2018(e)ko martxoaren 31(a), larunbata

Espainiako udalen zorrak.

Espainiako udalerriek ekonomikoki egoera hoberenean dauden instituzioak dira. Déficit helburuak bete dituzte, eta ez hori bakarrik, baizik eta superavit-a lortu dute. Bere zorrak dagoeneko hitzartu dituzte. Esan beharra dago ez bakarrik udalaren borondatearengatik baizik eta Hogasun Miniterioak izan da errealitate honetan eragin handiena izan duen instituzioa. 2012an Espainiako Gobernuak Aurrekontuen Oreka eta Iraunkortasun Finantzieroaren legea jarri zuen habian. Lege honek udalerriei beraien gastuak handitzea saiesten du eta dirua aurreztea du helburu. Gastu arau-a deitzen den mekanismoari esker.

Errespontsabilitate edo betebeharragatik izan arren, errealitatea da udalerriek beraien zor publikoa txikitu egin zutela lehengo urtean. Zorraren garapena desberdina izan da udalerri bakoitzean baina esan dezakegu ikuspegi orokor batetik udalerriek beraien zorra 2006ko mailetan dutela. Deficit-aren maila handiena 2012an izan zuten. Urte hartan 300.000 biztanle baino gehiago duten 13 udalerriek 13.336 milioi euro zor zituzten. 2017ko dautek diotenez udalerriek 7.547 milioi eurotara jeitsi zuten zor publikoa. Eta 12 hilabetetan 9,61%ko beherakada izan du.

Las Palmas-eko udalak beraien zorra ia 0€-ra jeitsi dute; Bilbokoa ordea aurten handitu egitn da baina ez da 2 milioi eurotik igo; balore absolutuetan Madril izan du beherakada nabarmenena eta zor gehien duen udalerria izaten jarraitzen duen harren Carmenari zor diogu atxikimendu hau. Valentzian ere datuak positiboak izan dira eta 16%ko beherakada izan du udal zorrak azken urtean.



2018(e)ko martxoaren 30(a), ostirala

Klase ertainaren amaera: Zer gertatzen da Espainian?

Espainiak bizi izan duen krisi ekonomikoaren ondorio larrienetako bat klase ertainaren desagerpen prozesua izan da gure gizartean. Nahiz eta oraindik kalitatezko klase ertain bat dugun, klase baxuak izugarrizko gorakada izan du. Ez bakarrik irisaren efektuengatik baita ere Alderdi Popularrak izan duen politikengatik. Politika hauek ez dute klase ertainaren sustapenari mesederik egin. Klase ertaina garrantzi handiko gaia da herrialde baten garapen sozial, ekonomiko eta politikorako.

Klase ertaina dirua gastatu, aurreztu eta zorrak eskuratu ditzatzken gizartearen sektorea da. Bizi garen kontsumozko ekonomian beharrezkoa da hau.
70 hamarkadatik krisia hasi arte prozesu gradual bat egon zen non gizartearen 2/3 klase ertainaren barruan kokats genezake. Klase altaren proportion ekonomiska jeitsi eta klase baxuaren presentera txikiagotu egen zen oparotasun ekonomikoari esker, hezkuntza maila gorakadarengatik eta modernizazio instituzionalarengatik. Espainia merkatu internazionaletara ireki zen, Eurolar Batasunaren parte bihurtu zen eta jerga sistemaren aldaketak onurak ekarri zituen gizartera.

Nahiz eta gorra hau ez den bakarrik gure herrialdean eman, gure arazoa partikularitate batzuk ditu. OCDE-ren herrialde garrantzitsuenetan Espainia bigarren postuan aurkitzen da, Estatu Batuen atzetik, non klase ertaina txikiagoa den.

Askok pentsatuko dezute ekonomia kapitalistaren arazoa dela guzti hau baina ez da horrela. Herrialde baten zerga sistemaren errespontsabilitatea da dirua ondo banatzea. Klase eratina sustatzeko zerga sistema gradual bat da hoberena. University of Southern Californiaren ikerketek horrela adierazten dute.

Ondorioz ez badira errespontsabilitateak hartzen eta klase ertainaren aldeko sustapen politikak ez baldin badira abian jartzen. Herrialde honek arazo handiak izango ditu etorkizunean klase ertainari dagokionez.

2018(e)ko martxoaren 24(a), larunbata

FOSA COMÚN


Resultado de imagen de gerra civil española
Espainian 1936 tik 1939 ra Gerra Zibila izan zen askok daikigun bezala, eta urte haietatik aurrera 1975 arte, hau da,  Franko diktadorea hil zen arte izugarrizko txikizioak eman ziren bi aldetatik, baina argi dago faxisten txikizioak errepublikarrenak baino askoz handiagoak izan zirela. Gerra garaian (1936-1939), bai ezker eta baita eskuin aldetik hildako asko egon ziren baina azkenean, errepublikanoak galdu zuten guda eta ondorio oso latzak ekarri zituen hauentzat, gerran hildako asko egon ziren, perstsona asko fusilatuak izan ziren, "batallones de trabajadores" sortu ziren, kartzelaratzeak eta gainera milaka errepublikar "Valle de los caidos" izeneko monumentu faxista eraikitzera behartuak izan ziren Frankoren agindupean.

