2017(e)ko irailaren 29(a), ostirala


PLASTIKOA GIZARTEAN
        

          Gaur egun denok dakigunez gure gizartean plastikozko poltsen kontsumoa gehiegizkoa da.        Edozein erosketa egitera joaten garenean oso azkar eskatzen dizkiogu saltzaileari poltsak, horrek dakarren ondorioak jakin gabe; dena dela esan beharra dago gure gizartea geroz eta kontzienteago dagoela, hainbat elkarteri esker gure ingurumena zaintzera lotu digutelako, modu honetan esan beharrik ez dago bakoitza bagarela gai gure ingurumenaren kutsaduraz konturatzeko.

Urte batzuk daramatzagu ahaleginak egiten plastikozko poltsen kontsumoa desagertzeko; esate baterako gure herrialdean geroz eta jende gehiago ikusi dezakegu oihalezko poltsekin edo beste poltsa mota batzuekin. Honenbestez, gure munduari laguntzea besterik ez da.  Izan ere kontsumitzaile mota jakin batzuentzat, erosketa-txartelari zentimo gutxi batzuk gehitzea baino ez da, baino azken finean gai honetan ez diogu alde ekonomikoari begiratu behar baizik eta horrek gerora zer nolako kutsadurak dakarren gure munduarekiko, besterik gabe, argi izan behar dugu gu garela horren arduradunak eta gerora begira gure ondokoek ze nolako mundua utzi nahi diegun. Pauso bat eman eta gure pentsamenduak ireki behar ditugu gai guztiak bere osotasunean begiratuz. 
Beraz, argi dago gai honekin zeozer egin behar dugula eta horretarako hainbat estatuk poltsekin neurri batzuk hartzea erabaki dute, hain zuzen; plastikozko poltsen prezio minimoa ezartzea, modu honetan saltzaileek jakitun izan daitezen.

Egia da super merkatuek modu honetan, nahiz eta pentsatu pertsona batentzat ez dela ezerrez 5zentimo jartzea pixkanaka merkatua diru kantitate bat lortzen du eta nire ustez diru hori ez luke izan beharko merkatuarentzat, modu batean esanda aprobetxatu egiten direlako, baizik eta poltsen diru horrekin nik elkarte bateri emango nioke gure ingurumena aurrera atera dezan, kontuan hartuta denen egitekoa dela, edota gure naturarekiko hainbat aurrerapen egin dezaten.
Hurrengo urtean, estatuak erabaki du ez direla poltsak dohainik izango baiz
baizik eta lehen esan dugun modura,ordaindu egin beharko dira, beste estatu batzuetan berriz, aurreratuagoak daude gai honetan, adibidez; Portugalen.



DENOK BAT EGIN ETA AURRERA ERAMAN DEZAGUN GURE MUNDUA !!!!!!

KATALUNAREN INDEPENDENTZIAK IZAN DITZAKEN ONDORIOA EKONOMIKOAK



INDEPENDENTZIAK IZAN DITZAKEN ONDORIO EKONOMIKOAK


Azken egunetan egoten ari den albisteak Kataluniako independentziarekin lotuak daude. Independentzia lortuz gero Kataluniak bere ekonomian batez ere PIB-ean, lehenengo egunetan PIB-ak guztiz behera joango litzake. Horretaz aparte Katalunia bertan dauden enpresa internazional eta Espainiakoak interesa galduko lukete merkatuan, eta zer esan enpresa batzuk seguraski enpresa bakoitzaren interesak ikusita bat baino gehiago eremu horretatik ospa egingo luke. Denbora bat izan beharko du independentzia lortzen badute ekonomia normalizatu arte.

Nire ustez, Kataluniak independentzia lortzen badu bere ekonomia hasieran geitxi egingo da, hainbat enpresa ez dira interesatuak izango eta joango dira, baina denborarekin ekonomia normalizatzea lortuko dute.Beste ondorio bat Europar Batasunaren arazoa da, Kataluniak Europari konbenzitzen saiatuko da euroarekin jarraitzeko. 

Enpresa mota kutsakorrenak

Enpresa bat izateak ardura handia suposatze du hainbat alderditan eta egiten diren ekintzak ondorioak ekar ditzaketela. Nire intentzioa da enpresek gure ingurumenari egiten duten kalteaz hitz egitea eta horri buruz informazioa aportatzea.

Hainbat kutsadura mota daude enpresek sortutakoak: uraren kutsadura, fabrikek eta industriek sortzen duten soinuarengatik kutsadura akustikoa, lurraren kutsadura...etab.

Gehien kontaminatzen duten enpresa eta industriak 2 dira: metalurjia industriak eta industria kimikoak.

