Saltoki handietan
irabaziak eskuratzea bakarrik arduratzen dira. Inporta zaien gauza bakarra
haien enpresa oso errentagarria izatea da. Saltoki handiak eraiki izana
aldaketa handia eragin du gure eguneroko bizitzan eta oraingo merkatuan.
Konturatu egiten ez
bagara ere eta geure buruen kontrola daukagula pentsatu arren oker gaude.
Kontsumismoa gure ekonomiaz jabetu egin da eta enpresak horretan hartzen dute
parte. Dena gure esku jartzen dute 2x1 eko eskaintzak eskainiz edo prezioak
dezimaletan bukatzen dira merkeago dela sinestaraziaz. Helburu nagusi batekin:
mozkinak irabaztea.
Adibidez
kamiseta bat erostera goaz eta 9’99 eurotan aurkituz gero 10 euroko bat baino merkeago dela usteko dugu nahiz eta 1 zentimo baten diferentzia bakarrik badute.
Egia da erosotasuna
eta prezioak eztabaida ezinak direla saltoki handietan, Garbera bezala, dena
eskura izatera eta kezkarik gabe eta lasaitasun egotea oso ondo dago, hurrengo
denda zein izango den pentsatu gabe oso komodoa dela guztiok pentsatzen dugu.
Baina egia esan, nahiago duzue zuen dirua multinazionaletan xahutu geroz eta
aberatsagoak bihurtzeko? Ala produktu freskoak saltzeko goizeko 5 etan esnatzen
diren pertsona horietan?
Egia da. Dilema ez da erraza. Bihotzarekin pentsatuz gero, ia denok auzoko dendetan erostea hobe dela deritzogu; baina, gure dirua xahutzeko momentuan, askotan, aukera zabala eta prezio baxua bilatzen ditugu.
ErantzunEzabatu