Faxistek akatutako persona guzti horiek txakurrak balira bezela lurperatzen zituzten edozein lekuetan, eta "fosa común" deituriko hilerri modukoak sortu ziren edozein lekuetan, ehundaka pertsonen gorpuekin barnean, eta noski identifikatu gabeko gorpouak, edozein modutan sartzen bai ziren pertsona hoiek zulo haietan hil ondoren.



Resultado de imagen de fosa comun
Gaur egun, liskar edo eta debate handi  bat dago abian, "Memoria historikoaren legearen" eztabaida. Egun dauden alderdiak lege onen alde eta kontra daude,  baina gobernuan dagoen alderdia, hau da, PPk ez du aldeko postura. Jende askok ez daki oraindik non dagoen beren aitona, birraitona, izeba, osaba, amona, anaia, semea, senarra... etb lurperatuta eta jakin nahi dute, haien gorputzak behar den bezela lurperatzeko eta merezi duten omealdia egiteko. Horretarako, gobernuak ikerketetara bidertutako diru laguntzak eman beharko lituzke, izugarriko lana delako fosa hoiek topatzea, zuloa egitea gorpu guzti horiek ateratzeko, hezur guztien ikerketa zorrotza egin eta abar, baina zer gertatzen da? Gobernuak ez duela horrelako ekintzetara dirua bideratzen, berdin zaielako, nor dagoen non lurperatuta ez bai direlako haien hildakoak, besteonak baizik, beraiek haien hildakoak ederki asko lurperatuta dituztelako. 

Resultado de imagen de valle de los caidoGainera, lehenego egunean telebista ikusten ari nintzela,entzun nuen "Valle de los caidos" faxista monumentua oso egoera kaxkarren omen zegoela eraikutzaren hainbat lekuetatik eta izugarrizko dirutza, GUZTION DIRUA, inbertitu behar zutela konpontzeko. Horretarako bai dute dirua, baina hildakoei omenaldi duin bat egiteko eta milaka familia azkenik lasai uzteko ez. 



Beraz, hau guztia jakinda, nire iritziz, "Memoria histrikoaren legea" mantendu eta zaindu beharra dago, famila hoiek laguntzeko haien hildakoak topatzen eta azkenean lasai bizi ahal izateko beharrezkoa delako. Gertatutako gauzak direlako, eta ezin dira ahaztu, ez ditugu ahaztu behar oso grabea izan zelako gertatutakoa eta betirako gogoan eduki behar ditugu hildako pertsona hoiek, beraz, fosa comunen aurkikuntza eta ikereketara bideratu beharra dago dirua gobernuaren aldetik.

Guzti honek gogoeta interesgarri batera garamatza. Zer da diru pubikoa? Zergatik kudeatu behar du estatuak? Nola kudeatu beharko luke? Kontua hartu behar al da herritarren iritzia? Hasteko diru  publikoa denon dirua da, guztiok estatuari ordaintzen dioguna haiek diru hori ondo kudeatu dezaten eta behar bezela inbertitu dezaten beharrezkoak diren gauzetan, eta guk diru hori estatuari zerga eta abarren bitartez ematen diogu. Nire ustez, gure dirua denez, herritarren iritzia argi eta garbi kontuan hartu beharra dago. Kasu honetan "Valle de los caidos" eta "Memoria historikoaren legeari" buruz izan da eztabaida, vaina horrelako gauza pila gertatzen dira ia egunero gobernuak kudeatzen duen diru publikoarekin, alderdi politikoekin eta abar,  ia egunero daude finantziazio ilegalak, ustelkeri kasu mordoa eta abar, eta guk, herritarrok hitza eta bozka eduki beharko genuke horrelako kasuetan. 




prezioa kalitatea baino lehen


Resultado de imagen de leinn
Aurreko asteartean Mondragon Unibertsitatean castinga izan nuen. Leinn karreran sartzeko, azterketa bat eduki ordez, proba desberdinak burutu behar dira ingelesez eta gero probetan teamcoachak lortu dituen oharrekin aukeaketa egiten da.


Resultado de imagen de pendientes hechos de botellaKontua da asteartean egindako proba horietako batean, ikasleak egindako proiektuak kaletikan saltzen saiatu behar ginen. Nire taldeari botila birziklatuekin egindako belarritakoak ziren, 4 pertsoneko taldeak ziren eta ez genuen elkar ezagutzen. Hasiera batean emakumeei galdetu genien zenbat ordaintzera zeuden prest. Askok 20 euro inguru esan zuten, baina ez zituzten erosten, bagenekien gezurra zela. Denda desberdinetan galdetu genuen eta emakume batek esan zigun 3 inguru, gaur egun gendeak prezio baxuak nahi dituztela, kalitatea baino lehen.