Industria metalurjikoak lehengaiak gertu dituen leku batean kokatu behar dira, horrekin batera leku handia hartzen dute eta bertan: trenbideak, labeak, lehengaiak gordetzeko almazenak… eraiki behar dituzte natura guztiz urratuz.

Industria kimikoek gas likidoak, konbustible asko, produktu toxikoak… horrelako hainbat sustantzien erabilera egiten dute eta egiten dituzten prozesuak hain konplexuak direnez material toxiko gehiago sortzen dute ingurunea guztiz kaltetuz.
Beraz, kontuan hartuz bi industria hauen eginkizuna garrantzitsua dela eta mundu osoko toki askotan ugariak direla, konturatu gaitezke min handia egiten ari diogula Lurrari. Baina… benetan dugu hauen beharra? Neurri batzuk hartzea ondo egongo litzateke? Zuk zer uste duzu?


Publikazio honetan Robert Kiyoshaki enpresari eta idazlearen bibliografiaren inguruan eta bereziki bere liburu famatuenen inguruko iruzkina egingo dut.

Kiyoshakiren lehenbiziko libuarua "If you want to be rich and happy: don't go to school?" izan zen, 1992an idatzia. Izenburuan antzeman dezakegun bezala, liburu honetan, eskoletan eskaintzen ez den finantza hezkutzaren inguruko kritika sakona egiten du idazleak. Gazteek eskolan finantzien inguruko hezkuntzarik jasotzen ez dutela salatzen du eta hezkunta mota hau ezin bestekoa dela azaltzen du. Liburu honek polemika handia egin zuen, liburuak eman nahi zuen mezuaren interpretazio okerren ondorioz: hanbat pertsonak diruduna izateko eskolara joatea beharrezkoa ez zela ondorioztatu zuten eta ideia edo iritzi horren aurka agertu ziren. Bestalde, ez da hori Robertek liburuaren irakurketaren bidez zabaldu nahi duen mezua. Idazlearen ustetan eskoletan finatza hezkuntzari garrantziarik ez emateak, finantza eta diruarekiko ezjakintasun handia eragiten du pertsonengan eta egoera horrek ondorio latzak eragiten ditu gizartean. Bereziki hori da Robertek aldarrikatzen duena, eskolan finantza hezkuntzak betse gaien ezkuntzen garrantzia berbera jasotzea.

Nik Kiyoshakiren iritzia konpartitzen dut kasu honetan. Ados nago eskolan finantzen ikasketak inportantzia handiagoa izan beharko luketela defendatzen duen ideiarekin. Izan ere, hezkuntza mota hau gaztetatik gainontzeko ikasketak bezala jaso ez izanak, gizartean ezjakintasun, ignorantzia eta desorientazio handia eragiten duela iruditzen zait.

1997. urtean bere bigarren liburua, bere bibliografiako famatuena, argitaratu zuen Robert Kiyoshakik: "Rich dad, poor dad". Liburu honetan bere esperientzia pertsonaletik abiatuz, dirudunek beren ondorengoei erakusten dizkieten oituren eta ez horren dirudunek beren ondorengoei erakusten dizkieten oituren arteko konparaketa eta ausnarketa agiten du. Idazleak, bere bizitzan izan zituen bi aitek aurkeztu eta hauen oituren konparaketa egiten du. Batetik, bere benetako aita funtzionarioa zen eta diru asko irabazten zuen, baina bere aita pobretzat aurtzen du. Bestetik, bere lagun oberenaren aitak, bere bigarren aitatza diruduntzat hartzen duenak, ez zuen bere aita bioligikoak bezain lanpostu ona eta egonkorra eta ez zuen berak bezain beste kobratzen. Beraz idazlearen arabera, diruduna edo pobrea izatea ez da irabazten duzun diruaren araberakoa, oituren eta pentsatzeko moduen araberakoa baizik. Bere aita pobreak ez zuen aktibo eta pasiboen arteko aldea ezberdintzen eta bere etxea aktibotzat jotzen zuen, horrek dirurik ekartzen ez zionean. Gainera dirua lortzeagatik gogor lan egiten zuen. Bestalde bere aita dirudunak aktibo eta pasiboen aldea ongi ezagutzen zuen eta hauen kontrol handia zuen. Gaienera ez zuen diruagatik gogor lan egiten eta diruak berarentzat gogor lan egitea eragiten zuen. Ikasketa hau da Robertek liburu honen bidez irakurleari irakatsi nahi diona. Berak, bere aita dirudunaren bidea jarraitzea erabaki zuen, gainontzeko liburuetan, "Cashflow quadrant"en adibidez bidez bide hori jarraitzeko bideak eskeintzen dizkigu. Aurreko liburuan eskoletan finantza hezkuntza aztertzen duen bezala, honetan, gurasoek beren seme-alabei diruaren inguruan irakasten dietena aztertzen du.

