2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

EMAKUMEAK LAN MUNDUAN


Emakumeak lanarekin izan duen harremanaren bilakaera handia izan du historian zehar. Neskek ikasteko aukera gutxi zuten, eta gaztetxotatik hasten ziren lanean. Ezkonduz gero, lana uzten zuten, senarra baitzen bere soldatarekin emaztea mantendu behar zuena, etxekoandre eta ama fina.

Rolak aldatu al dira gaur egun XXI. mendean?
Emakumearen irudia aldatu da baina ez asko. Emakumea umea edukitzerakoan bera da etxean gelditu behar dena umea zaintzen eta ez gizona. Enpresa gehienetan, emakumea ama izan ondoren 16-20 aste inguru dauka eta gizonak 10 aste inguru. Nire ustez gizartean desberdintasun asko dago oraindik baina ez bakarrik emakumeari kalte egiten diona gizonari baita ere.

Lan sektorean gauzak aldatu egin dira, hasieran gizonezkoak ziren lan egiten zutenak baina orain biek daramate dirua etxera. Baina gauzak aldatu behar dira, adibidez: gaur egungo emakumearen soldata eta lan egoerak gizonezkoen ezberdinak dira. Zergatik ez daude emakume gehiago enpresen zuzendari bezala? Gauzak asko aldatu dira hasi industrializazioa hasi zenetik baina gauza asko aldatzeko daude oraindik. Gaur egun, emakumeek gizonekin konparatuta %37’4 baino gutxiago irabazten dute ikerketa bati dagokionez. Bidezkoa al da?
Resultado de imagen de desigualdad laboral
Adibidez, Hollywood-en aktore emakume asko onartu dute haien lankide (gizonezkoak) baina gutxiago kobratzen dutela.
Zer egin dezakegu gizarte justu eta berdintsuagoa eraikitzeko? Resultado de imagen de desigualdad laboral

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.