Gaur egun, krisia dela eta, gero eta diru gehiago sortzen ari dira eta honek diruaren balorea jaitsiera ekarri du. Horren ondorioz, “bit coin-a” bezalako ordainketa motak sortu dira. Gehiegi detailatu gabe, bit coin-a edo bestelako ordainketa baliokideak mugatuak dira, zehatzago esanda, eman dezagun munduan 2000000 bit coin daudela, ba ezin dira gehiago sortu, diru fiduziarioarekin gertatzen ez den bezala. Horregatik izan du bit coin-ak izugarrizko arrakasta, Madrilgo denda batzuetan diru moduan erabili daitekeena.
2017(e)ko martxoaren 29(a), asteazkena
Etxeak
Denok daukagu leku bat bueltatzeko, lo egiteko, errefuxiatzeko, erlaxatzeko... eta leku horri "etxe" izena jartzen diogu. Denok daukagu bat, nahiz txikia nahiz handia izan. Gure bizitzako atal garrantzitsua da, eta gehienok, hirietan bizi garenok behintzat, harengatik ordaintzen dugu.
Etxe mota asko daude. Duela urte asko, etxe bakar batean familia ugari bizi ahal ziren. Gaur egun berriz, ohikoena bakoitza bere familiarekin bakarrik bizitzea pisuetan, txaletetan, loftetan, apartamentutan... Gustu guztietarako adin daude, bai tamainari edo formari zein dekorazioari dagokionez. Hala ere, ez da dena gustuen araberakoa, balio-finantzieroak zerikusi oso handia du gaur egungo gizartean. Prezioek izugarri bariatzen dute lokalizazioaren ondorioz. Adibidez, 300m²-ko etxetzar batek, hiri baten periferian kokatuta izanez gero, 400.000 € balio dezake, eta aldi berean, 100m²-ko pisu zahar batek, hiri handi baten erdialdean kokatuta, 700.000 € balio dezake lasai aski. Hau jendearen demandarengatik gertatzen da. Jendeak zentrotik gertu egon nahi du, eta hango demanda igo egiten da, eta horrekin prezioak ere. Aldi berean, periferiako etxeetako demanda askoz ere txikiagoa da, zentrutik eta aktibitate gehienetik hurrun dagoelako, eta beraz prezioak erori egiten dira, alde handia sortuz prezio eta kalitate aburuan zentruko etxeekin.
Etxeak kolore bezainbeste daude, bai eta mota desberdinekoak, baina azkenean eskaria eta eskaintzaren legeak dena finkatzen du, eta batzuetan konformatu egin behar gara, behintzat denborak aldatu arte.
Hawaii
Duela ez hainbeste urte, Espainiatik Hawaii-era bidaiatzea ez zen gauza makala. Seguruenik itsasontziz joan beharko lirateke, asteak iraun ahalko lukeen bidaia batean. Gaur egun, berriz, garraiobide berriekin (hegazkinak, halaber), egun batean bertan egon zaitezke munduko beste aldean. Noski, horrek prezio bat du, handia alajaina, baina nahiz prezioak nahiz krisiak gora egin, beti egongo da dirutza duen jendea, eta irla hauek denbora luzez jarraituko dute goraino beteta.
Hawaii hainbat irlaz osatutako artxipielago bat da, puntu-bero batetik sortua. Hawaii edo irla handia da berriena. Hango sumendia oraindik aktibo jarraitzen du. Populazio gutxien duen irla da, eta nekazaritza eta abelzaintza dira nagusi. Turismoa eta aktibitate gehiena Oahun zentratzen da. Hain handia izan da boom turistikoa han irla bi aldetan bananduta ikus daitekeela. Iparraldean etxe sakabanatuak eta nekazariak ikus daitezke, non Hawaiano natiboak bizi diren gehienbat. Hegoaldean, berriz, kostaldean izugarrizko etxeorratzak eta apartamentu-eraikinak eraiki dira, baita aisi-tokiak, guztia turismoari begira. Alde hau azken urteotan izugarri populatu da, Hawaiiko irlarik populatuena bihurtuz, nahiz eta ez izan handiena.
Lehenago, turismoaren booma gertatu aurretik, Hawaii nekazaritzaz, abeltzaintzaz eta arrantzat bizi zen. Gaur egun, nahiz eta haiek mantendu, finantzaketa gehiena turismoko sektoretik ateratzen du. Beraz, esan daiteke Hawaii immigrazio puntua bilakatu dela.
