Interneten eleberriak irakurtzen ari nintzela, hurrengo esaldiak harrapaladan aurkitu nau: “kezkagarria da egoera: denda txiki asko itxi dira”, izan ere Iruñean egin den ikerketa batean ondorioztatu da, denda txikien kopurua %11.7a jaitsi dela; geroz eta denda txiki gutxiago daude orokorrean Euskal Herri osoan, batez ere auzoetan.
Baieztapen horrek, errealitatera ekarri nau. Gaur egun, auzoak geroz eta isolatuagoak daude, eta horrek, gaur egungo umeek aurreko belaunaldiek haurtzaroan bizi izan duten auzoko giroa ez bizitzea ekarri du. Izan ere, gaur egungo gizartean, norbanako bakoitza bere mundu pertsonalean murgiltzen da eta interes propioak betetzeko helburu bakarrarekin bizitzen da.
Akaso ez al zara konturatu geroz elikagai eta arropa denda txiki gutxiago eta supermerkatu eta tamaina ertaineko denda gehiago daudela? Zertxobait pentsatzen jarrita, erosotasun eta azkartasun aldetik, oso aurrera pauso handia izan da supermerkatuen areagotzea, baina bestetik, ez al gara konturatzen geroz eta gizarte mailan geroz eta elkarbizitza murritzagoa ematen ari dela? Eta ez al da hori, auzoetako aurretik aipatutako denda txikien desagerpenaren ondorio?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.