Duela ez hainbeste urte, Espainiatik Hawaii-era bidaiatzea ez zen gauza makala. Seguruenik itsasontziz joan beharko lirateke, asteak iraun ahalko lukeen bidaia batean. Gaur egun, berriz, garraiobide berriekin (hegazkinak, halaber), egun batean bertan egon zaitezke munduko beste aldean. Noski, horrek prezio bat du, handia alajaina, baina nahiz prezioak nahiz krisiak gora egin, beti egongo da dirutza duen jendea, eta irla hauek denbora luzez jarraituko dute goraino beteta.
Hawaii hainbat irlaz osatutako artxipielago bat da, puntu-bero batetik sortua. Hawaii edo irla handia da berriena. Hango sumendia oraindik aktibo jarraitzen du. Populazio gutxien duen irla da, eta nekazaritza eta abelzaintza dira nagusi. Turismoa eta aktibitate gehiena Oahun zentratzen da. Hain handia izan da boom turistikoa han irla bi aldetan bananduta ikus daitekeela. Iparraldean etxe sakabanatuak eta nekazariak ikus daitezke, non Hawaiano natiboak bizi diren gehienbat. Hegoaldean, berriz, kostaldean izugarrizko etxeorratzak eta apartamentu-eraikinak eraiki dira, baita aisi-tokiak, guztia turismoari begira. Alde hau azken urteotan izugarri populatu da, Hawaiiko irlarik populatuena bihurtuz, nahiz eta ez izan handiena.
Lehenago, turismoaren booma gertatu aurretik, Hawaii nekazaritzaz, abeltzaintzaz eta arrantzat bizi zen. Gaur egun, nahiz eta haiek mantendu, finantzaketa gehiena turismoko sektoretik ateratzen du. Beraz, esan daiteke Hawaii immigrazio puntua bilakatu dela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.