Horrek zer pentsatzea eman zidan, benetan egia da hori? dirudienez bai, badaude batzuk ez zaiela axola prezioa nahi dutena kalitate onezko gauzak direla. Baina orokorrean hori ez da errealitatea, gaur egun berdin dio kalitatea, kontua da gauza merkeak erostea da.



Beraz, gauza merkeak egitea da garrantzitsuena, merkeak egin eta merke saldu, horrela guztiak irabazten dute.

2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

CAFek 43 milioi euro irabazi ditu



CAF enpresak aurten onura handiak izan ditu, zehazki 1477 milioi euro mundu osotik saltzen. CAF enpresak EH ekonomikoki asko laguntzen du, enpresa duela 100 urte baino gehiago daramatza trenak eta metroak eraikitzen Euskal Herrian. Aurten aurreko urtean baino %12 gehiagoko ganorak izan dituela dio Andres Arizkorreta presidenteak.

  Mozkinak hazten ari dira azkenean eta Euskal Herriko enpresa inguruetako herrietan  lana eskaintzen ari da. Arrazoi horrengatik eta beste askoengatik CAF enpresak pisu handia du EH ko ekonomian eta beraren mozkinak oso notizia ona da. CAF ek gaur egun 6265 milioi euroko kontratuak ditu, horrek lana bermatzen du.



2018(e)ko martxoaren 16(a), ostirala

Erosketen beharra

Teknologia berriak geroz eta gehiago ari dira gure gizartera egokitzen, abiadura oso handian. Orain dela urte batzuk, gutxi batzuk bakarrik zutenean mugikorra, ez dut uste inork pentsatzen zuenik mugikor batengatik horrenbeste ordaintzera iritsiko ginenik. Eta ez hori bakarrik, nork imaginatu zezakeen internet bidez edozer erosteko ahalmena izango genuela click batekin bakarrik?

Erosotasunagatik, azkartasunagatik edo alferkeriagatik bada ere, gure gizarteak geroz eta gehiago erosten du sarea erabiliz. Gainera, askotan, gure inguruko produktuetatik bereizten direnak bilatzen ditugu, gu bakarrik garenak jaun eta jebe. Gehienak gure inguruan ditugu, baina kontsumismoan erortzen gara eta geroz eta gehiago behar dugu, marka bereziak, exklusiboak, orduan eta jende gutxiagok dituen produktuak, horretarako munduaren beste puntatik eskaria egin behar badugu ere. Eta noski, azkar behar dugu guztia, orain eta hemen, eta paketetxo polit batean baldin badator gure harrapakina orduan eta hobeto, argazki bat atera eta sarera igotzeko. "Unboxing" deitzen diren youtuberren bideo amaigabeek hori erakusten digute, produktuak barra-barra, segundu bat kamararen aurrean eta agur. Baina azkenean, produktu horiek ( askotan markak publizitatea egiteko ordaindutakoak) izugarrizko jendetza bultzatzen dute berdina egitera, click eta saskira. Bestalde, harritzekoa da hiru erosketetatik bat zapatak izatea, normalean neurriak eta ondo ditugun ikustea komeni baita. Baina sareak duen ahalmena mugagabea da.


Geroz eta gehiago ari da handitzen online dagoen merkatua, ikusi besterik ez dago enpresa garrantzitsu guztiek dutela zerbitzu hau. Baina ez enpresa handiek bakarrik, baita txikiek ere. Agian ikusten ez duguna sarean erostearen arriskuak dira. Gehienetan ez ditugu irakurtzen erosketa bakoitza egiten dugunean onartzen ari garena. Orain dela gutxi irakurri nuen, arropa marka baten orrialdean erosketak egitean eta beraien enpresako politika onartzean, "club vip" moduko batean sartzen zinela, bidalketa doan, opariak...hori da webean jartzen zuena, baina jendeak etzekiena zen ( badaezpada letra oso txikiz jarri baitzuten) hilabetero kuota altu bat ordaindu behar zenuela horretarako. Ehundaka pertsona engainatu zituzten honela, hilabetero-hilabetero dirua kenduz beraien kontu-korrontetik, bezeroak konturatu arte eta konturatzen zirenean ere oso zaila zen arazoa konpontzea, emandako telefonoak eta emailak ez baizuten funtzionatzen eta beste kontinenteko enpresa batekin kontaktuan jartzea oso zaila baita, negozio perfektua.  Hau ez da iruzur bakarra, milaka gehiago daude eta zailak dira detektatzeko.

Baina benetan pentsatu behar duguna da: behar ditugulako erosten ditugu edo ezin dugulako erosi gabe bizi?