Azkenik, "Cashflow quadrant" liburua aipatu nahiko nuke. Liburu honetan diruaren korronteak zeharkatzen dituen lau koadranteak definitzen ditu idazleak eta hauen ezaugarri eta propietateak nabarmentzen ditu. Lehenengo koadrantean langileak kokatzen ditu; bigarrenean berriz, enpresaburu profesionala; hirugarrenean, enpresaburu kapitalista eta azkenik inbertitzaileak, laugarren kuadrantean. Idazleak dioenez lehengo bi kuadranteetan kokatzen direnek, dirua lortzeagatik gogor lan egiten dute et zerga altuenak ordaintzen dituzte, beraz desfaborezituenak dira. Beste bi koadranteetan, diruak berak egiten du lana eta hauetan azpi sailkapen bat aurkitzen da: enpresaburu kapitalistek zergak ordaintzen dituzte, aurreko bi koadranteenak baino baxuakoak eta inbertsionistek ez dute zergarik ordaintzen. Bi koadrante hauek abantaila mordoa eskaitzen dute. Diruaren korrontea egokia izateko, koadranteen arteko ekilibrio bat eman behar du.

Liburu honek eskaintzen duen informazioa izugarri interesgarria iruditzen zait, diruaren korrontearen ikuspegi zabala eskaintzen duelako. Tresna oso baliagarria iruditzen zait edonorentzako, ondo interpretatu eta inteligentziaz erabiliz gero, languntza handikoa delako. Idazleak diruduna izateko 3. eta 4. koadranteak proposatzen ditu, baina hauen propietateei esker, koadranteen  arteko konbinaketak ere oso interesgarriak lirateke.

Azkenik, idazle honek egiten duen lana izugarria dela iruditzen zaitela gehitu nahuiko nuke. Nire uste finantza hezkuntzan egiten ari den lana oso lagungarria eta aurrerakoia da.Oso interesgarria iruditzen zait autore honek bere liburuetan erakusten dituen kontzeptu eta ideia berriak, orain arte inon ez nuelako jaso hauen inguruko informaziorik. Bereziki liburu honetan konpartitzen duen gogoeta, ikasketa berria da niretzako eta oso interesgarria

Ez begiratu beste aldera!

Aurreko batean ingeleseko klasean arropan dirua aurrezteaz hizketan ari ginela, irakasleak geure arropa non egina zen  galdetu zigun. Denok etiketak begiratzen jarri ginen, eta jasotako erantzunek zer pentsatua eman zidaten. Guztiok aipatu genituen herrialde berdinak, Txina, India, etab., eta orduan, irakaslea haurren esplotazioaz hitz egiten hasi zitzaigun. Denok dakigu herrialde horietan horrelako kasuak ematen direla, eta gero guk enpresa horietan erosten dugula arropa, baina benetan horrelako elkarrizketak eduki arte ez gara pentsatzen jartzen.
Asia hegoaldean, 100 milioi haur baino gehiago dira oso egoera gogorretan eta ordu askoz lan egiten dutenak, hilabetean  15-20 euro besterik ez irabazteko. Gainera, oso egoera txarretan egiten dute lan, batere segurtasunik eta higienerik gabe. Eta zergatik kontratatzen dituzte haurrak? Haurren lana helduena baino merkeagoa delako, eta horrela, enpresen irabaziak handiagoak izaten direlako. Haur horiek normalean ez dituzte ikasketak izaten, beraz, ez dute beste aukerarik. Gainera, askoz errazagoa da haurrak manipulatzea helduak manipulatzea baino.
Arropa erostera joaten garenean, beti joaten gara gauza merkeen bila, eta ez dugu pentsatzen zergatik ote den horren merkea eta zer egon daiteken horren guztiaren atzetik. Ez gara konturatzen, baina kamixeta batean gastatzen ditugun 10€-ekin enpresa handiak aberasten ari gara, eta askotan, haurrak esplotatzen dituzten enpresak. Ez dirudien arren, milaka eta milaka pertsonen 10€-ekin jende asko ari da aberasten, ez dutelako haien produktuak garesti jartzeko beharrik aberasteko. Izan ere, produktuen ekoizpena oso merke ateratzen zaie, eta ondorioz, irabaziak izugarriak izaten dira.
Honen adibide dira esaterako jende guztiak dituen Nike zapatilak. Multinazional hau gure kontura aberasten ari da, beraz, esan daiteke haien esplotazioaren konplize garela, beste enpresa askorekin gertatzen den bezala. Ez gara konturatzen, baina guk modako zapatila polit haiek eraman ahal izateko, ehundaka haur ari dira ordu askoz lanean segurtasunik gabe, eta larriki gaixotzeko arriskuarekin, ondoren, miseria bat kobratzeko.
Nire ustez kontzientziatzen hasi behar genuke. Denok dakigu egoera hau egon badagoela, baina denok begiratzen dugu beste aldera. Egoera hau aldatzea enpresen esku dago, eta enpresa haiei dirua ematen jarraitzen dugun bitartean, gauzak ez dira aldatuko. Denok ari gara esplotazio horretan parte hartzen, gu gabe enpresa horiek ez luketelako aurrera jarraituko, eta beraz, ez lituzketelako haurrak esplotatuko.

