2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

RENOVE PLANA




RENOVE PLANA



Resultado de imagen de plan renoveGaur egun garraioen erabilera geroz eta handiagoa da, izan ere, alde batetik bestera mugitzeko baliabide azkarrena baita. Ondorioz, erabilera honek beraren baitan jarrai dezan eta kutsadurarekin murrizteko, Renove Plana abian jarri da.
Renove Plana, Eusko Jaurlaritzak atera duen ibilgailu efizienteagoak erosteko plana da. 
Urte honetako Martxoaren 1etik aurrera fakturatutako erosketentzat balioko du. Bere helburua kutsadurari  aurre egiteko, auto elektrikoak erosteko 3.000€ diru laguntza jasoko dute eta 2.000€ -ko diru laguntza diesel eta gasolina behar duten ibilgailuentzat. Baina diru laguntza hori jaso ahal izateko, ezinbestekoa da trukean auto zaharra txatarrerarako uztea.


"EEE" Energiaren Euskal Erakundeak ardurtuko da garraio hauen laguntza osoa kudeatzen eta oraingoz guztira esan dutenez, gutxi gorabehera 8,3 milioi euro dira.

Resultado de imagen de plan renove COCHES
Beste alde batetik, 2019ko garraio eta mugikortasun eraginkorrean inbertitzeko laguntzen programa indarrean egongo da martxoaren 28tik urriaren 31ra edo esleitutako aurrekontua amaitu arte

Gainera, nahitaezkoa izango da ordezkatzen duen ibilgailua txatartegira eramatea eta data horretatik aurrera egin beharko da. Txatartegira eramango den autoa laguntza eskatu duen pertsonarena izan beharko da, gutxienez 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik. Gainera, ibilgailu horrek hamar urte edo gehiagoko antzinatasun probatua izan beharko du autoa baldin bada eta zazpi urtekoa furgoneta bada; eta ibilgailuaren lehenengo matrikulazioa hartuko da erreferentzia gisa.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.