2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

Ez itsutu.


Gaur ikutuko dudan gai honetaz hitz egiteko gogoz nengoen, oso gai gertukoa baita, gure egunerokoan bizitzen duguna, eta nahiz eta ez onartu, denak konsziente garen egoera bat, baina hala ere, begiak itxita mantentzen ditugunaren aurrean, hobe sentituko bagina bezala ezjakintasun horrekin. Nik inoiz entzunda dut gai honetaz zerbait, baina ez naiz sekula datu errealetara joan, topatu nezakeenaren beldurrez. Hori dela eta gai aproposa iruditu zait lan honetarako, errealitatea ezagutzeko eta baita ezagutzarazteko ere.

Gaur egun, 5 eta 17 urte bitarteko 218 milioi adin txikiko daude munduan lan sektorean. Guzti horietatik, erdiak baina gehiago, 126 milioi umek lan arriskutsuetan darabilte lanean; eta 8 millioi eta erdik esklabu gisa, nola ez, ilegalki. Honen adibide garbietako bat Adidas da. Hala ere badaude heldu esplatutak ere. Oraingo hauek dira esplotazioa burutzen duten enpresetako batzuk:

  • Adidas
    Julia Esmeralda Pleites izan da hau sufritu duenetako bat. Ureteetan zehar josi zituen Adidasentzat kamisetak, bertako langileetatik erdiak 18 urtetik beherakoak dituen enpresa honetan. Egunean 80 bat josten zituen orduro, 10 euroren truke. Nola ez, ez zegoen lanera ez joateko arrazoi baliogarririk, ez gaixotasuna ezta haurdunaldirik ere.

  • Nike
    Niken kasua antzekoa da, soldata penagarri eta baldintza jasanezinetan, baina gainera, enpresa honek salaketak jaso ditu langileen kontrako eraso sexualak burutzeagatik.

  • Siemens
Enpresa honek ekoitzi nahi zuen guztia behar zen bezala ekoizteko, 1,5 milioi langile desplazatzera behartu zituen, haien herri zein familiak han utzita.

  • Nestle
Nestleren kasuan, ezin da esplatazioz egotzi, baina bai irabazien eta soldaten arteko konparaketa egin. 500 fabrika baina gehiago dituen multinazional honek, ekoitzitako Cacaoaren kantitatea eta langileei ordaintzen zaien soldaten arteko diferentzia sekulakoa da. Honi egiten zaion akusazio larrienetako bat, amei bular esnerik ez ematea gomendatzea izan zen, hori ekiditeko potito eta esne hautsak eskaintzen. Arrazoi horregatik 1,5 milioi ume hil dira hauts horiek ur ez edangarriarekin nahasteagatik.

Hauetaz aparte, Levi’s, Disney, Mc Donald’s… eta zer esanik ez Inditexarekin. Esplotazioaren aurka dagoen Ehsan Ullah Khan pakistaniarrak dio Zaran ekoizten denaren %100a haurrek egiten dutela; eta Zara, Ikea, HyM eta halako dendetan ez erostera gonbidatzen gaitu, haiei emandako diruagatik 5 esklabu gehiago erosiko baitituzte.

Jarraitzeko zerrenda ia amaitezina sortu nezake, baina ez dut uste beharrezkoa denik. Garaia dela uste dut hau guztia jakinda neurri batzuk hartzeko eta begiak irekitzeko behingoz.

Gure itxurak, pertsona guzti horien bizitzak baina gehiago balio al du? Sartuegiak al gaude gaur egungo modan eta gizarteko eraginean guzti hau kontuan ez hartzeko?


2 iruzkin:

  1. Kaixo Lorea, bikaineko lana irakurri dudana. Oso gai aproposa iruditu zait jendea gaur egungo egoeraz konzienziatzeko. Bat nator zure ikuspuntuarekin, gure itsurak ez baitu jendearen bizitzak baino gehiago balio.
    Zorionak!

    ErantzunEzabatu
  2. Argi dago prezio baxuen atzean enpresek hartzen dituzten neurri onartezinak daudela. Guk geuk, kontsumitzaile moduan, badugu zer esan; baina beti ez gaude prest.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.