2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena
EMAKUMEAK LAN MUNDUAN
Emakumeak lanarekin izan duen harremanaren bilakaera handia izan du historian zehar. Neskek ikasteko aukera gutxi zuten, eta gaztetxotatik hasten ziren lanean. Ezkonduz gero, lana uzten zuten, senarra baitzen bere soldatarekin emaztea mantendu behar zuena, etxekoandre eta ama fina.
Rolak aldatu al dira gaur egun XXI. mendean?
Emakumearen irudia aldatu da baina ez asko. Emakumea umea edukitzerakoan bera da etxean gelditu behar dena umea zaintzen eta ez gizona. Enpresa gehienetan, emakumea ama izan ondoren 16-20 aste inguru dauka eta gizonak 10 aste inguru. Nire ustez gizartean desberdintasun asko dago oraindik baina ez bakarrik emakumeari kalte egiten diona gizonari baita ere.
Lan sektorean gauzak aldatu egin dira, hasieran gizonezkoak ziren lan egiten zutenak baina orain biek daramate dirua etxera. Baina gauzak aldatu behar dira, adibidez: gaur egungo emakumearen soldata eta lan egoerak gizonezkoen ezberdinak dira. Zergatik ez daude emakume gehiago enpresen zuzendari bezala? Gauzak asko aldatu dira hasi industrializazioa hasi zenetik baina gauza asko aldatzeko daude oraindik. Gaur egun, emakumeek gizonekin konparatuta %37’4 baino gutxiago irabazten dute ikerketa bati dagokionez. Bidezkoa al da?
Adibidez, Hollywood-en aktore emakume asko onartu dute haien lankide (gizonezkoak) baina gutxiago kobratzen dutela.
2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena
"Influencer" delakoen marketina
Interneten eta sare sozialetan sarritan ibili ohi den
pertsona naiz. Egunero Instagram, Youtube edo Twitter bezalako plataformen
erabilera egiten dut, non ikus-entzunezko edukia sortzen duen jendea jarraitzen
dudan. Azkenaldian atentzioa deitu didan zerbaitez ohartu naiz, jarraitzaile
asko dituzten erabiltzaileek haien edukian zenbait produktu edo zerbitzuen “publizitatea”
sartzen baitute noizean behin.
Gaia interesgarria egiten zait ekimen hori online marketinerako
estrategia ona iruditzen baitzait. Lehenik eta behin, haien produktu edo
zerbitzuak jakitera eman nahi dituzten enpresek jarraitzaile kopuru handia
duten pertsonak aukeratzen dituzte eskaintzen dutena zabaltzearren. Azkeneko
horri “influencer” izena eman zaio, izan ere, ingelesez duen jatorrizko esanahia
kontuan hartuz, sare sozialetan presentzia eta sinesgarritasuna duen pertsonatzat
har genezake; beraz, influentzia horretaz baliatuz, haien jarraitzaileetara
iristeko gaitasuna duen edonor “influencer” kontsidera genezake. Gainera,
audientziarekin jarduten dakite eta aktiboak dira sare sozialetan; horregatik, jarraitzaileen
artean konfiantza lortu dute, esaten dutenari balioa emanik eta erabiltzaileengana
iritsirik.
Jendearen iritzia oso garrantzitsua da zerbait
saltzeko asmoa badugu. Hori dela eta, saldu nahi denari buruzko iritzi
positiboren bat zabaltzea ezbaian dagoen erosle potentzialari erosketa egiterako
orduan ideiak argitzeko bide bat izan daiteke. Lagun, ezagun edo interesatuak
gaudenari buruz aditua den pertsona baten iritziaz geroz eta gehiago fidatzen
gara eta enpresak horretaz baliatzen dira, haien marketin taktika moduan online
munduan eragin handia duten pertsonak erabiltzen baitituzte kanpainak geroz eta
publiko handiago batera iris daitezen.
Bestalde, ekimen horrek “influencer” horiek
gustuko dutena egiten (bideoak egitea, artikuluak idaztea...) bizitzea
ahalbideratzen dituenez, interesgarria egiten zait eta etorkizunean lanbide
garrantzitsu bat izango dela pentsatzen dut, Interneten hazkundea (komunikaziorako
bide moduan) nabaria baita.