I

Toys R Us en amaiera

Gaur egun ez da harritzekoa gizartearen zati handi batek Toys R Us jostailu denda ezagutzea, hau izan baita garrantzi handiena izan duen jostailu enpresa mundu mailan. Hala ere, enpresak ezin izan ditu zorrak ordaindu eta beraien aurka luzeez borrokatu ostean Toys R Us enpresak bere itxiera anuntziatu du. Hasiera New Yorkeko Times Squaren eman zen hori izan baizen lehenengo denda itxi zutena enpresaren lehenengo galerekin, ez da harritzekoa alokairu oso altu ordaindu behar bai zen. Hortik aurrera enpresak indarra galdu egin du  eta aurreko asteartean Estatu Batuetako eta Ingalaterrako dendak itxiko dituztela plazaratu dute. Langileek diotenez enpresaren galera epe oso luzeko deskontuen erruz gertatu da. Hemendik aurrera enpresak beste herrialdetako dendak itxiko dituela plazaratu du.

Espertoek diotenez Amazon ez da izan errudun bakarra, 2005 enpresak izan dituen bono txarrak eraman dute dagoen tokian. Urte horietan Amazon ez zen arrisku  handia, baina enpresak zituen zorrak ezin izan zioten mugimendu berriei egokitzen eta zaharkituta geratu zen teknika berriekin konparatuz. Dendak zaharkituak eta deserosoak egin ziren. Hala ere, enpresa buruak beste estilo bat ematen saiatu zen ahurrek jolasteko aukera handiagoa emanik baina honek erez ez zuen zulotik atera.

Enpresaren porrotak milioika lokal utzi ditu Estatu batuetan beste herrialde askotan bezala. Horietako gehienak zatituak izango dira enpresei saltzeko. Enpresaburuak diotenez beraien ustez 200 bat denda salbatuko dira eta Kanadako enpresa baten eskutan utziko dira.

2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

PRODUKTU BERBERAK SORTZEN DITUZTEN ENPRESA DESBERDINEN ARTEKO KONPETENZIA


Enpresak beraien artean konpetentziak izaten dituzte. Eta konpetentzia handienetako bat da gauza bera edo antzeko gauzak egiten dituzten enpresa ezberdinekin. Normalena da  jendeak gauza onak baina ez oso garestiak erosta eta, noski, etxetik, lanetik edo pertsona hori egunero pasatzen den leku batetik gertu egotea asko egiten du eroslearengan erosteko garaian. Horregatik antzeko enpresak ondoan jartzen dira eta prezioak antzekoak izaten dira, beraien artean geroz eta konpetentzia gehiago izateko. Adibide bat da Donostiako Boulevardean gertatzen dena: McDonald's urte asko darama hor ezarrita eta Burger King-a horren aurrean ezartzea erabaki du McDonald's-eko bezeroak beraiengana hurbildu ahal izateko adibidez.

Hori ez du kalterik egiten enpresa berriak zaharrari bezero batzuk kentzen badizkio baina zaharrak dirua irabazten jarraitzen badu. Kontrakoaz, bezero gutxirekin gelditzeko aukera izan dezake eta, kasu horren ondorioz galerak izaten baditu, enpresan gauzak aldatzeko edo enpresa histeko beharra dago. Hori gertatu daiteke enpresa berriak kalitate hobeagoa badu, prezioak merkeagoak badira, langileak hobeto tratatzen badituzte bezeroak etab.

Beraz konpetentzia kaltegarria izan daiteke eta beti B plan bat izan behar da zerbait gertatzen bada azkar batean aurre egin ahal izateko eta galtzen ez ateratzeko.  

2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

Mercadona

MERCADONA


Mercadona katea, denok dakigun bezela oso enpresa boteretsua bihurtu da. Gaur egun expansionismo baten aurrean gaude eta enpresa valentziarra konpetentzia askoren sorreraren protagonista izan da. Herri askotan, Donostian adibidez, debekatuta eduki du sarrera urte askoz eta oraindik sartzea ez du lortu. Baina horren ostean, Oiartzunen kokatu du eraikina konpetentzia direktoa eginez beste talde askori, Eroskiri adibidez.

Nere atentzioa piztu duen albisteak zera dio: Mercadonak, 2017 urtean 322.000.000€ ko ingrsuak izan zituztela. Aurreko urtean aldiz  %49 gehiago, egindako inberstioen ondoren. Gainera ziurtatu dute aurten %6 igo dutela, 22.915.000.000€ko ingresuetaraino.

Honek adierazten duena oso albiste ona dela enpresarentzat. Ikusi da enpresak oso erabaki eta planteamendu ona izan duela ibertsioa egiteko garaian. Enpresaren mozkina igoz. Guztiz enpresa modernoa dela erakutsi du, baina gainera internetez saltzeko proiektua abian jarriko dute gutxira Valentzian. 

