Zein da gizakiaren etorkizuna?
Industrializazio hasi zenean enpresek langileak kontratatzerakoan ez zuten
inolako profil berezirik bilatzen baina garaiak aldatu egin dira. Orain
langileen profila geroz eta zehatzagoa izan behar du.
Aldaketa anitzak gertatu dira
langileen alokatzeari dagokionez. Hasieran, XVIII. mendean industrializazio
garaian, langileak landa eremutik hirira mugitu egin ziren. Gehiengoa gizonak
ziren, ondoren industrializazioa aurrera joan ala emakumeak alokatzen hasi
ziren. Langileak helduak ziren bizkorrenak zirelako eta prestakuntza berezirik
ez zutelako.
Gaur egun, lantegien Giza
Baliabideen arloko zuzendariak langilearen curriculumean oinarritu egingo da
kontratatzeko garaian. Oraingo langilearen profila aldatu egin da ikusi
dezakegun bezala, orain geroz eta gauza gehiago edukitzea eskatzen zaie
langileei. Enpresek eskaintzen dituzte lanetarako hoberenak kontratatu nahi
dituzte, horregatik curriculumean geroz eta gradu, titulu, master... izanez
gero aukera gehiago izango dituzte.
Baina enpresak ere eskulan merkea
bilatzen du eta atzerritarrak kontratatzen dituzte beraien egoeraz probetxu
egiten. Hona datozenean lan azkarra bilatzen dute beraien etxetara dirua
bidaltzeko, beraz enpresak bertako jendeak egin nahi ez dituzten lanak ematen
dizkiete oso gutxi ordaintzen.
Hala ere, nire iritziz geroz eta
gehiago urruntzen ari da gizartea sentsibilitateaz
eta
humanitateaz. Hemendik 100 urtetara Robotak egongo dira gaur egungo lanak
egiten. Robotak eskulana doakoa, adimentsuak eta batez ere bizkorragoak dira
eta hori enpresari izugarrizko abantailak emango dizkio merkatuan. Baina ze
puntutaraino ordezkatuko gaituzte robotak?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.