Orain arte, ikastoletan bertan txikiak garenetik erakutsi izan zaigu lanaren munduari dagokionez, lan baldintza minimoak daudela eta bete behar direla. Honekin batera, 3.munduan lan baldintza beldurgarri eta onargarriak ez diren lan postuak daudela ere azaldu izan zaigu. Beraz, nahiko garatua daukagu, gauza guztien aurretik giza eskubideak daudela, eta beraz, duintasunez tratatuak izan behar garela.
Hasieran azaldu bezala, teoria oso ondo dakigu, arazoa ezagutzen duguna praktikan jartzeko orduan agertzen da; itsututako mundu batean bizi garela dirudi. Lehen munduan bizi garenoi, oso erraza egiten zaigu kanpokoei errua botatzea (lan baldintza penagarrietako kontratuak eskaintzen dituzten enpresaburuei), edo eta gertakizun latz hau protagonistei leporatzea eta bitartean gure bizitzarekin normaltasun osoz jarraitzea . Gure aldetik, jokaera desegokia dela iruditzen zait ordea.
Oso penagarria iruditzen zait batzuk (3.mun-
duko pertsona gehienak) aurrera jarraitu ahal izateko, soldata oso baxua eta lan ordu luzeak bete behar izaten dituzten bitartean, beste batzuk, (lehen munduko pertsona gehienak) nolabait luxuzko bizitza eramatea. Mundua oso gaizki dago banatua, eta argi dago pertsona batek bakarrik ezingo duela hori aldatu, baina aldi berean, ederki ondo dakigu, begiak ixtea eta ezer gertatzen ari ez balitz bezala jokatuz oraindik gutxiago lagunduko dugula.
Beraz, bakoitzak jar dezake, adibidez, zenbait dendek lan baldintza oso txarreko langileak erabiltzen dituztela jakinik, hauei ez ondasunik ez erostearekin hasi gintezke. Baliagarria izan daitekeen beste adibide bat; askotan ondasunen prezioak merkertzen dira "beherapen garaia" iristen denean gehienetan, edozein arrazoi dela medio (normalean saldu gabeko soberakinak dira). Honen aurrean, kontsumitzaile gisa agertzen gara gu, eta ez dugu pentsatzen atzetik ekoizopen prozesu bat dagoela eta badagoela jendea lan baldintza txarretan dabilena. Beraz, honen aurrean burugogor agertzen bagara eta horrelako merkealdiei uko egiten badieu, esplotazioa gutxitu dezakegu.
Zurekin batere ados nago Leire baina zuk duzun bezala oso ondo daukagu sartuta teoria baina ondoren teoria hori praktikan jartzea kostatu egiten zaigu.
ErantzunEzabatuOso ondo idatzita dago!
Ados nago zurekin Leire; baina, gure beharrak betetzerako orduan, diruak denetarako ematen ez badigu, azkenean prezio txikietara jotzen dugu, esplotazio arazoak ahaztuz.
ErantzunEzabatu