DOLARRA ETA BERE ERAGINAK
DOLARRA ETA BERE ERAGINAK
Gaur egun ia denok dakigun bezala, transakzioak egiteko momentuan dolarra txanpon erabiliena dela. Baino zeren ondorioz da txanpon erabiliniena? Gauza da, dolarra herrialde guztietan onarturik dagoela. Adibidez petroleo mundoan ikaragarri erabiltzen da, eta aldi berean diru kantitate handiak mugitzen dituztelako eta. Sistema osoa aldatzea oso ziala izango zen dolarra mundutik kentzeko, alde batetik zailtasu handiak izago zirelako eta bestetik garestia izango zelako. Arrazoi hauen ondorioz segitzen du dolarra gure munduan. Gainera lehen esan dugun bezala, asko erabilitako txanpona denez produktuen prezioak ezartzeko kriterioak sortzen ditu.
Txanpon mota bakoitza balore desberdinak dituzte eta belore hauek altzen doaz irabazi eta galeren ondorioz. Adibidez dolar batek, 0’7 euro balio baditu ikus dezakegu euroa dolarra baino balore handiagoa duela momentu horretan.
Baino
nola gerta daiteke dolarra ain influentzia handia izatea produktuen prezioetan?
Dolarraren balorearen igoeraren arrazoi nagusia da, Estatu Batuetako exportazioak
jeitsiera handiak izaten ditu, Estatu Bauei erosten dizkieten bezeroak gutxiago
lor lezakete diru berdinaren ondorioz zeba dolarraren igoerak ekartzen du
txanponaren balioa baxuago izateak. Aldiz, dolarrak balioa jeisten badu, beste
herrialdeek beste moneta batekin dolar gehia erosi dezakete bere txanponarekin,
horrela gehiago inportatuko dute gehiago eros dezaketelako diru kantitate
beran.
2017(e)ko martxoaren 18(a), larunbata
SALDU GABEKO ARROPA
Inoiz galdetu al zara zer gertatzen den merkealdien amaieran saldu gabe geratu den arroparekin?
Gaur egun kontsumo ekonomiak eta kulturak jartzen diguten erosteko erritmoak prendaren bizitza zikloa geroz eta motzagoa egiten du. Tradizionalki ekoizpeneko konpasak markatu duen metronomoa desfasatuta geratzen ari da Zara bezalako negozio-modeloen aurrean, honek dendetako arroparen presentzia laburtu egiten du, prenda ikusi eta ez ikusi bat bihurtu arte. Zararen modelo honek stock-en ezabapena dakar eta ondorioz, horiek dakartzaten kosteena ere bai (suntsiketa, biltegiratzea).
Hala ere, Zarak badauka saldu gabeko arropa. Bere norakoetako bat enpresak Espainian kudeatzen dituen denda outletetako bat izango litzateke (Zara Reduced). Outletean hondarrak, prototipoak eta aurreko tenporadako artikuluak saltzen dira.
Abiapuntuko prezioa merkealdikoa izan ohi da (% 30), eta merkealdi-garaietan % 80era iristen dira.
Baina ezta outletetan ez du lortzen dena saltzea.
Outleta bide posible bat bakarrik da arrakasta eduki ez duen prendarentzat. Beste bide bat merkadilora bidaltzea da, aukera arrakastatsu bat denda txikientzat gaur egun. Eta enpresa handietaz ari bagara Afrika edo ekialdeko herrietan saltzen dira. Horretaz gain, geroz eta gehiago ari dira ONGetara arropa oparitzen. Batzuetan ekoizleak jantzietarako etiketak ken ditzatela edo herri jakinetan ez daitezela sal eskatzen du.
2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena
SUPERMERKATUAK AL DIRA GAUR EGUNGO OINARRI?
Interneten eleberriak irakurtzen ari nintzela, hurrengo esaldiak harrapaladan aurkitu nau: “kezkagarria da egoera: denda txiki asko itxi dira”, izan ere Iruñean egin den ikerketa batean ondorioztatu da, denda txikien kopurua %11.7a jaitsi dela; geroz eta denda txiki gutxiago daude orokorrean Euskal Herri osoan, batez ere auzoetan.