Egia da denok nahiago dugula arropa merke erosi eta ahalik eta diru gutxien gastatu, baina ez al da hobe hiru kamixeta erosi beharrean, kamixeta garestiago bat erostea, halako gauza krudeletan parte hartu gabe? Nik uste dut enpresa handi horiek aberasten jarraitu beharrean, bertako komertzio txikietan egin beharko genituzkela erosketak. Izan ere, nahiz eta produktuak garestiagoak izan, hauek ekoitzi dituenak kondizio onetan egin du lan, eta gero merezitako soldata jasoko du. Gainera, zihurrenik bertan erositago gauzek urte gehiago iraungo digute, ez direlako gogoz kontra eta kondizio txarretan eginak izan, eta epe luzera hobeto etorriko zaigu diru gehiago utzi izana. Beraz, onartu dezagun guztiok ezagutzen dugun errealitatea, eta has gaitezen egoera honi buelta emateko zerbait egiten.

2017(e)ko irailaren 28(a), osteguna

Enpresen explotazioa herrialde garatugabeetan.

 Gaurkoan amorrazio handia ematen didan gai bati buruz hitz egingo dizuet. Euskal herrian ez dut uste horrelako egoerarik gertatu denik, baina espainian, bai.  Eta egia esan lehen ez nion garrantzia handirik ematen baina informazio bila nabilela espero ez nituen astakeriak aurkitu ditut. 

Duela urte batzuk, enpresen egia argitara atera zen. Egia da, enpresa guztiak ez daudela nahaste honetan sartuak, baina multinazionaletako asko eta asko bai. Beti eman izan dute zer esana enpresa haundiek; gastuak nola murriztu, etekinak nola atera... Baina orain dela urte batzuk arte ez dugu jakin nola egiten zuten.

Enpresak adin txikiko ume eta nerabeen explotazioaz baliatzen dira beraien gastuak murriztu ahal izateko. OIT-en arabera 12miloi ume eta nerabek egiten dute lan explotatuta. Explotatu hitza erabiltzen dut, euskal herrian edo herrialde garaturen baten ordu jakin batzuk sartuta nahikoa izaten delako diru kopuru bat kobratu ahal izateko, baina herrialde garatugabe hauetan, ordu ikaragarri sartzen dituzte umeek. Gainera, lan hori egiteagatik enpresek ez diete kontratu legalik egiten, hau da, erdaraz esango genukeen bezala "timatzen" saiatzen dira diru gehiago aurrezteko. Beste alde batetik, lan egiteko dituzten egoerak ez dira egokiak, hasteko ume edo nerabe batek ikasten jardun beharko lukeelako.

Baina hala eta guztiz ere multinazional hoietan kontsumitzen jarraitzen dugu etengabe. Eta bestela, babestu egiten ditugu noizbaitean kontzientziazio kanpainaren bat egin dutelako, baina ez da hala. Hori beraiek egiten dituzten astakeriak tapatzeko soilik egiten dute.

Multinazional hauek nola funtzionatzen duten aztertu ahal izateko, kazetari batzuk infiltratu ziren komertzianteen papera eginez. Horrela lortu zituzten hainbat proba eta informazio. Barru-barrutik ikusi zuten nola funtzionatzen  zuten multinazional horiek denek eta horiekin "El libro negro de las firmas" liburua argitaratu zuten.

Liburu horretan agertzen diren firmatako batzuk hauek dira:Adidas, Nike, Levi's, Disney, Samsung...
Adibide bat jartzeagatik, Disney markaren 4 fabrika ilegal aurkitu zituzten Txinan; bertan, 18 urtetik beherako neskek egiten zuten lan, kondizio oso txarretan  eta 63€ hilean lortuz.