Hau ikusita, oso toki postu egokian dago Mercadna enpresa eta geroz eta gehiago zabaltzen ari da. Eroski eta bestelako enpresentzat ez da albiste ona eta gaur egun askoz boteretsuagoa ikusten dut enpresa valentziarra. 
Resultado de imagen de mercadona

infor:

2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

ESPLOTAZIO INFANTILA

Gaur gun, esplotazio infantilak existitzen jarraitzen du nahiz eta askok pentsatu XI. menden egonda, jada horrelako gauzak egiteari utzi diotela.
Guztioi gustatzen zaigu opariak jasotzea; bai San Valentin egunean, bai urtemugan, bai gabonetan... Baina inoiz gelditu al zarete pentsatzera oparitu dizuten objektuak zer fabrikazio prozesu izan duen? Inoiz pentsatu al duzu ea norbait hil al den zuk San Valentin egunen bitxi bat eraman ahal izateko?

40 milioi persona inguruk egiten dute lan mundu osoko artisautza minetan, eta horko %20a urrea izaten da, handik produktuarekin komertziatzeko. Eta milioita haurrek egiten dute lan leku horietan oso baldintza txarretan. Asko eta asko hil egiten dira baldintza eskasengatik, beste asko zauriz bete ohi dira, eta horietatik gehienek arnasteko arazoa larriak izan ohi dituzte hautsa dela eta.

Enpresen helburu bakarra, beraiek saltzen duten produktua merke produzitzea da, ahalik eta etekin handiena lortzeko. Helburu hori dela eta, merkeen lor dezaketen modua, honako hau litzateke; ezer gutxi duten herri indigenetako pertsona ugari hartu, eta ia soldatik gabe eta baldintza beldurgarrietan lan egiten jartzen dituzte (Zimbauen, Kongon...).

Amaitzeko, nire iritzia nahiko nuke eman honi buruz, ez baita batere normala. Kontuan hartuta zer garaitan bizi garen, eta gauzak zenbat hobetu diren ikusita, nola liteke oraindik baldintza hauetan lan eğiten duten jendea egotea? Eta gusta honek tontakeria bat dela emango du, baila jende asko eta asko ez da oraindik ohartu ego era honetaz, eta honek aldaketa baten besar handia du, mundu guztiari erakutsiz gu denok ederki bizi garen bitartean, beste asko hiltzen ari direla gu pozik egoteko geure erosketekin.


https://www.youtube.com/watch?v=Bo1BUmJx_OY&feature=youtu.be

Resultado de imagen de explotación infantil

2018(e)ko martxoaren 10(a), larunbata

HALA AL DA?


Hainbatetan entzuten ditugu lan-eremuaren inguruan sexismoa aipatzen duten eztabaidak esanez emakumeek gutxiago kobratzen dutela lan beragatik, baina, hala al da?
Estatistikaren bidez ezin da konparatu lan beragatik emakumeek eta gizonek soldata bera ez dutenik, baina bai islatzen du gehiago kobratzen den lanpostuetan emakume gutxiagok egiten dutela lan, nahiz eta formakuntza hobea eduki. Hori lan-eremuko sexismoaren adierazle argietako bat da, beste zenbaiten artean.
Espainian, 2015eko ordainketa gordinen bataz bestekoa gizonezko langileen artean 25.992,76 eurokoa izan zen, eta emakumezkoena, berriz, 20.051,58 eurokoa, Estatistika Institutu Nazionalaren arabera. Honen arabera, emakumeen ordainketa gordina bataz beste gizonezkoena baino %23 gutxiagokoa izan zen 2015ean. Diferentzia hau urteko “brecha salarial de genero” delakoa da, behin eta berriz telebistan eta beste komunikabideetan entzuten duguna. Hau da, generoaren arabera soldaten artean dagoen diferentzia.
Gizonezkoek gehiago lan egiten dute lanpostu hobeetan edo gehiago kobratzen denetan, eta emakumeek baino gehiago egiten dute lan jornada osoan. Bada jendea esaten duena hau hala dela kasualitatez gizonezko horiek hobeto prestatuta egon daitezkela, baina askotan ez da hala. Kasuak eta kasuak daude non emakumearen formakuntza gizonarena baino hobea den eta hala ere gizona bera baino postu hobe batean dagoen. Honen ondorioz, gizonezkoek orokorrean gehiago kobratzen dute, postu hoiek soldata hobea dutelako.
Emakumeek orokorrean gehiago egiten dute lan jornada murritzean gizonek baino, eta ondorioz, ordu gutxiago egiten dute lan urte batean zehar. Jornada murritzeko lanpostuen %75a emakumeena da, izan ere, emakume langile guztien artean %25ak jornada murritza du, eta gizonen artean ordea, %8ak besterik ez.
Bada jendea aipatutako diferentzia hau gaizki ulertzen duena. Hau da, emakumeek kobratzen dutenaren eta gizonek kobratzen dutenaren arteko diferentzia honek, ez du esan nahi emakumeak lanpostu beragatik gutxiago kobratzen duenik. Esan nahi duen gauza bakarra da, emakume gehiago daudela ordu gutxiago lan egiten dutenak, eta orokorrean, gizonek lanpostu hobeak dituztela. Horrek ez du justifikatzen diskriminazioa ez dagoenik, izan ere, badago, aipatu bezala, formakuntza hobeko emakumeen ordez gizonak kontratatzen dituztelako askotan. Baina ez gaitezen erratu, lanpostu eta ordutegi bera eukita, emakumeak gizonak baino gutxiago kobratzea ilegala da, eta kontratupeko lanpostu legaletan, ez da hori gertatzen orokorrean. Enpresaria behartuta dago legediagatik diru kopuru bera ordaintzera gizon eta emakumeei balore bereko lana egiteagatik edo lan bera egiteagatik.
Aipatu bezala, horrek ez du esan nahi sexismoa ez dagoenik. Izan ere, enpresa askok emakumea diskriminatzen dute. Ulertarazi nahi dudana da, jende askok kontzeptuak nahasten dituela “brecha salarial” delakoa entzutean. Eta argi geratu behar da soldata diferentzia horietaz hitz egiten dugunean, ez garela lan bera egiten duten emakume eta gizonez ari, legez soldata bera eduki behar baitute, beti betetzen ez den arren. Diferentzia horrekin esan nahi dena da gizonezkoek ordu gehiagoko eta soldata hobeko lanpostuak dituztela orokorrean, hobeto formatutako emakume batzuk egon arren. Eta hau, sexismoa eta diskriminazioa da, eta hori bezala, beste milaka eta milaka adibide daude emakumearen zapalkuntzarenak lan-eremuetan.

