2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Oferten eta Black friday faltsuen iruzurra




    Azken urteotan mundu osoan asko handitu da kontsumismoa, batez ere arropa, estetika... munduan. Kanpoko itsurari, hau da, fisikoari, garrantzia handia ematen zaio gaur egun, eta milaka enpresek hau aprobetxatzen dute dirua eta negozioa egiteko, modu desberdinetan. Dendek berezko irabaziak dituzte, baina askotan, hauek handitzeko, bezeroa engañatzera jotzen dute, adibidez, oferta faltsuetan.


Imagen relacionada     Hau asko gertatzen da black friday bezalako promozio handietan, non bezeroari iruditzen zaion erosten hari dena oso rebajatua dagoela, fama hau duelako, baina berez ez da egia. Benetan gertatzen dena hau da: egun berezio hauek iritsi aurretik beraien produktuaen prezioak asko handitzen dituzte, horrela black friday-a iristean rebajatuak daudela iruditzeko, eta askoz salmenta gehiago izateko. Beste batzuetan, lehen zuen prezioa txikian jartzen dute, eta gizakion bista aprobetxatuz, gauza handi eta koloretxuetan fijatzen dela gehienbat, prezio berria horrela jartzen dute, ia deskonturik izan gabe
Negozio borobila da enpresentzat: beraien fama asko zabaltzen delako, jende mordoa joango delako beraien dendetara erostera eta gainera izugarrizko ofertak dituztela pentxatuz joango direlako etxera.

Gezurreta hau enpresa handietan gertatzen da, multinazionaletan esaterako. Honen ondorioz, enpresa eta denda txikiak aplastatuak dira hauengatik, hauek itxurarazten dituzten oferta faltsuen arrakastagatik, eta famak ematen dien botere maltzurragatik.  Momentu txar batean aurkitzen dira beraz, enpresa txiki hauek, eta bi aukera dituzte: edo baztertuak izan moda hontara ez batzeagatik, edo ofertak egitea, berez negatiboak izango direnak seguraski enpresarentzat.
Azken finean, oferta moda hauek enpresen asmakizunak dira diru gehiago ateratzeko bezeroak engañatuz soilik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.