka ixten ari dela enpresa-sorkuntza tartea gizonekiko.


Espainan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak alde batera uzten hasi dira, ordea, oraindik munduko zenbait tokitan trantsizio hau mantso aurreratzen ari da, Afrikaren kasua da. Emakumeak kontinente hura mantendu arren, laguntza gutxi jasotzen dute gobernuaren partez. Hori dela eta, Afrikako batasunak (UA), emakume generoaren eta garapenaren bidez, emakumeak politikan parte hartzea eta enpresetan ahulduntza sustatzea proposatu dute. 


Nahiz eta erakundeek, emakumeei laguntza eskeintzeko programak aurkeztu, batzuetan laguntza hura ez da denentzat iristen edo prozesu luzea izaten da gehienetan. Beraz, Afrikako zenbait emakumeek beren lana lubaki bihurtu dute afrikarren eskubideen alde borrokatzeko. Enpresariak, sortzaileak, eta batez ere, emakume guztiak diren aldetik, Jaccqueline, Joyce, Faith, Mireille, Lamatu, Awa eta Mame Boussok azaltzen dute zerk bultzatu zituen egiten dutena egitera eta zer eskatzen dioten feminismoari datorren urte honetan. 


Nik Jackeline Nduku-ren istorioa nabarmendu nahiko nuke. Berak martxan jarritako proiektua,  Kleanbera Reciclyng de Kubuka deitzen da eta Kibera (Kenian) dago kokatuta. Jackeline, gaztea zen, lau haur zituen eta inork ez zegoen prest berari lan bat emateko. Baina bere familia mantentzeko aurrera jarraitu behar zuen. Gaur egun, elikadura-denda txiki bat du kokagune horretan, eta artisautza-negozio bat ere jarri du martxan beste emakume batzuekin. Berak azaltzen du, prozesu hori guztia ez zela erreza izan, izan ere, batzuetan gizonei ez zaie gustatzen emakumeek zuzentzea.  Gogor lan egiten ikuspegi hori aldatzea lortu du eta emakumeak gizartean erreferente gisa izaten hastea baita ere. 



Feminismoarekin lotutako azalpen bat ematen digu Jackelinek. Berak aitortzen digu, berengan konfiantza izatea ezinbestekoa izan zela bere lan guztia aurrera eramateko. Hortaz, gomendatzen die emakume guztiei, gogor lan egitea, borrokatzea, ahaleginak egitea, eta komunitateari eta familiari laguntzea. Berak esaten duen bezala, “Emakumeek gizonek baino askoz gehiago egin dezakete, etxekoandreak eta aldi berean enpresariak izan daitezke eta haien alde lan egin dezakete ". Etorkizunerako dituen nahiak honako hauek dira: Gobernuak eta gainerako enpresek enpleguan berdintasuna izatea; ahalduntze finantzarioa eta laborala lortzea eta emakumeen gaitasunak baloratzea.






https://atalayar.com/content/%C3%A1frica-seg%C3%BAn-sus-mujeres-emprendedoras

https://ueni.com/blog/es/emprendimiento-de-las-mujeres-en-espana-2020/

https://elpais.com/planeta-futuro/2021-03-08/emprendedoras-africanas-de-largo-aliento.html

https://www.fundacioncarolina.es/wp-content/uploads/2014/08/AI79.pdf





2021(e)ko irailaren 19(a), igandea

Extremadurako enpresek prest dituzte proiektuak lizitazioen zain. Xtrem Software enpresak Perte baten buru izan nahi du maila nazionalean.

Extremadurako enpresek ez dute arazorik Bruselako Next Generation funtsak eskuratzeko, ezta eskualdeak ere, oro har, hala adierazi baitu Guillermo Fernández Vara Extremadurako Juntako presidenteak gaur goizean Caceresen antolatu eta Extremadura Avante, Ibercaja eta Ingenostrum enpresek babestutako Next Generation berreskuratzeko Europako Funtsak izeneko lehen Konferentzian. Jardunaldia itxi duen bigarren aditu-panelean, eskualdeko enpresarekin eta aholkularitzarekin lotutako zazpi adituk proiektu oso zehatzak aurkeztu dituzte eta dagoeneko prest daude, Erkidegoko laguntzak jaso ahal izateko deialdiak ateratzeko zain. 


