2020(e)ko irailaren 25(a), ostirala

2021 IKAS BIDAIA

 2021eko ikasbidaiaren iritzi pertsonala: (Mallorka)

Urtero bezala, batxi 2ko ikasleak kurtso bukaerako ikas bidaia saritzat hartzen dugu kurtsoan zehar, hau da, kurtsoa aurrera ateratzeko dugun motibazio handiena ikas bidaia dela uste dut. Aurten ere, motibaziotzat izango dugu, nahiz eta Covid-19ak eragina izan. Badakigu gauzak ez direla berdinak izango, eta beharbada aurtengo ikas bidaia, aurreko urtean gertatu zen bezela, bertan behera gelditzeko probabilitate handiak badaudela. Baina momentua iritsi arte ez dakigu zer gertatuko den.

Urtero bezala, agentzia gehienak irailea eta urriaren artean dute izena emateko eta lehen ordainketa egiteko epearen amaiera. Behar bada oso goiz egiten dute izen ematea eta baita ordainketa ere. Alde batetik ulergarria da hain goiz hastea dena gestionatzen eta bidaia prestatzen, izan ere, hotela, abioia, aktibidade ezberdinak, festibalak eta beste hainbat festa prestatu behar dituztelako. Baina aurten kontua euki behar den gauza bat eta benetan garrantzitsua dena, Coronavirusa da. Azken finean ez dakigu zer gertatuko den, eta beldurra ematen du nahiz eta segurua ordainduta euki, bidaia kanzelatzea edo edozer gauza. Ez da oso zentzudun handikoa orain ordaintzen hastea hemendik 9 hilabetetara egingo den bidai bat, esan nahi dudana da bidai normaletarako ere ez dela hainbesteko margenarekin antolatzen, eta agentzia hauek segituan eskatzen dizute lehen ordainketa, eta dataz pasa ezkero kobratu egiten dizute isun moduan. 

Horrez gain, esan behar dut prezioen kontua ere garrantzi handikoa dela. Agentzia batera apuntatzen zarenean bidaia martxan jartzeko, bono edo pack batzuk eskeintzen dizkizute, normalean 2 izaten dituzte: bat basikoa, non hotela, garraioa eta beste gauzarenbat sartzen den; eta bestalde, normala. Pack normala denak hartzen duguna da, hotela eta abioiaz gain, beste aktibitate, festibal, festa eta horrelakoak ditu gehituta, eta prezio aldetik nahiz eta garestia izan, esango nuke ez dagoela gaizki eskeintzen dituen osagarrietarako. Gakoa pandemian dago, pandemia dela eta ez dakigu prezioek eta plazek gora edo behera egingo duten, eta horrek ez du segurtasun handia ematen, eta are gutxiago gurasoei. Ez det uste grazia handia egingo dion inori bidai osoa ordaintzeak ezer jakin gabe, edo are gehiago, jakinda edozer gauza gerta daitekeela. Kasu horietarako ere badaude seguruak. 

Ekonomian virusak arazo larriak sortu ditu, eta bidai agentzietan ere izugarria izan dela arazoa esango nuke, izan ere, agentzia gehienek ez dute dirurik irabazi Covid-a hasi zenetik eta orain ikas bidaiarako agentzia horiek dirua irabazteko aukera dute. Aurreko urtean, arazo asko egon ziren diruaren itzulerarekin etab., jendeak dioenez, ez zieten kontratuan idatzita jartzen duen bezala %90-a itzuli, baizik eta igual %75 edo %80a. noski, denetariko kasuak egon dira, badago 100% jaso duen jendea, baina horrek ere bakoitzaren erreklamazio datan du zerikusia. Hau da, aurreko urtean ez genekien zer gertatuko zen civid-arekin, eta jendea asko larritu zenez, bidaia kanzelatzen hasi zen, eta ez zutenak kanzelatu eta azkeneko momenturarte itsoin zutenak 100% jaso zuten, estatuaren aginpean bueltatu zuelako dirua konpañiak. Berriz bidaia kanzelatu aurretik baja eman zuten batzuk %90-a baina gutxiago jaso zuten bueltan.

BAIKO: ASPALDITIK DATORREN KRISIA

 BAIKO: ASPALDITIK DATORREN KRISIA


Baiko, pilota profesionaleko taldea edo kluba da, Iñaki Aseginolaza enpresariak gidatzen duena. Orain dela gutxi arte, Asegarce izenarekin ezagutu izan dugu gaur egun ezagutzen dugun Baiko pilota enpresa. Izen aldaketa hau, enpresako zuzendari berriak ezarri zuen. Hain zuzen ere, Joserra Garaik.


Kontua da, COVID-19 honek, krisi larriak ekarri dituela zenbait enpresetan, eta Baiko pilota enpresaren kasua da honako hau:


Baiko enpresaren egoera lehertzear dela esan daiteke. Enpresa bizkaitar honek, ekonomikoki izan dituen galerak ikusita konfinamenduan zehar, pilota, aktibitatera itzuli zenean izan zituen onura gutxi horiek eta azken asteetan enpresak hartu dituen erabakiak ikusi ondoren, pilotari gehienak haserre bizian daude egoerarekin, non publikoki azaldu dute beraien haserrealdia eta ez dute ezeztatzen mobilizazioa egitea ez badago aldaketarik hurrengo asteetan enpresaren aldetik.


