2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

Gure kabuz bizirauten



Ekonomiako oso oinarrizkoak diren bi kontzeptu kontsumo ondasunak eta kapital ondasunak dira. Kontsumo ondasunak gizakion nahiak eta beharrak zuzenean eta berehala asetzen dituen oro da. Adibidez, ogi bat.

Kapital ondasunak ordea zeharka asetzen dituzte, hau da, kapital ondasunak sortzeko erabiltzen ditugun ondasunak dira. Aurreko adibidearekin jarraituz, okindegi batean kapital ondasunak labeak edo orea irabiatzeko makina bat izango litzake.

Gaur egun, nire iritzi apalean, erosten dugun gehiena kontsumo ondasuna da, arropa erosten dugu, barazkiak erosten ditugu, ogia erosten dugu, plastikozko ontzietan datozen entsaladak erosten ditugu!

Kamisetak erosten ditugu jakin gabe ia 8 urteko ume batek egin duen ala kontratu bat duen gizon batek. Jakak erosten ditugu jakin gabe behi baten azalarekin eginik dauden edo plastikoz. Edo oinetako batzuk erosten ditugu munduko beste aldetik ekarri duten produktu bat den hala ondoko herriko zapatagileak egindakoak diren jakin gabe. Ez gara ohartzen guk geuk egin ditzazkegula. Adibidez, kontsumo ondasuna den kamiseta bat erosi beharrean, kapital ondasuna den josteko makina bat eros dezakegu eta horrekin guretzat edo gure ingurukoentzat arropa josi. Edo ogia Mercadona multinazionalari erosi beharrean, garia landatu dezakegu eta ondoren kapital ondasun bati esker (makina bat) irin bihur dezakegu.

Baratzarako tresnak eros ditzazkegu eta baratza bat landatu, transgenikorik gabe, esplotazio laboralik gabe… Eta hortaz elikatu.

Askorentzat atzera pauso bat edo utopia bat izan daiteke baina  norbanako bakoitzak hainbat gauza egiten ikasiko balu, sukaldatzen, etxeak eraikitzen, josten… Ondasun eta zerbitzuak trukatu egin ahalko genituzke, zer zerrengatik trukatu elkarren artean adostuko genuke, diruaren beharrik gabe.

1 iruzkin:

  1. Ikuspuntu orijinala. Ikusi beharko litzateke ze ondorio izango lituzken famili eta enpresentzako.

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.