Enpresako ekonomia ikasten dugun ikasle askok geure buruari galdetzen diogu: "Zergatik? Ekonomia ikasi beharko genuke? Utziko didazu bihar burtsan zer gertatuko den jakiten? Nire dirua non inbertitu behar dudan edo nola aberastu jakin ahal izango dut? Honelako konferentzietan jasotako Softwar enpresa ezberdinekin erabaki garrantzitsuak hartzen dira. Asmo handiko proiektuak, hala nola Xtrem Software enpresa, Espainian dagoen lur ureztatuaren digitalizazioaren perte bihurtu nahi duena. Oraingoz, % 80 osatzen duten autonomia-erkidegoen konpromisoa dute, 90.000 hektarea baino gehiago. Bolumen horrek justifika dezake Espainiako ekonomiaren motore izatea. 


Zoritxarrez, enpresaren ekonomiak berak ezin izango die galdera horiei behin betiko erantzunik eman. Erantzunak emateko, kristalezko bola bat eduki beharko litzateke.Gainera, tamalez, milaka milioi dolar galtzen dira urtero. Zuzendari askok ez dakite enpresaren ekonomiaren oinarrizko tresnak erabiltzen eta prezioei nahiz ekoizpenari buruzko erabakiak hartzeko, produkzio-prozesua optimizatzeko eta faktoreen konbinazioa, produktuaren kalitatea aukeratzea, bat-egiteen erabakiak gidatzea horizontalak eta bertikalak, edo barneko eta kanpoko pizgarriak modu optimoan diseinatzea. Zorionez, enpresaren ekonomiaren oinarrizko printzipio gutxi batzuk ikasten baditu, zuzendari ezgaituak lanetik botatzeko egoeran egongo da! 


Ulertuko duzu, halaber, zergatik izan zen albiste ona azken atzeraldia enpresa batzuentzat eta zergatik... Software-enpresa batzuek milioiak gastatzen dituzte programa informatikoak garatzeko baina kontsumitzaileek Internetetik doan deskargatzea ahalbidetzen dute.Enpresaren ekonomia ez da baliotsua soilik 500etako zuzendarientzat fortuna aldizkariko enpresak; irabazteko asmorik gabeko erakundeetako zuzendarientzat ere baliotsua da. 


Baliagarria da elikagai-banku bateko zuzendariarentzat, Elikagaiak behartsuei banatzeko biderik onena zein den erabaki behar duzu. Ez dira Extremadurako proiektu bakarrak. Next Generation konferentziaren bigarren panelean parte hartu duen beste bat EcaptureDtech izan da. Hamarkada bat igaro ondoren, delituen agertokiak 3D-tan hartzen ditu, mugikorraren bidez modu errazean. Extremadurak 15 herrialdetako poliziei saltzen dien teknologia da. Baliotsua da aterpe baten koordinatzailearentzat etxerik gabekoentzat, helburua baita ahalik eta arlote gehienei laguntzea, aurrekontu oso mugatuarekin. 




 Iturriak: https://startupxplore.com/es/blog/empresas-autogestionadas-sin-jefes/ https://www.eleconomista.es/economia/noticias/11338762/07/21/Las-empresas-extremenas-tienen-los-proyectos-listos-a-la-espera-de-las-licitaciones.html

