2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

ETORKINAK EUSKAL HERRIAN

Espainian milaka etorkin daude gehienak Marokotik eta Afrikatik etorriak, gehienek fruta biltzen egiten dute lan, Valladolizen. Hauek sasoiko lanak dira.
Euskal herrian 400.000 etorkin inguru daude gehiengoa paperik gabe, Araban patatak biltzen edo mahatsak Nafarroan, baina sasoiko lanak direnez beste urte osoan ez dute lanik eta baldintza txarretan bizi dira batzuk. Horregatik uste dut laguntza eman behar zaiela , sasoiko lana bukatzean etxebizitza duina edukitzeko eta jan ahal izateko .


Arazo handiena da lana edukitzeko bizileku baimena eskatzen dutela. Bizileku baimena edukitzeko lana eduki behar da, honekin esan nahi dut oso zaila dutela etorkinek hemen bizitzea, horregatik bizi dira baldintza txarretan eta hori aldatu egin behar da. Guztientzako berdintasuna ezarriz.
Egia da azken urtetan Espainian lege berriak ezarri direla etorkinen alde, baina ala ere ez da nahikoa oraindik  gauza asko aldatu behar dira egoera tamalgarri hau aldatzeko.
Beste arazo handi bat etorkinen esplotazioa da, adibidez Araban patatak biltzen 12-15 ordu artean egiten dute lan eta oso gutxi kobratzen, enpresak aprobetxatu egiten dute etorkinen paper falta,honek hemengo jendearengan du eragina, lana etorkinei ematen diete gutxiago ordaintzeko, eta horrela diru gehiago irabazteko. Estatuak diru laguntzak eta doako osasun zerbitzua ematen dizkiete.Horrela hausten da ekonomia.
Legalki lana emango balitzaile, beraiek ere zergen bidez ekonomian lagunduko lukete eta garrantzitsuena bizimodu obea eukiko lukete.

Beste arazoetako bat integrazioa da, nahiz eta beste herri askotan baino hobeto integratzen diren ez dira guztiz integratuak egoten, eta ez da soilik kultura kontua, jendeak uste du lana kentzera etorri direla baina ez da orrela , enpresek esplotatuko ezbalitu berdintasunean egongo ginateke eta ahukera berdinak izango genituzke edo orrela izan beharko luke.

Hau guztiarekin esan nahi dudana da aldaketak egitea beharrezkoa dela etorkinen egoera aldatzeko orain arte egindakoa ez da nahikoa.  Guk ere integratzen lagundu behar diegu guztiak harmonian bizitzeko.


1 iruzkin:

  1. Arrazoi duzu; etorkinen esku-lana ondo datorkigu, baina ez beti etorkinek dakartzaten beharrak. Duela hainbat hamarkada, espainiako familia asko etorkin gisa joan ziren beste europako herrietara (Alemania, Frantzia...); baina, zoritxarrez, gure oroimen historikoa oso epe motzekoa da.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.