2019(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

EKONOMIA MARXISTA

Azken urteotan, mundu mailan aldaketa politiko haundia egon da. Herrialde garrantzitsuenetan eskuin alderdiek hartu dute indarra eta ezkerreko alderdiak bigarren plano batean geratu dira. Gertaera honek mundu mailako ekonomian sekulako inpaktua du, izan ere, agintean dauden politikariek ezartzen dituzte ekonomia arloko arauak. Gaur egungo egoera ulertzeko, garrantzitsua da historian zehar gizarteak eduki duen garapena kontuan hartzea eta garai desberdinetako pentsalarien teoriak ezagutzea.
Denok dakigu, historian zehar pentsalari askok bere ikuspuntua azaldu dutela eredu ekonomiko desberdinen inguruan. Horietako bat, Karl Marx pentsalaria izan zen. Berak garatutako pentsamendu ekonomikoan oinarritu zen "Ekonomia Marxistaren Eskola" eta pentsalaria hil zenean bere teoriak garatzen jarraitu zuten eskola hortako partaideek.
Marxek kapitalismoa eta bere garaiko produkzio metodoa analizatzen jardun zuen eta kontrako interesak zituzten bi gizarte-klase bereiztu zituen: burgesia eta proletariadoa. Burgesak produkzio iturrien jabeak dira eta ondasunak gutxi batzuen eskuetan kontzentratzea lortzen dute, gizarteko talde ahulena explotatuz (proletarioak). Bestetik, proletarioak lan-indarraren jabetza dute soilik. Industrializazioaren ondorioz, giza-izatea ezerezean gelditzen da, gizakia gauza bihurtzen da eta    lan-indar huts moduan tratatzen dira.Bi klase hauek antagonikoak dira eta kontrako interesak dituztenez klaseen arteko borroka sortzen da.
Beste faktore garrantzitsu bat lanaren banaketa da. Langile bakoitza eginbehar determinatu bat egiteko espezialista bihurtzen bada, ez da gai beste eginbeharrik egiteko. Beraz, industrializazioak ekarritako makinek eginbehar hori betetzeko ahalmena badute denbora gutxiagoan eta modu merkeagoan, langilea baliorik gabe geratuko da eta bere lanpostua galduko du.
Marxek ekonomia aztertu ondoren, kapitalismoaren bukaera beharrezkoa dela aldarrikatzen du. Bere aldarrikapena 5 kasuekin justifikatzen du:
1: Enpresen irabazi-tasen jetsiera
2: Irabazi-tasen jetsirerak enpresa txikiei ez zieten lekua uzten merkatuan
3: Langileak makinengatik ordeztea
4: Kapitalismoak proletariadoaren iraultza ekarriko du, gizarte komunista berri bat sortuz
5: Langilearen giza-izatea ezerezean geratzen da eta merkantzai hutsala da

Resultado de imagen de marx

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.