Petrolioa munduko urre beltza da. Petrolioarekin, gasolina, plastikoa eta beste hainbat eratorritako material fabrikatzen dira. Petrolioa ekoizten duten herrialde asko badaude ere, Espainia ez da petrolioa ekoizten duen herrialde bat edo, gutxienez, kopuru handietan, eta urte bakoitzeko aurrekontuetako zati handi bat erabili behar du hura erosteko. Hori esanda, azken urteotan petrolioak eduki duen prezio baxu historikoek aurrezki handia suposatu dute herrialde inportatzaileetan; Espainia, esaterako.
Petrolioaren prezioari buruz hitz egiteko, aipatu behar da petrolioaren prezioa normalean barriletan edo litrotan neurtzen dela eta, noski, prezioak gora-beherak ditu eskaria eta eskaintzaren arabera. Hori horrela, aipatu behar da petriolioaren eskaria eta eskaintza etengabe aldatzen ari delako, haren prezioa ere etengabe aldatzen ari dela, proportzio txikian, hori bai. Kontestualizatzeko, gaur bertan (2019/04/04) petriolio-barrilak 69,51$ balio ditu eta, atzo berriz, %0,13 gehiago balio zuen (69,42$).
Hori esanda, analistek eta ekonomistek diote petriolioaren krisia gertu dagoela, eta honek prezioen beherakadak ekarriko ditu. Petrolioaren krisiaren ezaugarri nagusiak hauek dira: gas natural eta energia-iturri naturalen igoera eta kutsaduraren eta petrolio-ustiaketaren aurkako neurri berriak. Honek ondorio oso larriak edukiko ditu, ez bakarrik petrolio negozioan lan egiten dutenentzako, baizik eta petrolioa kantitate handietan esportatzen duten herrialdeei ere. Esaterako, Mexiko eta Arabiar Emiratoen BPG-aren %35a baino gehiago petrolio-esportazioaren menpe dago, geroztik, petrolio krisi baten ondorioz, herrialde osoak jasango zuen krisia, (langabezia, diru-falta inbertsio eta zerbitzuetarako...).
Hori esanda, petrolioaren krisiaren kausak, era berean, oso positiboak dira, izan ere energia-iturri natural eta biodegradagarrien erabilera suspertuko da, atmosfera eta lurraren kutsadura nabarmenki jaitisiz. Hori esanda, petrolioaren amaiera ez dago gertu, ezta gutxiago ere. Petrolioaren beherakada aurrera eramateko urteak eta urteak beharko dira, izan ere mundu osoak du petrolioaren mendekotasuna; horrez gain, diru asko inbertitu beharko da energia-iturri jasangarrietan eta, oraingoz, petrolioa askoz ere merkeagoa da energia-iturri natural horiek baino.
Azken finean, esan daiteke petrolioaren beherakada bistan dagoela, mundua aurrera doan einean eta, trantsizio urte hauek luzeak eta bukaezinak diruditen arren, azkenean lortuko dugu energia-iturri jasangarri eta naturalak erabiltzea, petrolioari bigarren mailako garrantzia emanez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.