Injustizia honekin amaitu beharra dago. Aberatsek dirua eduki eta hala ere gehiago nahi dute eta pobreenetaz aprobetxatzen dira. Nahiz eta zergak eta ordaindu, enpresa hauen ekoizpen arloko egoerak onartezinak dira.
Beraz, zeuk, nola jarriko zenioke amaiera?


Zara, Espainiako marka baiotsuena

  Zara, Inditex-eko enpresa bat, espainiako marka baliotsuena kontsideratzen dute Kantar eta WPP. Hauek enpresari 25.135 milioi dolarreko balioa ematen diote.

  Informea, enpresaren balore finantzieroan eta kontsumitzealeen ikuspegian oinarritzen da. Espainiako 30 marka baliotsuen %25-a Zara enpresarenak dira.

  Zararen atzetik: Movistar enpresa kokatzen da, 22.002 milioi dolarreko balioarekin; ondoren Santander, 8.756 milioi dolarreko balioarekin; gero BBVA kokatzen da, 7.897 milioi dolarreko balioarekin; ondoren Iberdrola,  Endesa eta Gas Natural Fenosa kokatzen dira 5.000 eta 3.500 milioi dolarreko balio artean.

  Zortzigarren postuan Inditex korporazioaren beste enpresa bat kokatzen da: Maximo Dutti. Hau 2.404 milioi euroko balioarekin.

  Ikus daitekeen bezala moda sektoreak darama toparen postu gehienak eta denak Inditex korporazioaren enpresak dira. Honek demostratzen du Inditex korporazioak duen boterea.

Estekak

2017(e)ko irailaren 26(a), asteartea

JOSTAILU-DENDETAKO LIBURUXKAK



Urteetan aldatu ez den gai bati buruz hitz egingo dut, kasu honetan, jostailu-dendak etxera eramaten duten edo han bertan egoten diren liburuxkei buruz izango da. Guztiok dakigun bezala, liburuxka horretan agertzen diren produktuak: jostailuak, umeek behar dituzten karroak, autorako erabiltzen diren aulkiak eta bestelako gauzak agertzen dira. Beraiek beti liburuxka horiek erakargarriak bihurtzen saiatzen dira jendeak erosi dadin, baina, hemen, nire ustean ez dute hori lortzen. Zergatik agertu behar dira nesken produktuak arrosez eta mutilenak urdinez? Badirudi hori ergelkeri bat dela, baina gaur egungo sozietatean arazoak daude horregatik, bai txikiekin eta bai gazteekin.

Mutil batek arrosa den koloreko kamiseta bat eramaten badu edo neska askorekin ibiltzen bada gaya da , neska batek mutil baten modura janzten bada lesbiana da eta gainera, mari-mutila. Nork erabaki du hori? Hori guk erabaki dugu liburuxkak ikusiz edo telebistako jende ospetsu batek esan duelako edo beste edozein arrazoirengatik, besteengan influentziatu gara hori horrela dela esateko.

Jostailuekin gauza bera gertatzen da, txikietatik erakutsi digute ezin dela mutil batek panpina batekin jolasten ikusi ezta neska bat kotxekin jolasten, “pertsona hori arraroa da” edo bestelako kritikak izaten dituztelako.

Pertsonek sozietatea aldatu nahi dute onerako baina, enpresak gauzak aldatzen ez badituzte gure esfortzua ez du gauza askotarako balio haiek eragin handia dutelako gugan, eta gehiago ume batengan.  

Nik ezagutzen dut mutil batek panpinekin jolastea gustuko duela eta
printzesazko mozorroak janzten dituela, baina batzuetan lotsa du horrekin kalera ateratzea jendeak zer esaten duenarengatik. Beraz, nire usteetan, jostailu-dendetako liburuxka eta produktuak aldatzen badira onuragarri egingo du sozietatean eta umeak beldur gabe aukeratuko dituzte benetan nahi dituzten gauzak, koloreak kontuan izan gabe.

“CAF logra nuevos pedidos en Argelia y Suecia por 120 millones de euros.”


Albiste hau Diario vascotik artua da, zeren ikusi dudanean interesgarria iruditu zaidalako.


