2016(e)ko irailaren 30(a), ostirala

GURE ESKU DAGO

Orain arte, ikastoletan bertan txikiak garenetik erakutsi izan zaigu lanaren munduari dagokionez, lan baldintza minimoak daudela eta bete behar direla. Honekin batera, 3.munduan lan baldintza beldurgarri eta onargarriak ez diren lan postuak daudela ere azaldu izan zaigu. Beraz, nahiko garatua daukagu, gauza guztien aurretik giza eskubideak daudela, eta beraz, duintasunez tratatuak izan behar garela.

Hasieran azaldu bezala, teoria oso ondo dakigu, arazoa ezagutzen duguna praktikan jartzeko orduan agertzen da; itsututako mundu batean bizi garela dirudi. Lehen munduan bizi garenoi, oso erraza egiten zaigu kanpokoei errua botatzea (lan baldintza penagarrietako kontratuak eskaintzen dituzten enpresaburuei), edo eta gertakizun latz hau protagonistei leporatzea eta bitartean gure bizitzarekin normaltasun osoz jarraitzea . Gure aldetik, jokaera desegokia dela iruditzen zait ordea.


Oso penagarria iruditzen zait batzuk (3.mun-
duko pertsona gehienak) aurrera jarraitu ahal izateko, soldata oso baxua eta lan ordu luzeak bete behar izaten dituzten bitartean, beste batzuk, (lehen munduko pertsona gehienak) nolabait luxuzko bizitza eramatea. Mundua oso gaizki dago banatua, eta argi dago pertsona batek bakarrik ezingo duela hori aldatu, baina aldi berean, ederki ondo dakigu, begiak ixtea eta ezer gertatzen ari ez balitz bezala jokatuz oraindik gutxiago lagunduko dugula.


Beraz, bakoitzak jar dezake, adibidez, zenbait dendek lan baldintza oso txarreko langileak erabiltzen dituztela jakinik, hauei ez ondasunik ez erostearekin hasi gintezke. Baliagarria izan daitekeen beste adibide bat; askotan ondasunen prezioak merkertzen dira "beherapen garaia" iristen denean gehienetan, edozein arrazoi dela medio (normalean saldu gabeko soberakinak dira). Honen aurrean, kontsumitzaile gisa agertzen gara gu, eta ez dugu pentsatzen atzetik ekoizopen prozesu bat dagoela eta badagoela jendea lan baldintza txarretan dabilena. Beraz, honen aurrean burugogor agertzen bagara eta horrelako merkealdiei uko egiten badieu, esplotazioa gutxitu dezakegu.

2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

Ez itsutu.


Gaur ikutuko dudan gai honetaz hitz egiteko gogoz nengoen, oso gai gertukoa baita, gure egunerokoan bizitzen duguna, eta nahiz eta ez onartu, denak konsziente garen egoera bat, baina hala ere, begiak itxita mantentzen ditugunaren aurrean, hobe sentituko bagina bezala ezjakintasun horrekin. Nik inoiz entzunda dut gai honetaz zerbait, baina ez naiz sekula datu errealetara joan, topatu nezakeenaren beldurrez. Hori dela eta gai aproposa iruditu zait lan honetarako, errealitatea ezagutzeko eta baita ezagutzarazteko ere.

Gaur egun, 5 eta 17 urte bitarteko 218 milioi adin txikiko daude munduan lan sektorean. Guzti horietatik, erdiak baina gehiago, 126 milioi umek lan arriskutsuetan darabilte lanean; eta 8 millioi eta erdik esklabu gisa, nola ez, ilegalki. Honen adibide garbietako bat Adidas da. Hala ere badaude heldu esplatutak ere. Oraingo hauek dira esplotazioa burutzen duten enpresetako batzuk:

  • Adidas
    Julia Esmeralda Pleites izan da hau sufritu duenetako bat. Ureteetan zehar josi zituen Adidasentzat kamisetak, bertako langileetatik erdiak 18 urtetik beherakoak dituen enpresa honetan. Egunean 80 bat josten zituen orduro, 10 euroren truke. Nola ez, ez zegoen lanera ez joateko arrazoi baliogarririk, ez gaixotasuna ezta haurdunaldirik ere.

  • Nike
    Niken kasua antzekoa da, soldata penagarri eta baldintza jasanezinetan, baina gainera, enpresa honek salaketak jaso ditu langileen kontrako eraso sexualak burutzeagatik.

  • Siemens
Enpresa honek ekoitzi nahi zuen guztia behar zen bezala ekoizteko, 1,5 milioi langile desplazatzera behartu zituen, haien herri zein familiak han utzita.