ARGINDARRAREN PREZIOA

Denok dakigu argindarraren prezioa oso altua dela, eta ondorioz kexa asko egon dira honen prezioarengatik. Ordea, gaur egun argindarraren prezioa gutxinaka jaisten doa. Argindarraren prezioa ia %12-a jaitsi egin da, 166€ harte iritsi da bere prezioa eta ostegun honetan Espainiako gobernuak honartutako neurriak indarrean sartu dira argindarraren prezioa gutxitzearen helburuarekin. Prezioa bi egun zeraman igotzen eta azkenean goia jo zuen, 188,18€ megawatt orduko. Honen ondorioz, Espainiako gobernua adierazi du egunero argitaratzen den kotizazioaren salneurriak goraka jarraitu bada ere, faktura behera egin neharko lukeela. Gobernuak onartu ditu prezioak ez deskontrolatzeko neurriak jartzea, horrela, ez iristeko kontsumitzaileen fakturetan, eta aurten gehienez 2018-ko zenbateko berdina ordaintzeko helburuarekin. Hauek dira neurriak: BEZ %10 murriztu, ekoizpen elektrikoari %7-ko zerga bertan behera utzi, elektrizitatearen zergari %0,5 kitatu edo zerutik eroritako mozkinengatik enprrsa elektrikoek 2.600 milioi euroko ekarpena egitea. Informazio iturria: https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/8315921/argindarraren-prezioa-ia-12-jaitsi-da-166-eurora-arte/

2021(e)ko irailaren 17(a), ostirala

ERDIEROALEAK ETA KRISIA



Azken urtean ekonomian aldaketa nabarmena egon dela begi-bistakoa da, eta denok dakigu zer izan den ekonomia eta merkatua gehien baldintzatu duen faktorea, koronabirusa. Koronabirusak negozio asko suntsitu ditu, era berean beste enpresa askoren egoera hobetu du. Urte honetan, kotxe marka askok kotxeak fabrikatzeari utzi diote. Gertaera hau, pandemiaren ondorioz gertatu da, eta krisi ekonomiko handia sortu du automobilgintza munduan. 


Krisi ekonomiko hau gertatu da ‘erdieroeale’ izeneko mikrotxip batengatik. Material berezi hau erabiltzen da elektrizitate isolatzaile bezala, eta asko erabiltzen da automobilgintzan, informatikan eta teknologia elektrikoan, funtsezkoa baita.


Erdieroaleen eskasia ibilgailu askoren produkzioa gelditzea ekarri du. Honen adibide dugu Mercedes Benz enpresaren egoera Gasteizen. Erdieroaleen faltagatik langileengan ERTEa aplikatu da. ERTEa langileak normalean kobratzen duenaren %80a irabaztean datza. Gutxi gorabehera 2800 furgoneten produkzioari utzi diote, galera ekonomiko handiak kausatuz langileengan eta enpresa berean, noski. Mercedeseko fabrika itxita egon da aste betez eta egoera baloratuko da soluzio bat aurkitzeko lehenbailehen.


Baino, zer dauka zerikusia pandemiak txip berezi hauekin? Pandemia hasi baino lehen kotxe fabrikek asiako enpresa bati erosten zizkieten erdieroaleak, oso merke. Pandemia iritsi zen eta kotxe markak zekietenez ez zituztela kotxeak salduko, enpresa asiatikoari erdieroaleak erosteari utzi zioten. Ondorioz, enpresa asiarrei erosle berri bat agertu zitzaien, enpresa informatiko bat zena, eta honek erdieroaleak garestiago erosten zituen. Gertaera honen ondorioz enpresa asiarrak erdieroaleak produzitzen hasi zen soilik informatika enpresarako eta hauen prezioa garestitu egin zen.


Txiparen eskasia bukatzeko urtea estimatzen da 2022a dela. Kontraz, Mark Liu, ‘Taiwan Semiconductor Manufacturing’-eko’ presidenteak adierazi zuen arazo haU denbora luzerako iraungo zuela. Egoera hau mundiala da. Munduko kotxe fabrika guztiak egoera berdinean daude, baina ez dute denak berdin jokatzen arazo ekonomikoak ekiditeko. Peugeot-en kasuan, teknologia gutxiagoko kotxeak diseinatzeari ekin dio, erositako gainontzeko materialak alferrik ez erabiliz eta kotxeak salduz. Horri esker dirua lortu dezakete eta negozio aurrera atera daiteke.



