2019(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Garraio publikoak

Gaur egun, gizarte oroetan aurki ditzakegun zerbitzuak dira garraio publikoak. Horien artean, garraiatzeko modu ezberdinak daude, eta Euskal Herritik mugitzeko ohikoenak direnak autobusak eta trenak dira; bakoitzak bere ezaugarri eta prezioak dituelarik.

Hasteko, autobusak  hiri handietan auzoz aldatzeko garraioak dira, eta beste zonalde askotan baita herri ezberdinen arteko lotura ere egiten dute. Halere, azken urteetan prezioak gora egin du eta hiritarren arteko gatazka ugariak ireki ditu gaiak.

Donostian esaterako, "Dbus" izeneko autobus zerbitzuak bidai bakoitzeko 1'75€ kobratzen ditu, 2009an 0'75 zentimo kobratzen zituelarik. Honek, agerian uzten du zerbitzu publikoei esker nola garatu den ekonomia azkenaldian. Bestalde, negozioa egiten dute gaueko zerbitzuak eskaintzean. Donostialdeako inguruetan, egunsentiko 1:00etatik aurrera 1'75€ kobratu ordez, 2,1€-ko balioa du, ohiko egunerokotik kanpo dagoen ordutegian garraio publikoa eskaintzeagatik.

Horren aurrean, "Mugi" izeneko txartelak daude. Bidai bakoitzeko beti diru kopuru horiek ordaindu ordez, beherakadak dituen txartela da. Norbere bidaiaren luzeera hartzen da kontuan; horretarako, autobusean sartu eta irteterakoan txartela pasa behar da, zenbateko distantzia egin duzun kontrolatzeko (distantziaren arabera, gehiago edo gutxiago kobratuz).

Badaude ordea, "Mugi" ezberdinak: lehenik, arrunta deiturikoa, non argazki pertsonala duzun eta zure bidaia besterik ezin duzun ordaindu; bestetik, hobariduna, argazkirik gabeko txartela dena. Aipatutako azkenarekin, nahi aidina bidai ordaindu ditzakezu, beti ere, kontuan izanda beherapena ez dela arruntarekin bezain handia. Eta "Mugi" txartelaren azken orduko berria izan da, hiritarren aldetik oso eskertua izandakoa: txartel horiek oraingoan, autobusean erabiltzeaz gain, trenean era baliatu daitezke.

Trenak berriz, jendea tokiz aldatzeko baliabide oso erabilgarria da eta hala ere, hainbat funtzio ditu. Askok lanera edo ikastolara joateko garraio gisa erabiltzen dute. Beste batzuek, oporretako bidaiak egiteko. Negozioei dagokionez aldiz, esportazio eta inportaziorako baliabide ezinhobeak dira. Modu bizkor eta babestu batean, ondasunak lekuz mugitzeko aukera eskaintzen dute, eta hau izugarrizko abantaila bat da.

Aipatutako kontuan izanda, argi izan beharko genuke autobus eta tren egoki eta modernoak izatea ezinbestekoa dugula gizartean. Izan ere, biztanle ororen eskubidea da mugitzeko aukera izatea. Nahiz eta prezioekin eztabaida egon, geroz eta arrazoi gehiago daude garraio publikoak baliatzeko: adibidez, kutsadura geroz eta gehiago saihesten da; Donostia inguruko autobus gehienak elektrikoak bihurtu dira eta trenak ez du ingurunea kutsatzen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.