2017(e)ko martxoaren 18(a), larunbata
SALDU GABEKO ARROPA
Inoiz galdetu al zara zer gertatzen den merkealdien amaieran saldu gabe geratu den arroparekin?
Gaur egun kontsumo ekonomiak eta kulturak jartzen diguten erosteko erritmoak prendaren bizitza zikloa geroz eta motzagoa egiten du. Tradizionalki ekoizpeneko konpasak markatu duen metronomoa desfasatuta geratzen ari da Zara bezalako negozio-modeloen aurrean, honek dendetako arroparen presentzia laburtu egiten du, prenda ikusi eta ez ikusi bat bihurtu arte. Zararen modelo honek stock-en ezabapena dakar eta ondorioz, horiek dakartzaten kosteena ere bai (suntsiketa, biltegiratzea).
Hala ere, Zarak badauka saldu gabeko arropa. Bere norakoetako bat enpresak Espainian kudeatzen dituen denda outletetako bat izango litzateke (Zara Reduced). Outletean hondarrak, prototipoak eta aurreko tenporadako artikuluak saltzen dira.
Abiapuntuko prezioa merkealdikoa izan ohi da (% 30), eta merkealdi-garaietan % 80era iristen dira.
Baina ezta outletetan ez du lortzen dena saltzea.
Outleta bide posible bat bakarrik da arrakasta eduki ez duen prendarentzat. Beste bide bat merkadilora bidaltzea da, aukera arrakastatsu bat denda txikientzat gaur egun. Eta enpresa handietaz ari bagara Afrika edo ekialdeko herrietan saltzen dira. Horretaz gain, geroz eta gehiago ari dira ONGetara arropa oparitzen. Batzuetan ekoizleak jantzietarako etiketak ken ditzatela edo herri jakinetan ez daitezela sal eskatzen du.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.