Albiste honek dioena da, CAF konpainiak kontratu berri asko egin dituela urte honetan. Azkeneko kontratua egin duena Argelian eta Suedian izan da 120.000€ kontratua sinatu duelako. CAF konpainiak hamabi unitatezko sei auto egingo dizkio Argeliari eta zortzi tren-bide berri egingo dizkio Estokolmori.
Resultado de imagen de caf

CAF  konpainiak kontratu berriak egiten dituenean onuragarriak dira Euskadin bizi diren jendearentzat, zeren kontratu horiek langabezia gutxituko dute eta lanpostu gehiago egingo dituzte, ez hori bakarrik, horrelako konpainiak Euskadin edukitzeak abantaila asko ekartzen ditu adibidez, beste konpainiak interesa jartzea Euskadiko enpresen produkzioan, baita ere, Euskadin egiten diren produktuak beste lekuetara eramateak Euskadiko enpresen produkzioa hobetzen du.


CAF konpainiak beraiek egiten dituzten produktuak mundu guztian daude bananduta http://www.caf.net/es/cafmundo.php eta horrek enpresari onurak ekartzen dizkio, baina produktu asko edukitzea munduan bananduta horrek arazo asko ekartzen ditu esate baterako, produktu bat ez denean ondo ateratzen produktu hori konpontzeko beti Euskal Herrira ekarri behar badute beste konpainiakoak diru asko gastatu beharko dute eta  azkenean beste konpainia bateko produktu bat erosiko dute.


Erabilitako linkak:


2017(e)ko irailaren 25(a), astelehena

Inditex





ERABILITAKO LINKAK:
http://www.diariovasco.com/economia/empresas/inditex-gana-1366-20170920071820-ntrc.html
https://www.elespanol.com/economia/20160222/104239851_0.html

LANA:

"Diario Vasco " egunkarian irakurritako iragarki baten gaineko iritzia emango det. 

Resultado de imagen de inditex todas las marcasIragarkiak inditexen salmentei buruz hitz egiten du. Hasteko gustatuko litzaidake komentatzea ez zaidala inditex edo antzekoak diren multinazionaletan erostea gustatzen, arrazoi desberdinengaitik:





-Normalean mundu guztiak han erosten du eta ez zait atsegina egiten ni bezala jantzitako jendearekin topo egitea.

-Nahiz eta prezioak merkeagoak izan askotan denda txikien kalitatea askoz hobea da.

-Dendariekin dagoen erlazioa askotan minimoa da, eta konfiantza ere.

Egia da gauza asko dituela eta horrek arropa erostera joaten garenean denbora aurresten digu (batzuetan), baina, merezi al du? nire ustetan ez.  Arropa denda txiki batean erosiz gero seguruaski herriko edo inguruko norbait "aberastuko" da, aldiz multinazional batean erosiz gero aberats bat gehiago aberastuko dugu, eta normalean ezagutzen ez dugun norbait izango da.

Imagen relacionada
Nire ustetan multinazional guztiak helburu berdina dute, enpresa guztien monopolioa edukitzea eta gero produktuen prezioak igotzea. Hau facebook-ekin gertatzen ari da, komunikazio aplikazioak erosten ari da, eta monopolioa lortzen duenean, ordaindu behar izango degu edonori mezu bat bidaltzeko, gaur egun doakoa dena. Hau bera gertatuko dela uste dut, inditex edo beste enpresa batek, konpetentziari aurre egingo dio eta orduan arroparen prezioak igoko ditu.


Ikus daitekeenez lehen lauhilabetean aurreko urtean baino %9 gehiago irabazi dute, eta hau goruntz doa. Ikus daiteke arropa gehiena Banglades eta Txinatik ekartzen dutela, han lan egoerak ez dira batere onak, haurrak lanean jartzen dituzte, langileak esplotatzen dituzte... Baina eskulana askoz merkeagoa da, eta horrek errentagarritasuna igotzen du, enpresek nahi dutena.

Hau da nire iritzia, laburbilduz, nahiago det erosketak (bai janaria eta baita arropa ere) denda txikietan egitea, eta ez enpresa handietan inditexen modukoak.