2018(e)ko martxoaren 9(a), ostirala

STRAUSS LEVIS


STRAUSS LEVIS:

Gaur egun oso ezagunak diren Levis markako galtzak aspaldi sortutakoak dira. XIX. Mendean, 1853. urtean, urreak indar handia zuela. Levi Strauss alemana San Franziskora joan zen eta bertan mehatzeentzako lo egiteko kanpin dendak saltzeko lokal bat ireki zuen. Egoera aztertuz konturatu zen jendeak nahiago zuela kanpoan lo egin, eta baita langile hauen galtzak oso erraz puskatzen zirela lortutako mineralekin.

Bere bezero batek galtza autsientzako tela erosten zion eta dirurik ez zuenez, Strausseri proposatu zion berekin negozio bat osatzea, kalitate hobeagoko galtzak egitea. Horrela denbora pasa ahala Levis markako galtza hobeak egiten hasi ziren, eta gaur egun ere eskaria oso handia dute, beti ere modan egoten jarraituz. Hasiera batean modelo gutxi zeuden, baina egun modelo asko eta asko daude, emakumezkoentzat, gizonezkoentzat, baita alkandorak, soinekoak, gerrikoak, zapatak, txamarrak, sudaderak, kamisetak, galtzontziloak, gorroak …

Koloreari dagokionez, gaur egun asko saltzen den zahar koloreko galtzak egiten ditu Levis markak. Zaharkitu kolore hori lortzeko galtza bakar batean 50l ur inguru gastatzen dute, eta gainera produktu kimiko toxiko bat erabiltzen da honekin nahasteko. Bestalde, Valentziako enpresa batek laser sistema bat patentatu zuen, material hauek ordezkatu ahal izateko eta Levis enpresak sistema hau ezagutu duenean, erabiltzen hasi da bere galtzetan.

Enpresa honek diru asko du eta merkatuari egokitzeko ahalmen handia dute. Orain dela hainbat urte ez zen ohikoa galtza zahar kolorekoak erabiltzea, baina jendeari gustatzen zaizkionez momentu hauetan, ekoitzi egiten dituzte. Oso egokia da jakitea zenbatekoa den eskaria merkatuan, alegia, jakitea gizarteak zenbat gastatzeko prest dauden eta baita zer ondasunetan ere. Enpresa honek diru asko inbertitu du Valentziako taldean, hau da, zeharka giza beharrak asetzen dituen ondasunean. Levis enpresak mundu guztian ditu dendak, eta hauetan guztira milioika langile egongo dira. Hauen helburua ahalik eta gehien saltzea da, baina egia da edozeinek ezingo dituela erosi bertako produktuak, prezioak ez baitira oso baxuak. Honez gain, kalitatea ere ahalik eta hoberen izatea saiatzen dira, eta egia da norbaitek levis markako zerbait duela esatean denok dakigula marka eta kalitate onekoa dela. Enpresaren bete beharretako bat ere prezioen egonkortzea izango da, ondasunen eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea hain zuzen ere.

