Gaur egun, Euskal Herrian trusimoa oso ohiko gaia da. Pertsona asko datoz bai Espainia eta baita atzerritik ere. Izan ere, Euskal Herria gauza oso erakargarriek osatzen dute. Alde batetik, gure eskaintza kulturala ikustera datoz; esaterako, Bilboko Guggenheima. Bestalde, oso ezagunak dira ere gure kostalde eta hondartzak; adibidez, Donostiako hiru ondartzak (Ondarreta, Kontxa eta Zurriola). Aldi berean, hemengo gastronomia ezagutzera hurbiltzen dira; ohitura oso arrakastatsutzat hartzen delako "pintxoak" jatearena. Azkenik, inguruetako mendiak bisitatzera datoz, landa-turismoa eginez gure natura eta belardi berdeetaz gozatzeko intentzioarekin; Adarran, kasurako.
Euskal Herria turismoaz gainezka egotearen ondorioa da hiritar askok sektore horretan lan egitea. Baditugu gia turistikoak, hoteletako zerbitzuak... Hortaz, udan turista gehiago datozenean, Euskal Herriko langabezia murriztu egiten da, turismoaren sektorea nagusitzen delako.
Azken urteetan ordea, hiri handietan turismoa gehiegi hazi da eta honek arazoak suposatu ditu inguru ugarietan. Ildo beretik, modan jarri dira gaiarekin lotura duten aplikazioen erabilera. Adibidez, Airbnb; kanpoko bidaiarientzat etxeak alokatzeko programa. Etxe hauek, modu deskontrolatuak hazi dira tankerako aplikazioen erabileragatik eta alokatzen diren pisu asko ilegalak izaten dira. Honela, hemengo hiritarrentzako etxebizitzak murriztu egin dira, turistentzako eskaintza nagusitu delako. Hortaz, zaila dugu alokairu bidez Euskal Herrian bizitzea eta biztanle askok etxea erosteko beharra izan dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.