IBONE FERNÁNDEZ
2017/09/25

2017(e)ko irailaren 19(a), asteartea

INDITEXEK FEMINISMOARI ISEKA

INDITEXEK FEMINISMOARI ISEKA

Gaurkoan asko haserretzen nauen gai bat ukitu nahiko nuke. Niretzako gaurko gaia emakume guztiei iseka edo eta burla egitea da, baina batez ere feministei, hau da, emakume guztien askatasun eta duintasunagatik, historian zehar eta baita gaur egun ere borrokatu eta borrokatzen jarraitzen duten emakume guztioi.  Historian zehar emakumearen papera gizartean gizonengan zapaldua izan da beti, patriarkatuak modu negatibo batean jokatu du gizartearentzat eta ondorioz, emakumeek gizonen menpe egon dira orain arte.  Mugimendu hau XX. mendean agerikoa izaten hasi zen, baina historian zehar hainbat emakume izan dira feminismoa defendatu dutenak eta borroka honek gaur egun arte iraun du.
Gaur egun gertatzen ari dena da, Inditex bezalako enpresa kapitalistak borroka honen irudiaz eta sinbolismoz baliatuz onura ekonomikoak ateratzen edo eta lortzen ari direla. Niri pertsonalki ez zait bat ere bidezkoa iruditzen , beraiek bai dira lehenak emakumea zapaltzen eta gizarte matxista eta patriarkatu honek emakume guztioi inposatu dizkiguten estereotipo eta roletaz baliatzen lehenak. Beraiek bultzatzen bai dute emakume “perfektuaren” gaur egungo irudia eta beraiek direlako anorexia eta horrelako hainbat gaixotasunen errudun.
Inditexenak diren hainbat dendak  ekoitzi dituzte horrelako kamisetak, azkena, Stradivarius (inditexen denda) izan omen zen, honako kamiseta honekin:
Resultado de imagen de inditex camisetas feministas
Lehen aipatu dudan bezala, lotsagarria iruditzen zait enpresen jarrera hau, nire iritziz ez da batere etikoa eta erabat hipokrita iruditzen zait, kamiseta hauek egiten dituzte gero beraiek erabat kontrakoa egiten dutenean eta emakumeon sufrimenduaz aprobetxatzen direnean. Inditexek bataz beste, urtean, 20.900 milioi euro irabazten ditu. Benetan izan nahi duzu guzti honen konplize? Zenbat balio du zurekiko errespetuak? Gonbidatzen zaituztet gai honekiko gogoeta bat egitera. Gainera, badaude beste deda txiki batzuk feminismoaren inguruko kamisetak egiten diuztenak eta gehienek, erakunde feministenak dira eta haietara eta erasoak sufritu dituzten emakumetara dirua bideratzen dutenak. Adibidez, nik honako hau aurkitu dut instragramen, eta horrelako hainbat daude: https://www.instagram.com/tintanegraserigrafia
Resultado de imagen de LUCHA FEMINISTA
Resultado de imagen de LUCHA FEMINISTA

2017(e)ko irailaren 12(a), asteartea

"KATALUINAR ERREPUBLIKA", EMPRESEN ETA HERRIEN HONDAMENDI

"KATALUINAR ERREPUBLIKA", EMPRESEN ETA HERRIEN HONDAMENDI

Ekonomia herrialde bat gidatzen duen motorra da. Herrialde guztiek ekonomia sasontsu eta oparo baten aldeko politikak martxan jartzen dituzte nahiz etam segursaski gure ideologia edo pentsaera politikoarekin bat ez egin. Gaur egun Espainia bizi duen krisialdi politiko handiena, Katalunian sortu den mugimendu independentista dela argi dugu. Baina jende ba al daki Katalunia estatu independiente bilakatu ezkero honako honek ekarri ditzaken kalte ekonomikoei buruz?

Jada badakigu Katalunia-ko gizartearen zati bat ez duela espainiar bezela bere burua kokatzen. Urriaren 1-erako legez-kontrako "erreferendum" bat martxan jarri dute alderdi independentistek (Junts Pel Sí eta CUP). Idea politikoak alde batera utzirik, honako honek empresei eta kataluniar ekonomiari ekarri diezaioken kalteari buruz hitzegin nahi nuke gaurkoan.

2012an esan dezakegu Artur Más-ek (Kataluinako Generalitateko Buru ohiak) erronka independentista martxan jarri zuela. Geroztik erronka honek Kataluinari ekarri dion kalte ekonomikoari buruz sakontzea beharrezkoa da. Azken urte honetan Kataluinatik joan diren empresak 802 dira guztira, gehingo hauek Madrilera edo Espainiako beste kokapen batera joan dira. Empresek bere interesak ez dituztelako babestuak ikusten independentismoa dela eta. 

Badakit irakurtzen hari zeraten batzuek empresen ihesen joera hau deslokalizazio industrialari lotuko diozutela baina ez du inungo zentzurik hau pentsatzeak. Bartzelona internazionalki ekonomikoki erakargarria eta ezaguna izan den hiriburua izan da. Kontuan izan behar dugu Espainiako Autonomia Erkidegoen artean kataluniak pisu gehin duen Autonomia dela, Madrilen haurretik nahiz eta BPG (Barne Produktu Gordin) oso antzeko duten.