Enpresa handi bat da, urteko fakturazioa 50 milioi € baino handiagoa baita, eta gainera 250 langile baino gehiago ditu. Honez gain multinazionala, hau da, mundu osoan saltzen dituzten ondasunak eskaintzen dituzte, eta ondorioz, monetari dagokionez (truke bitartekoa), ezberdina erabiliko da bertako ondasunak ordaintzeko, dendaren kokalekuaren araberakoa. Enpresa honek esperientzia handia duenez, estrategia onak ditu, hau da,  enpresak har ditzaken erabakiak. Estrategiak hiru fase ditu, aztertzea, aukeratzea eta ezartzea. Honez gain, Levisek ere bere mehatsuak izango ditu, esate baterako beherapenetan ez dituzte asko jaisten prezioak beste dendekin alderatuz. Bestalde, hainbat ahulezi ere baditu, Estatu Batuetan ekoizten direnez, eskulana garestiagoa da beste lekuetan baino adibidez. Indar nagusienetakoa kalitatea da, batez ere galtzetan. Bertako galtzak egunero garbitu arren, urte asko iraun ditzakete.

Resultado de imagen de LEVISResultado de imagen de strauss levis


Garai batean ere nahi gabe izan arren merkatu azterketa txiki bat egin zuten. Hau da, bertako egoera aztertu zuten eta jendearen behar nagusienak asetzen hasi ziren. Merkatua produktuak, enpresak eta kontsumitzaileak osatzen dute. Erosteko arrazoiaren arabera kontsumokoa da, hau da, zuzenean kontsumitzen da eta ez diote beste enpresa bati saltzen material hauek lehengai moduan erabiltzeko. Bertako produktuak erosi ahal izateko, internetetik, dendan … egin daiteke egun. Publizitate aldetik, ez da marka bat autobus geltokietan, errebistetan ... ikusi ditzakeguna, baina hala ere beste hainbat lekutan erabiltzen dute.

GENEROAREN SOLDATA HUTSUNEA

Atzo, martxoak 8, emakume langilearen eguna izan zela aprobetxatuz, generoaren araberako soldataren hutsunea, edo gaztelaniaz "brecha salarial"-aren fenomenoari buruz hitz egingo dut.
"Brecha salarial"-a edo generoaren soldata hutsunea, laneko arloan gizonen soldatek emakumezkoen soldatekin duten aldea da. Hauxe ehunekotan adierazten da; eta egia esan, zifra nabarmena da. Hainbat teoria daude emakumeek lanean jasaten duten diskriminazioaren zergatia azaltzeko eta nolakoa den aztertzeko. Adibidez, gizonezko batek emakume baten trebezia eta habileziak zalantzan jarri ditzake, bere gaitasuna gutxiestxiz.. Are gehiago, gizonezko batzuek ez dute ezta emakume batekin lan egin nahi, eta gutxiago emakumezko baten "menpe" egotea, esaterako emakumea gizonezkoaren burua denean edo beraren gainetik dagoen postu bat daukanean. 

Hutsune edo diferentzia hau izugarrizkoa da eta gainera, Espainia-mailan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldea ez da soilik existitzen, baizik eta hazi egiten ari dela baieztatzen dute adituek. Ogasuneko teknikarien arabera, urtebetean, aldea ia ehuneko puntu bat igo da aurreko urtetik. Gaur egun, emakumezkoek gizonek baino% 30 gutxiago kobratzen dute, hau da, 4.745 euroko soldata-diferentzia suposatzen duena, eta hau Espainian gertatzen da. Gogoratu behar da ere, logikoa badirudi ere, desberdintasun hau lan berdina edo baliokidea den lana egiteagatik denean ematen dela. Hau da, sexu diskriminazioa ematen da, matxismoa. Teknikari hauek informe bat aurkeztu egin dute, eta honetan ohartarazi dute soldataren ezberdintasunak handitzen doazela adina handitzen den heinean. 26 eta 45 urte arteko tartean, nabarmen hedatzen hasten da bretxa salariala; izan ere, etapa horretan emakumeek amatasuna eta umeen zaintzarengatik "peaje" bat ordaindu behar dute oraindik. Datuek baita esaten digute ere emakumeek gizonezkoek baino %14 gutxiago kobratzen dutela orduko promedioki, eta hau oso larria da. 


Bukatzeko, esan nahi nuke emakume bezala ez zitzaidala gustatuko lan berarengatik kontrako sexuak baino gutxiago kobratzea. Bidegabekeria hutsa da nire ustez, eta aldatu behar da. Berdintasuna egon beharko litzateke lanaren alderdian, eta gainontzeko alderdietan baita ere. Errespetatu egin behar gara gure artean. 



2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala



ENPRESAREN IRAGARKIAK

Badakigu enpresa batean iragarkiak garrantzitsuak direla, enpresaren produktua edo zerbitzuak saltzeko, edozer egiteko gai direla, baina zer puntuarte?

