Gaur egun oso ezagunak dira Gabonak edo eta San Valentin bezalako jai egunak, izan ere, kontsumoarekin lotzen ditugun garaiak dira eta gezurra badirudi ere, erosketak egitera bultzatuak gaude nolabait.
Egunerokotasunean, ikus dezakegu ingurunean onartuak izateko eta gizartearen barne gaudela sentitzeko, kontsumora jotzen dugula. Gertakizun honek arazo larriak ekar ditzake, oso urrutira joan gabe, umeek txikitatik etxean ikusten dutena kopiatzen dute, eta hauen gurasoek beharrezkoak diren gauzak eta beharrezkoak ez direnak sailkatzen ez badituzte, umeek ere ez dute desberdintzen jakingo. Horrekin batera, ezin dugu ahaztu batzuk beharrezkoak ez dituzten ondasunak kontsumitzen dituzten bitartean, badaudela behar minimoak ase ezin dituztenak. Honen aurrean ikuspuntu eta jokaera desberdinak daude:
Badago jendea kontsumismo konpultsiboa gaixotasuna duena, eta garai hauetan erosi besterik egiten ez duena. Izan ere, guztiz onartua daukagu erosketen kontua, eta beharrezkoak ez ditugun ondasunak edo zerbitzuak kontsumitzea edo eta erostea normaltzat hartzen dugu.
Errealitatez jabetzen direnak, hauek badakite zeintzuk diren beharrezkoak diren produktu eta zerbitzuak eta nahiz eta enpresek ahaleginak egin hauek manipulatzeko ez dute haien helburua lortzen.
Arazoa da jendea ez dela jabetzen kontrola enpresa handiek eduki beharrean haiek daukatela, haiek baitira zer kontsumitu aukeratzen dutenak eta beraz, jendeak bat-batean manipulazio horiei aurre egingo balie enpresa handiek gaur egun daukaten botere guztia galduko lukete.
Guztiz ados. Erostea, kontsumitzea, ekintza sozial bihurtu ditugu, ezinbesteko behar moduan sentitzen ditugularik askotan. Nola izango gara guraso onak gure seme-alabek ez badute opari mordoa jasotzen Olentzeroren eskutik? Nola adieraziko diot inori maite dudala, San Valentinean opari ederra egin gabe. Gizarteak gogoeta sakona egin behar du gaiari buruz eta, horretarako, bakoitzak bere kontzientzian arakatu gabe.
ErantzunEzabatu