Baieztapen horrek, errealitatera ekarri nau. Gaur egun, auzoak geroz eta isolatuagoak daude, eta horrek, gaur egungo umeek aurreko belaunaldiek haurtzaroan bizi izan duten auzoko giroa ez bizitzea ekarri du. Izan ere, gaur egungo gizartean, norbanako bakoitza bere mundu pertsonalean murgiltzen da eta interes propioak betetzeko helburu bakarrarekin bizitzen da.
Akaso ez al zara konturatu geroz elikagai eta arropa denda txiki gutxiago eta supermerkatu eta tamaina ertaineko denda gehiago daudela? Zertxobait pentsatzen jarrita, erosotasun eta azkartasun aldetik, oso aurrera pauso handia izan da supermerkatuen areagotzea, baina bestetik, ez al gara konturatzen geroz eta gizarte mailan geroz eta elkarbizitza murritzagoa ematen ari dela? Eta ez al da hori, auzoetako aurretik aipatutako denda txikien desagerpenaren ondorio?
2017(e)ko martxoaren 12(a), igandea
Frantziako Gobernuak tabakoaren zergak igo egingo dituztela adierazi zuen duela gutxi, igoera honen atzean "tabakismoa"-ren prebentzioa dago. Edo hori diote.
Zergen igoera honek tabakoaren prezioa 20 zentimotan garestitzen du. Baian zein zerikusi du tabakoaren prezioak tabakismoarekin?
Tabakismoaren prebentziorako izango balitz, tabakoan bakarrik igoko zituzten prezioak eta ez zergatan. Hala ere, jakin beharko zuten jada, prezioa ez dela inoiz arazoa izan. 20 zentimotan garestitzeak ez du erretzen duen jendeak errerzeari uztea.
Prezioen igoerak askotan kontrabandismoa edo antzekoak ekartzen ditu, jakina da Frantziako jende asko etortzen dela Espainiara hainbat erosketa egitera. Eta tabakoarekin berdina gertatzen da, horregatik, mugatik gertuen kokatutako "estankoa", Irunen, gehien fakturatzen duenetakoa da.
Zergen igoera honek tabakoaren prezioa 20 zentimotan garestitzen du. Baian zein zerikusi du tabakoaren prezioak tabakismoarekin?
Tabakismoaren prebentziorako izango balitz, tabakoan bakarrik igoko zituzten prezioak eta ez zergatan. Hala ere, jakin beharko zuten jada, prezioa ez dela inoiz arazoa izan. 20 zentimotan garestitzeak ez du erretzen duen jendeak errerzeari uztea.
Prezioen igoerak askotan kontrabandismoa edo antzekoak ekartzen ditu, jakina da Frantziako jende asko etortzen dela Espainiara hainbat erosketa egitera. Eta tabakoarekin berdina gertatzen da, horregatik, mugatik gertuen kokatutako "estankoa", Irunen, gehien fakturatzen duenetakoa da.
ETXE HOTZ POLTXIKO BERO
Alde guztiek uste dute beharrezkoa dela Hipoteka Legearekin zerbait egitea, baita bankuek ere. Zoru klausuren eta hipoteken gastuengatik, bankuek eta beste hainbat etitatek bezeroei itzuli beharko dieten dirutza irakarria baita.
Hurrengo hilabeteetan Ekonomia eta Justizia ministerioak bildu egingo dira, arazoari irtenbide bat eman ahal izateko.
Nahiz eta hipotekak garestitzeko aukera dagoelarekin mehatxatu, bankuek ez dute irtera onik izango arazo honetan, eta alde guztietatik aurreztea izango dute aukerarik onena, bestela ez dakit nola orainduko dituzten bezeroei zor dizkieten diru kopuru horiek.
Batzuk, kalterako eta beste batzuk onerako, egoera honetatik badago probetxu ona ateratzen duen jendea. Abokatuak eta aseguradorak segituan atera dira bezero kaltetuen bila, eta ikaragarrizko tarifak eskainiz haien sakelak betez.
2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea
GAROÑAREKIN zer?
Santa María de Garoña ,Burgosen kokatzen den zentral nuklearra da. Zentral nuklear honek, beste zentral nuklearrak bezala kutsadura eta gas mordoak botatzen ditu atmosferara. Honek, zentral nuklearraren ondoko pertsonei afektatzen die. Zentral nuklear honek hainbat onura dakarte, batetik energia produzitzea oso merkea da. Baina beste alde batetik, oso kutsakorra da. Eta oso ondorio larriak ekarri ditzake herritarrentzat.