  • Nestle
Nestleren kasuan, ezin da esplatazioz egotzi, baina bai irabazien eta soldaten arteko konparaketa egin. 500 fabrika baina gehiago dituen multinazional honek, ekoitzitako Cacaoaren kantitatea eta langileei ordaintzen zaien soldaten arteko diferentzia sekulakoa da. Honi egiten zaion akusazio larrienetako bat, amei bular esnerik ez ematea gomendatzea izan zen, hori ekiditeko potito eta esne hautsak eskaintzen. Arrazoi horregatik 1,5 milioi ume hil dira hauts horiek ur ez edangarriarekin nahasteagatik.

Hauetaz aparte, Levi’s, Disney, Mc Donald’s… eta zer esanik ez Inditexarekin. Esplotazioaren aurka dagoen Ehsan Ullah Khan pakistaniarrak dio Zaran ekoizten denaren %100a haurrek egiten dutela; eta Zara, Ikea, HyM eta halako dendetan ez erostera gonbidatzen gaitu, haiei emandako diruagatik 5 esklabu gehiago erosiko baitituzte.

Jarraitzeko zerrenda ia amaitezina sortu nezake, baina ez dut uste beharrezkoa denik. Garaia dela uste dut hau guztia jakinda neurri batzuk hartzeko eta begiak irekitzeko behingoz.

Gure itxurak, pertsona guzti horien bizitzak baina gehiago balio al du? Sartuegiak al gaude gaur egungo modan eta gizarteko eraginean guzti hau kontuan ez hartzeko?


Gure kabuz bizirauten



Ekonomiako oso oinarrizkoak diren bi kontzeptu kontsumo ondasunak eta kapital ondasunak dira. Kontsumo ondasunak gizakion nahiak eta beharrak zuzenean eta berehala asetzen dituen oro da. Adibidez, ogi bat.

Kapital ondasunak ordea zeharka asetzen dituzte, hau da, kapital ondasunak sortzeko erabiltzen ditugun ondasunak dira. Aurreko adibidearekin jarraituz, okindegi batean kapital ondasunak labeak edo orea irabiatzeko makina bat izango litzake.

Gaur egun, nire iritzi apalean, erosten dugun gehiena kontsumo ondasuna da, arropa erosten dugu, barazkiak erosten ditugu, ogia erosten dugu, plastikozko ontzietan datozen entsaladak erosten ditugu!

Kamisetak erosten ditugu jakin gabe ia 8 urteko ume batek egin duen ala kontratu bat duen gizon batek. Jakak erosten ditugu jakin gabe behi baten azalarekin eginik dauden edo plastikoz. Edo oinetako batzuk erosten ditugu munduko beste aldetik ekarri duten produktu bat den hala ondoko herriko zapatagileak egindakoak diren jakin gabe. Ez gara ohartzen guk geuk egin ditzazkegula. Adibidez, kontsumo ondasuna den kamiseta bat erosi beharrean, kapital ondasuna den josteko makina bat eros dezakegu eta horrekin guretzat edo gure ingurukoentzat arropa josi. Edo ogia Mercadona multinazionalari erosi beharrean, garia landatu dezakegu eta ondoren kapital ondasun bati esker (makina bat) irin bihur dezakegu.

Baratzarako tresnak eros ditzazkegu eta baratza bat landatu, transgenikorik gabe, esplotazio laboralik gabe… Eta hortaz elikatu.

Askorentzat atzera pauso bat edo utopia bat izan daiteke baina  norbanako bakoitzak hainbat gauza egiten ikasiko balu, sukaldatzen, etxeak eraikitzen, josten… Ondasun eta zerbitzuak trukatu egin ahalko genituzke, zer zerrengatik trukatu elkarren artean adostuko genuke, diruaren beharrik gabe.

Editorialak, liburuen mafiak


Denok entzun dugu noizbait Beste Seller autoreetaz, zenbat milioi liburu saltzen dituzten eta beste hainbat milioi irabazten. Hori entzutean, denek pentsatzen dute zer bizi erraza daramaten, egun osoa etzanda paisai eder bat begiratzen inspirazioa bilatzen eta ordenagailuan patxaran-patxaran idazten. Gezur galanta, bai.