Katalunia Estatu independiente bilakatuz gero ez zda Espainir Estatuaren barruan egongo. Honek esan nahi duena da, Katalunia Europar Batasunetik kanpo geldituko dela. Ez dakizutenontzat Europar Batasunaren funtsa instituzionalki, politikoki eta ekonomikoki geroz eta gertuago dagoen Europa baten alde egitea dela da. 

Katalunia lehenik eta behin Espainiako Gobernuaren errekonozimendua eedukitzea da. Espainiak errekonozimendua ematen badio, independentzia aitorpenarekin batera nazio gaineko erankudearen (Europar Batasuna, NATO, OMC) parte ez da gehiago izango. Ondorioz Kataluinak bere moneta propioa sortu beharko zuen: honek dakarren enestabilitati ekonomikoarekin batera. Eta ez hori bakarrik. Kataluniak Europa mailan dagoen merkataritza askearen itunari uko egingo zion ere independentzia lortu ezkero. Honek esan nahi du Kataluniako empresek beste herrialde batean saldu nahi dituzten produktuek zergak ordaindu beharko lituzkeela. Ez zen lehenengo kasua izango ezaguna den "Mugalde Efektua" independentzia hipotetikoak ekarriko zuen hondatze ekonomikoa gertatuko zela. Iragan hurbilean badaude kasu garrantitsuak aipatzeko. Munduak bizi izan dituen azkeneko independentziak, Sobietar Batasunetik (1991-an kolapsoa) sortu ziren Europako herrialdiek ditugu adibide bezela.

Independentzairen galera komertzial-ekonomikoak Sobietar Batasunaren sezesioa ondoren.

Txekiar Errepublika eta Eslovakia artean galera ekonomikoa (%66)
Letonia eta Errusia artean galera ekonomikoa(%55)
Eslovenia eta Yugoslaviaren artean galera ekonomikoa(%70)
Bielorrusia eta Errusiaren artan galera ekonomikoa (%80)
Bielorrusia eta Ukrania (%80)

Momentu batez imagina ezazue aipatu ditudan herrialde hauek empresak izango balira. Ze ondorio ekarriko zuen empresa batek bere salbenten %70-eko galera izatea? Empresak porrot egingo zuen. Gahinera ez det uste zentzuzkoa izango zenik empresentzat Katalunian bere produkzioak eta zeerbitzuak kokatzea. Honek herrialdearen zorra geroz eta handiagoak bilakatuko zuen porrot komertzialaren ondorioz, langabezia ikaragarri igoko zen baita ere, esan beharra dago aurreikuspenek esaten dutela orain duen %19 langabezia mailatik %39ra igoko zela, munduko langabezia maila handiena edukiz, 680.000 emplegu galduko zirela, honek sekulako murrizketa sozialak ekarriko zituen eta azkenik herrialdeko biztanleriak beste etorkizun baten bila joan beharko zela emigrazioaren bitartez...

Kataluinak esportatzen dituen 1/3, Espainiar estatuko beste lurraldeei saltzen dizkio. Bigarren posizioan Kataluinak Europar Batasuneko beste herrialdeei saltzen dizkie bere produktuak, eta baita ere, Europako (Europar Batasunetik kanpo dauden) beste herrialdeei. Jakin behar dugu Europar Batasunak merkataritza preferntzia itunak dituela herrialde hauekin eta Kataluina Espainiaren parte izateaz uzten badu, Europar Batasunetik kanpo geldituko zen, ondorioz azken hau ondamendi ekonomikoaren beste kausa bilakatuz. Imagina dezakezute Kataluniako herritarrei egoera honek ekarriko zien ondamendia.. Nola egingo du aurrera kompetentziak ez dituen empresa batek? Espainiak eta Espainiak Europar Batasunaren barruan empreseei ematen dien segurtasun ekonomikoetatik kanpo?

Eta hau ez da empresa bat, Katalunia da, tristea den arren. Gure anaiak dira, dibertsitasunez eta aniztasunez beteriko herrialde bat osatzen dugu. Desberdinak gara bai, baina hori egiten gaitu berdin, eta nere ustez aniztasun kultural, linguistiko eta ekonomikoek oparotasuna ekartzen dute herrriari.

Horregatik ESAN EZ KATALUINAKO INDEPENDENTZIARI! Ez dezagun geure etorkizun oparoa zapuztu, goazen geurea dena zabaltzera! Dibertsitatea eta fraternitatea gidari bezela!

E PLURIBUS UNUM
ANITZEN ARTETIK, BAT
DE MUCHOS, UNO
DE MOLTS, UN

Espainiak Kataluniarekiko bizi duen egoerari buruz kezkatua baldin bazaude honako eztabaida hau ikustea gomendatzen dizuet. Cara a cara García-Margallo vs Oriol Junqueras