2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

Editorialak, liburuen mafiak


Denok entzun dugu noizbait Beste Seller autoreetaz, zenbat milioi liburu saltzen dituzten eta beste hainbat milioi irabazten. Hori entzutean, denek pentsatzen dute zer bizi erraza daramaten, egun osoa etzanda paisai eder bat begiratzen inspirazioa bilatzen eta ordenagailuan patxaran-patxaran idazten. Gezur galanta, bai.


Resultado de imagen de escribiendo un libro
Idazlearen bizitza ez da batere xarmanta. Orduak eta orduak pasatzen dituzte burua hausten pertsonai, trama eta hitz egokienak bilatzen, orrialde bakoitza behin eta berriro zuzentzen eta berridazten, kontent gera arte. Baina zailena ondoren dator, editorial batek beraien obra publikatzea lortzea. Seguruenik dozenaka editorialetatik pasa beharko dira azkenean norbaitek interesa azaltzeko. Lortutakoan pentsatuko dute dena perfektua izango dela hortik aurrera, milaka edo milioika liburu salduko dituztela, izugarri diru pila irabaziko dutela eta famatuak izango direla. Ba ez. Usteak erdi ustel. Egia da liburua beraiek pasatuko dutela paperera, eta beraiek egingo dituztela, korrekzioak, azalaren diseinua, maketazioa eta publizitatea, eta horren bestez, autoreek irabaziko duten zati bakarra ehuneko 5 eta 15ekoa da, eta gehienek ez dute lortuko 5000 kopiatik gora saltzen. Horrek esan nahi du, miseria bat bakarrik irabaziko dutela beraien esfortzu handiaz gain. Errealitate honek milaka pertsonen ametsak zatitan apurtzea lortu dute. Baina agian hori laster aldatuko da.


Teknologia berriekin, ebook formatuan autopublikatzea aukera erakargarria bihurtu da. Adibidez Amazon plataforman. Dohainik publika daitezke liburuak, nahi den prezioan, eta hoberena da salmenta-prezioaren %70a idazlearentzat dela!


Idazleentzat berri onak dira, baina txarrak editorialentzat. Online plataforma hauek geroz eta gehiago erabiltzen dira haien aukera erakargarriei esker, eta editorialei gogor kontra egiten ari zaie. Editorialentzat hemen hasten da bere krisia, baina idazleentzat, aukera paregabea da beraien pasioaz, idazteaz, bizitzeko. Azkenean beraien esfortzuen fruituak jaso ahalko dituzte.

1 iruzkin:

  1. Dudarik gabe editorialentzako mehatxua dira publikatzeko modu berriak. Best-Seller-en arloan ez ezik, testu liburuetan ere iraultza handi gertatzen ari da arrazoi beragatik. Sektoreak eboluzionatu beharko du, eta baldintzak aldatuko dira.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.