Resultado de imagen de escribiendo un libro
Idazlearen bizitza ez da batere xarmanta. Orduak eta orduak pasatzen dituzte burua hausten pertsonai, trama eta hitz egokienak bilatzen, orrialde bakoitza behin eta berriro zuzentzen eta berridazten, kontent gera arte. Baina zailena ondoren dator, editorial batek beraien obra publikatzea lortzea. Seguruenik dozenaka editorialetatik pasa beharko dira azkenean norbaitek interesa azaltzeko. Lortutakoan pentsatuko dute dena perfektua izango dela hortik aurrera, milaka edo milioika liburu salduko dituztela, izugarri diru pila irabaziko dutela eta famatuak izango direla. Ba ez. Usteak erdi ustel. Egia da liburua beraiek pasatuko dutela paperera, eta beraiek egingo dituztela, korrekzioak, azalaren diseinua, maketazioa eta publizitatea, eta horren bestez, autoreek irabaziko duten zati bakarra ehuneko 5 eta 15ekoa da, eta gehienek ez dute lortuko 5000 kopiatik gora saltzen. Horrek esan nahi du, miseria bat bakarrik irabaziko dutela beraien esfortzu handiaz gain. Errealitate honek milaka pertsonen ametsak zatitan apurtzea lortu dute. Baina agian hori laster aldatuko da.


Teknologia berriekin, ebook formatuan autopublikatzea aukera erakargarria bihurtu da. Adibidez Amazon plataforman. Dohainik publika daitezke liburuak, nahi den prezioan, eta hoberena da salmenta-prezioaren %70a idazlearentzat dela!


Idazleentzat berri onak dira, baina txarrak editorialentzat. Online plataforma hauek geroz eta gehiago erabiltzen dira haien aukera erakargarriei esker, eta editorialei gogor kontra egiten ari zaie. Editorialentzat hemen hasten da bere krisia, baina idazleentzat, aukera paregabea da beraien pasioaz, idazteaz, bizitzeko. Azkenean beraien esfortzuen fruituak jaso ahalko dituzte.

KOMERTZIO HANDIAK KOMERTZIO TXIKIEN AURKA


 
Saltoki handietan irabaziak eskuratzea bakarrik arduratzen dira. Inporta zaien gauza bakarra haien enpresa oso errentagarria izatea da. Saltoki handiak eraiki izana aldaketa handia eragin du gure eguneroko bizitzan eta oraingo merkatuan.

Resultado de imagen de supermercadosPixkanaka saltoki txikietako esentzia galtzen ari da: familiekiko tratua, irribarrea,… laburtuz erlazio pertsonala desagertzen ari da. Gaur egun gure bizitzen erritmoa oso azkarra eta estresatua da egia esanez gero eta denbora ez izatearen ondorioz sortu dira leku hauek dena zure eskura izanez. Gure aitona-amonen garaitan merkatura joaten zirenean baserritarrekin hizketan gelditzen ziren eta garrantzitsuena beraiek aukeratzen zuten zer erosi. Nola aldatu diren gauzak!

Konturatu egiten ez bagara ere eta geure buruen kontrola daukagula pentsatu arren oker gaude. Kontsumismoa gure ekonomiaz jabetu egin da eta enpresak horretan hartzen dute parte. Dena gure esku jartzen dute 2x1 eko eskaintzak eskainiz edo prezioak dezimaletan bukatzen dira merkeago dela sinestaraziaz. Helburu nagusi batekin: mozkinak irabaztea.

Adibidez kamiseta bat erostera goaz eta 9’99 eurotan aurkituz gero 10 euroko bat baino merkeago dela usteko dugu nahiz eta 1 zentimo baten diferentzia bakarrik badute.


Egia da erosotasuna eta prezioak eztabaida ezinak direla saltoki handietan, Garbera bezala, dena eskura izatera eta kezkarik gabe eta lasaitasun egotea oso ondo dago, hurrengo denda zein izango den pentsatu gabe oso komodoa dela guztiok pentsatzen dugu. Baina egia esan, nahiago duzue zuen dirua multinazionaletan xahutu geroz eta aberatsagoak bihurtzeko? Ala produktu freskoak saltzeko goizeko 5 etan esnatzen diren pertsona horietan?

2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

ETORKINAK EUSKAL HERRIAN

Espainian milaka etorkin daude gehienak Marokotik eta Afrikatik etorriak, gehienek fruta biltzen egiten dute lan, Valladolizen. Hauek sasoiko lanak dira.
Euskal herrian 400.000 etorkin inguru daude gehiengoa paperik gabe, Araban patatak biltzen edo mahatsak Nafarroan, baina sasoiko lanak direnez beste urte osoan ez dute lanik eta baldintza txarretan bizi dira batzuk. Horregatik uste dut laguntza eman behar zaiela , sasoiko lana bukatzean etxebizitza duina edukitzeko eta jan ahal izateko .