Askotan gure bekiak edo belarriak jasotzen dutena iragarkietan ez dela benetazkoa, errealitatea makilatu egiten dute eta transmititu nahi dutena transimititzen dure. Produktua edo zerbitzua, guztietatik hoberena dela esaten dute, asko irauten duela, epe luzera merkeen ateratzen dena dela...

Gu engainatzeko gai dira, nire ustez, produkturik edo zerbitzurik onena berea hoberen defendatzen duena da besteena konparatu edo aipatu gabe. Iragarkien letra txikiek askotan, gure ikuspuntua aldatzen dute, normalean okerrera eta horregatik daude letra txikiarekin, begibistan ez ikusteko.
Resultado de imagen de anuncio publicitario con letra pequeña

Iragarki honetan ikus dezakegun bezala, letra xeheak iragurtzea oso garrantzitsua da. Begibistan erakargarria izan daitekeen emakume bat agertzen da eta "Gana un iPhone 3GS" eslogana, eta horrek bezeroak erakartzen ditu, baina letra xehea irakurriz gero, konturatuko gara izena eman behar dugula eta mezuak bidali, bakoitzaregaitik dirua irabaziko dute eta beraien web orrian  bezero berrien izen emateak izango dituzte.

Resultado de imagen de anuncio publicitario con letra pequeñaGu engainatzen saiatuko dira, ez dena saltzen saiatzen, eta hori saiesteko ondo irakurri behar dugu iragarki guztia, letra xeheak barne, eta ez lehen bistarekin geratu, askotan ez dena ikusten edo ulertzen dugu, egia esan horretarako eginak daude, beraien produktua erakargarria egiteko eta kontsumitzailearengaitik(zugatik) kontsumitua izateko, diru sarrerak igotzeko.


EZ DUT NIRE BURUA IZAN EZ DEN ITURRIRIK EDUKI

IBONE



“Trumpen %25eko tasak eragin handia izango du euskal siderurgian”
100 bat euskal enpresa dira altzairugintzan lan egiten dutenak eta euren produkzioaren %10 Estatu Batuetara esportatzen dute. 190 milioi euro dira urtean. Ondorioz, %25eko tasak kalte handia egingo du.

 

Resultado de imagen de siderurgiaGaur egun Euskal Herrian siderurgiako enpresa gutxi geratzen dira ehun bat esango genuke, ehun horietatik gehienak Europatik kanpo esportatzen dute, esate baterako Estatu Batuetara. Donald trumpek ezartzen badu %25teko tasa Euskal siderurgiak lehiakortasuna galduko luke eta merkatu horretatik irten beharko du, egoera horrek kalte izugarriak ekarriko ditu Euskal herrira.

Nire iritziz, Donald Trumpek ezarritako tasak euskal industriari kalteak ekarriko ditu eta horrek langabezia ekarriko du, horrekin batera Euskal Herriko industrializazioa ere atzeratuko du, zeren, Estatu Batuetara esportatzeak euskal siderurgiari onurak eta lana ekartzen dizkiolako eta lana ez badago Euskal Herrian  langabezia asko igoko da.

 

SALEROSKETA ILEGALA BITCOIN BITARTEZ


25 pertsona atxilotuak izan dira medikamentu enpresabat sortzeagatik, ilegalak eta internetetik saltzeagatik Espainian. 60 mota ezberdineko drogak (farmacos) saldu dituzte, gehienak mutikoen sexu organoarekin zer ikusia eta beste askok pisua galtzekoak. 6.000 bezeroek kontsumitu zuten inspekziorik gabeko medikamentuak. Norbaiten heriotza ekarri zezakeen, oso arriskutsuak direlako bihotzeko gaixotasunak dutenentzat. Lau pertsona atxilotuak izan ziren Katalunian, bi Madrilen, hiru Valentzian eta 16 Andaluzian.

Resultado de imagen de bitcoin  Resultado de imagen de dark web    

Saltzaileak, farmazia normal baten itxurako web horrialdeak erabiltzen zituzten. Horrela bere produktu ilegalak banatzen zituzten DarkWeb izeneko sari batekin, asko konplikatzen zuela beraien arrastoa jarraitzea, bakarrik ordenagailu espezialekin bere arrastoa jarraitzeko posibilitatea zuten. Gainera, bezero kriminal hauek bitcoinsekin oraintzen zuten beraz honek asko oztopatzen zuen diru transizio horiek aurkitzen.

Medikamentu horiek Asiako laboratorio klandestinoetan sortzen zituzten eta 
Indiatik inportatuak ziren Kadizeraño. Gero Espainia osotik distributi ahal izateko. Poliziak 62 mota ezberdineko 400.000 drogak aurkitu dituzte. 23.000 euro eta 75.000 bitcoin (jakinda bitcoin bakoitza 8813,23 euro direla). 

Inbestigazio hau lehengo urtean hasi zen, eta bi polizia infiltratuak bezala erosi egin zuten medikamentu hauek eta besteak harrapatu zituzten.