Denok daukagu leku bat bueltatzeko, lo egiteko, errefuxiatzeko, erlaxatzeko... eta leku horri "etxe" izena jartzen diogu. Denok daukagu bat, nahiz txikia nahiz handia izan. Gure bizitzako atal garrantzitsua da, eta gehienok, hirietan bizi garenok behintzat, harengatik ordaintzen dugu.
Etxe mota asko daude. Duela urte asko, etxe bakar batean familia ugari bizi ahal ziren. Gaur egun berriz, ohikoena bakoitza bere familiarekin bakarrik bizitzea pisuetan, txaletetan, loftetan, apartamentutan... Gustu guztietarako adin daude, bai tamainari edo formari zein dekorazioari dagokionez. Hala ere, ez da dena gustuen araberakoa, balio-finantzieroak zerikusi oso handia du gaur egungo gizartean. Prezioek izugarri bariatzen dute lokalizazioaren ondorioz. Adibidez, 300m²-ko etxetzar batek, hiri baten periferian kokatuta izanez gero, 400.000 € balio dezake, eta aldi berean, 100m²-ko pisu zahar batek, hiri handi baten erdialdean kokatuta, 700.000 € balio dezake lasai aski. Hau jendearen demandarengatik gertatzen da. Jendeak zentrotik gertu egon nahi du, eta hango demanda igo egiten da, eta horrekin prezioak ere. Aldi berean, periferiako etxeetako demanda askoz ere txikiagoa da, zentrutik eta aktibitate gehienetik hurrun dagoelako, eta beraz prezioak erori egiten dira, alde handia sortuz prezio eta kalitate aburuan zentruko etxeekin.
Etxeak kolore bezainbeste daude, bai eta mota desberdinekoak, baina azkenean eskaria eta eskaintzaren legeak dena finkatzen du, eta batzuetan konformatu egin behar gara, behintzat denborak aldatu arte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.