Arazo handiena da lana edukitzeko bizileku baimena eskatzen dutela. Bizileku baimena edukitzeko lana eduki behar da, honekin esan nahi dut oso zaila dutela etorkinek hemen bizitzea, horregatik bizi dira baldintza txarretan eta hori aldatu egin behar da. Guztientzako berdintasuna ezarriz.
Egia da azken urtetan Espainian lege berriak ezarri direla etorkinen alde, baina ala ere ez da nahikoa oraindik  gauza asko aldatu behar dira egoera tamalgarri hau aldatzeko.
Beste arazo handi bat etorkinen esplotazioa da, adibidez Araban patatak biltzen 12-15 ordu artean egiten dute lan eta oso gutxi kobratzen, enpresak aprobetxatu egiten dute etorkinen paper falta,honek hemengo jendearengan du eragina, lana etorkinei ematen diete gutxiago ordaintzeko, eta horrela diru gehiago irabazteko. Estatuak diru laguntzak eta doako osasun zerbitzua ematen dizkiete.Horrela hausten da ekonomia.
Legalki lana emango balitzaile, beraiek ere zergen bidez ekonomian lagunduko lukete eta garrantzitsuena bizimodu obea eukiko lukete.

Beste arazoetako bat integrazioa da, nahiz eta beste herri askotan baino hobeto integratzen diren ez dira guztiz integratuak egoten, eta ez da soilik kultura kontua, jendeak uste du lana kentzera etorri direla baina ez da orrela , enpresek esplotatuko ezbalitu berdintasunean egongo ginateke eta ahukera berdinak izango genituzke edo orrela izan beharko luke.

Hau guztiarekin esan nahi dudana da aldaketak egitea beharrezkoa dela etorkinen egoera aldatzeko orain arte egindakoa ez da nahikoa.  Guk ere integratzen lagundu behar diegu guztiak harmonian bizitzeko.


2016(e)ko irailaren 24(a), larunbata

GUREA DA KONTROLA

Gaur egun oso ezagunak dira Gabonak edo eta San Valentin bezalako jai egunak, izan ere, kontsumoarekin lotzen ditugun garaiak dira eta gezurra badirudi ere, erosketak egitera bultzatuak gaude nolabait.

Egunerokotasunean, ikus dezakegu ingurunean onartuak izateko eta gizartearen barne gaudela sentitzeko, kontsumora jotzen dugula. Gertakizun honek arazo larriak ekar ditzake, oso urrutira joan gabe, umeek txikitatik etxean ikusten dutena kopiatzen dute, eta hauen gurasoek beharrezkoak diren gauzak eta beharrezkoak ez direnak sailkatzen ez badituzte, umeek ere ez dute desberdintzen jakingo. Horrekin batera, ezin dugu ahaztu batzuk beharrezkoak ez dituzten ondasunak kontsumitzen dituzten bitartean, badaudela behar minimoak ase ezin dituztenak. Honen aurrean ikuspuntu eta jokaera desberdinak daude:


Badago jendea kontsumismo konpultsiboa gaixotasuna duena, eta garai hauetan erosi besterik egiten ez duena. Izan ere, guztiz onartua daukagu erosketen kontua, eta beharrezkoak ez ditugun ondasunak edo zerbitzuak kontsumitzea edo eta erostea normaltzat hartzen dugu.

Errealitatez jabetzen direnak, hauek badakite zeintzuk diren beharrezkoak diren produktu eta zerbitzuak eta nahiz eta enpresek ahaleginak egin hauek manipulatzeko ez dute haien helburua lortzen.

Arazoa da jendea ez dela jabetzen kontrola enpresa handiek eduki beharrean haiek daukatela, haiek baitira zer kontsumitu aukeratzen dutenak eta beraz, jendeak bat-batean manipulazio horiei aurre egingo balie enpresa handiek gaur egun daukaten botere guztia galduko lukete.  

2016(e)ko irailaren 8(a), osteguna

Hona hemen Zurriola Ikastolako 2. Batxilergoko Enpresaren Ekonomiako ikasgaiaren blogga. Gure helburua da eguneroko berri eta enpresaren ekonomiarekin erlazioa duten gaiei buruzko komentatzea eta iritziak islatzea.

Idatzi beldurrik eta lotsarik gabe! Komentatu zuen ikaskideen artikuluak eta eman bueltak gaiei. Helburua buruari lan egin araztea eta ikastea baita... eta ahal bada, bide batez, dibertitzea.