“FRECCIAROSSA” CAF-EN ESKUETAN
Trenitalia S.p.A. konpainia publikoak CAF hautatu du ETR500 abiadura handiko 59 trenen mantentze lanak egiteko hurrengo 6 urteetan, baina beste sei urtez luzatzeko aukerarekin. Tren hauek “Frecciarossa” izenarekin ezagutzen dira Italian, “Gezi Gorria” esan nahi du. Kontratu hau 120 milioi eurokoa da, lehen esan dudan bezala sei urteetarako.
Abiadura handiko tren hauek “Turín-Milán-Salerno” linean funtzionatzen dute herrialdearen iparraldetik hegoaldera. Turín, Milán, Reggio Emilia, Bolonia, Florencia, Roma, Nápoles eta Salerno hiriak lotzen dituzte, 300km/h abiaduran zirkulatzen dute. Gainera, abiadura handiko lineaz kanpo beste hainbat hiritara iristen da (Padua, Venecia, Rímini, Ancona, Pescara, Foggia eta Bari).
Mantentze lanak Trenitaliaren tailerretan egingo dira, abiadura handiko zerbitzuak Napoles eta Milanen daudelako. Eta baita, konpainia italiarrak Erroman eta Venezian dituen instalakuntzetan. Kontratu horretan, trenbideetako eta geltoki nagusietako asistentziak daude barne. Garrantzitsua da esatea, 300 pertsona kontratatuko direla Italiako proiektura, hau da, honekin enplegu gehiago sortuko dela bertan.
CAF-ek jakinarazi du baita, Belgikako De Lijn compainiak 23 tranvia erosiko dizkiola 44 milioi eurorengatik. Azken hiru urteetan, CAFek kontratu garrantzitsuak lortu ditu Beneluxen, besteak beste, Bruselarako metro-unitateen hornidura, metro- eta tranbia-unitateak eta Luxenburgo eta Utrecht tranbiak. Honek guztiak, konpainia Beasaindarrak daraman martxa ona erakusten digu.
MAIALEN UGALDE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.