Arazoa da, Garoñak 40 urte bete zituela orain dela urte gutxi batzuk. Eta zentral nuklear guztiak bezala honek ondorio negatiboak ekarri ditzake zerbait gertatu egiten bada, zentralean. Orain dela 30 urte inguru, Txernobilen Zentraal Nuklear batek esplotatu egin zuen, milaka eta milaka hildako eta natura puskatuaz. Hau ez gertatzeko hainbat eta haibat asoziazio ari dira eskatzen Zentral Nuklear hau ixteko, fenomeno hori eme berriro ez gertatzeko.
(Santa María de Garoña , Zentral nuklearra)
Baina hemen agintzen duena, ia beti bezala interes ekonomikoak dira, hau da, gobernu zentralak Zentral nuklearra ixten badu pilabat gastu izango ditu, hau kentzen eta gainera beste energia produzitzeko moduak jarri beharko ditu. Eta honek argi dago, koste ugari dituela.
Gobernu gehienek PPri esaten diote Garoña utz dezaten, baina berriro ere errepikatu beharra dago interes ekonomikoak gainetik daudela naturarengandik, gobernuen pentsatzeko eran.
2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena
BEZA GABEKO EGUNA
Gaur egun ez da arraroa “BEZA gabeko eguna”-ri buruz berri ematen duten iragarkiak ikustea, zehatzago esanda, %21eko beherapenak egiten dituztela. Inkesta batzuen arabera, ez du eragin bera %21eko beherapenak daudela edo BEZA gabeko eguna dela esateak. Horren arrazoia, zergak ordaintzeari diogun mespretxua da. Gainera, aditu batzuk diotenez, horrelako albisteek jendea ogasun publikoari iruzur egitera bultzatzen dute. Ez al gara konturatzen ordaintzen ditugun zergetan oinarritzen dela gobernu osoa? Hau da, “doain” jasotzen ditugun zerbitzu eta ondasun guztiak izateari utziko geniokeela?
GIZAKIAREN ETORKIZUNA
Zein da gizakiaren etorkizuna?
Industrializazio hasi zenean enpresek langileak kontratatzerakoan ez zuten
inolako profil berezirik bilatzen baina garaiak aldatu egin dira. Orain
langileen profila geroz eta zehatzagoa izan behar du.
Aldaketa anitzak gertatu dira
langileen alokatzeari dagokionez. Hasieran, XVIII. mendean industrializazio
garaian, langileak landa eremutik hirira mugitu egin ziren. Gehiengoa gizonak
ziren, ondoren industrializazioa aurrera joan ala emakumeak alokatzen hasi
ziren. Langileak helduak ziren bizkorrenak zirelako eta prestakuntza berezirik
ez zutelako.
Gaur egun, lantegien Giza
Baliabideen arloko zuzendariak langilearen curriculumean oinarritu egingo da
kontratatzeko garaian. Oraingo langilearen profila aldatu egin da ikusi
dezakegun bezala, orain geroz eta gauza gehiago edukitzea eskatzen zaie
langileei. Enpresek eskaintzen dituzte lanetarako hoberenak kontratatu nahi
dituzte, horregatik curriculumean geroz eta gradu, titulu, master... izanez
gero aukera gehiago izango dituzte.
Baina enpresak ere eskulan merkea
bilatzen du eta atzerritarrak kontratatzen dituzte beraien egoeraz probetxu
egiten. Hona datozenean lan azkarra bilatzen dute beraien etxetara dirua
bidaltzeko, beraz enpresak bertako jendeak egin nahi ez dituzten lanak ematen
dizkiete oso gutxi ordaintzen.
Hala ere, nire iritziz geroz eta
gehiago urruntzen ari da gizartea sentsibilitateaz
eta
humanitateaz. Hemendik 100 urtetara Robotak egongo dira gaur egungo lanak
egiten. Robotak eskulana doakoa, adimentsuak eta batez ere bizkorragoak dira
eta hori enpresari izugarrizko abantailak emango dizkio merkatuan. Baina ze
puntutaraino ordezkatuko gaituzte robotak?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)