Informazio iturriak:

 La falta de chips obliga a las automovilísticas a recortar funciones de sus coches - elEconomista.es

Mercedes Vitoria para una semana por la crisis de componentes - NIUS (niusdiario.es)


2021(e)ko irailaren 16(a), osteguna

LATAM eta Covid-19a

 LATAM eta Covid-19a 


Covid 19 ak, hainbat enpresetan eragin handia izan du ekonomikoki. Leku eta gauza askoren erabilpena gutxitu da hainbat arrazoiengatik. Oraingo honetan transporte publiko bateko enpresa bateri buruzkoa izango da artikulu hau, hain zuzen ere konpainia bateri buruzkoa. 


Latam Latinoamerikako aire konpainiarik handiena da eta osasun krisiaren aurretik, egunero 1.400 hegaldi inguru egiten zituen 26 herrialdetako 145 helmugetara, baina Covid 19a dela eta, azken hiruhilabetean diru-sarrerak %80,8 jaitsi dira. 


Hau gertatzearen arrazoiak hainbat izan daitezke, etxeko egoera, hau da, etxean covid sartu baldin bada edo etxean covid sartzeko beldurra, hainbat jendek ere lana galdu du eta orduan dirua ez dute bidaitzan gastatu nahi… Argi dagoena da covid-ek egoera asko okertu duela eta horren erruz hainbat enpresa hankazgora geratu direla. 


Enpresa berak adierazi du Estatu Batuetan konpainiak porrot egin duela pandemiak eragindako jardueraren jaitsieragatik. Krisi hau dela eta, enpresak erabaki batzuk hartu behar izan ditu, horien artean jendea kaleratu behar izan du. Ostiral honetan adierazi duenez, 400 langile kaleratu ditu Txileko, Ekuadorreko, Estatu Batuetako, Mexiko eta Uruguaiko filialetan. Beste erabakietako bat hegazkin kontratuak etetea izan da. 31 hegazkin kontratu eten ditu, horien artean BNP Paribas de Brasil, Sumitomo Mitsui Banking Corporation eta el Banco Latinoamericano de Comercio Exterior de Panamá. 


Latam enpresa bezelako beste hainbat konpainia daude eta konpainia horietan ere egoera berbera dago. Hauek hezgazkinen konpainiak dira baina bidaiatzeko dauden beste konpainia guztietan egoera hantzekoa izango da. Covid dela eta, jendea ez da asko mugitu, agian 2020 urtean baino gehiago mugitu da 2021ean, baina hala ere normaltasunetik oraindik hurrun gaude. 


Bidaiatzeaz ari garela, bidaiatzerakoan ohitura handia dago leku batera iritsi eta hotel batean egokitzeko. Baina orain, bidaiak gutxitu diren bezela hotelen erabilpena ere ehuneko handi batean gutxitu egin da. Hasteko koronavirusaren neurriak direla eta, ezin da hotelaren %100 martxan egon eta bestalde lehen esan bezala jendea ez da betiko lasaitasunarekin mugitzen, hain zuzen jende asko beldurrak bizi delako.


BIBLIOGRAFIA:


https://www.efe.com/efe/america/economia/los-ingresos-de-latam-caen-un-80-8-en-el-tercer-trimestre-por-la-pandemia/20000011-4388298


https://www.elmundo.es/economia/empresas/2020/05/26/5eccb113fdddff5e418b45e2.html


https://www.semana.com/internacional/articulo/crisis-aerolineas-despidos-de-latam-durante-la-pandemia/290863/


KOLONIALISMOA

                                                                  

 

                               KOLONIALISMOAREN ONDORIOAK EKONOMIAN:

  1. Kolonietan kolonizatzaileen interes ekonomikoak ezarri ziren.
  2. Indijenen biztanleria menperatua geratu zen eta haien bizi baldintzak okerrera egin zuten.
  3. Kolonizatzaileek, landaketa handiak ordezkatu zituzten labore tradizionalen ordez.
  4. Kolonietako ekonomiaren  garapena planifikatu zen, soilik metropoliari mesede egiten bazitzaion.
  5. Halaber, merkataritza desorekatua ezarri zuten materialen esportazioan eta manufakturak erostean oinarrituta.
La América violada: las violencias contra las mujeres en la conquistaCuatro tesis sobre la colonización española y portuguesa en América |  Corriente Roja