COVID-ak eraginak utzi dituela aipatu dugu lehen. Kontua da, pilotari guztiak ERTEan egon zirela, baina, ekainean, pilotarieri adierazi gabe, ERTEa altxa zieten, eta berriro entrenatzen asi ziren. Nonbait, pilotariei ez adierazteak zer asmo zegoen, ez zitzaien ondo iruditu eta urduritasuna nabaria zen. Pilotarien haserrealdia hau, piztua zegoen hau gertatu baino lehen. Esaten da, Asegarce izena zuen enpresa Baiko izenarekin jarri zutenean eta Joserra Garairen sarrerarekin hasi zela arazoa.


Hori gutxi balitz, azken hilabete honetan, hiru pilotarik (Eskirotz, Victor, Laso) agur esan behar izan diote pilota profesionalari, Baiko enpresak argitaratu duenez. Non zuzendariak eta atzean lan egiten duten guztiek aipatu duten, kontratuen bukaera enpresa ekonomikoki arazo batean dagoelako izan dela. Hori bai, beste pilotari batzuentzat albiste onak egon dira. Aranguren, Olaizola II eta Imazek kontratua luzatu dute enpresarekin. Guzti honek, pilotariak su bizi batean jarri ditu.


Krisi honen hasiera, enpresaren izena aldatu zutenean etorri zela esaten da. Baiko, Asegarce moduan jaio zen 1992. 26 urteren ondoren, enpresak izena aldatzea erabaki zuen, ezagunagoa izateko mundu mailan eta beste enpresa batzuekin negozioak egiteko. Hortik aurrera, Joserra Garairen figura azaldu zen, non ordurarte Bizkaia pilotalekuko gerentea baizen, baina zuzendari-buru bezala sartu zen enpresan. Gizon honen etorrerak, pilotariei kalte egin zien, izan ere, aldaketa asko ekarri zituen, ia denak kaltegarriak eta pilotariei abisatu gabe.


Eskirotzen kontratua ez berritu izanak, ikaragarrizko haserrea piztu zuen pilotarien artean. Gehienbat, gaztea eta 2.mailako txapelduna izateagatik. Baina ez da bakarra izan, Victor eta Laso pilotariei ere, horrelako zerbait gertatu zaie. Horrelako pilotari onak botatzeak, oraindik eta gehiago piztu du sua, eta pilotariek aipatzen duten moduan, bi pilotari hauen kaleratzea ez dela kirol arloari begiratutakoa izan, baizik eta, enpresaren aurka joategatik. 


Ondorioz, Baikoko pilotariek enpresari gutun bat bidali zioten, hainbat gauza aipatuz, non azpimarragarriena, egoera larri hau ahalik eta lehenbailen konpontzea nahi dutela da.


BIBLIOGRAFIA:




2020(e)ko irailaren 24(a), osteguna

KRISI EKONOMIKOAREN KALTETUENAK

 

 

KRISI EKONOMIKOAREN KALTETUENAK

    Duela 6 hilabete bizitza guztioi aldatu zitzaigun. Bolada txar hori pasata zegoela uste genuenean, berriro antzeko egoeran aurkitzen gara. Orduan ekonomiak kolpe handia jasan zuen, eta oraindik ere berreskuratu ahal gabe gabiltzanean, aurre egin behar diogu COVID-en bigarren olatuari. 

     Lehen aipatu dudan bezala, egoera honek guztioi kaltetu digu, baina ez alderdi guztiei modu berdinean. Horrela, hosteleritzan eta hoteletako sektoreetan alde txarrena beraiek eraman dute. 

    Datuak ikusita, Euskadiko hoteletako gauldiak %43a jaitsi dira abuztuan. Jaitsiera hau orokorra izan da hiru lurraldeetan. Nafarroan ere, nabaria izan da egon den jaitsiera: hain zuzen ere, hoteletako gauldiak %51,3a behera egin dute abuztuan. Gutxi izango balitz, Irailan gobernuak Imserso bidaiak bertan behera uztea erabaki egin du, eta urtero joaten ziren adin handiko pertsonak plana gabe geratu dira aurten.

     Horrela, emandako datuekin ez da oso zaila irudikatzea zenbat galera ekonomiko egon diren. Eta noski,  kaltetuenak hoteletako sektoretakoak dira, baina ez bakarrak. Ekonomia kate konstante bat da, eta turismoa ez baldin badago beste alderdi batzuetan nabaritu egiten dira ondorioak. Izan ere, hostalaritzan, bidai agentzietan eta garraio sektoreetan gorriak pasatzen ari dira.  

    Garbi dago, bizitzen ari garen egoera ez dela batere erraza. Zaila da ikusitea ezin dugula atera gauden lekutikan, pandemia pasa arte. Baina beste aldetik, pentsatu behar dugu normala dela Gobernuak murrizketak jartzea eta gu bitartean jasan beharko ditugu. Hori bai, nire ustez sektore kaltuenetarako laguntza gehiago eskeini beharko lituzke. Espero dezagun, pixkanaka gauzak hobera joatea denontzat. 

    

 El aforo del 30% en terrazas llevará al cierre de 85.000 bares en España |  El Diario Vasco

 

 

 https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7505926/euskadiko-hoteletako-gaualdiak-43-jaitsi-dira-2020ko-abuztuan/

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/7508401/nafarroako-hoteletako-gaualdiak-513-jaitsi-dira-2020ko-abuztuan/ 

 https://www.elespanol.com/invertia/empresas/turismo/20200904/suspension-viajes-imserso-miles-empleos-perdidos-golpe/5179te49503_0.html

https://www.google.com/search?q=terrazas+de+bares+vac%C3%ADas&tbm=isch&ved=2ahUKEwiQ5aupwYLsAhVNweAKHTnSCs4Q2-cCegQIABAA&oq=terrazas+de+bares+vac%C3%ADas&gs_lcp=CgNpbWcQA1CfJVimSmDSTGgBcAB4AIABeYgBsAiSAQQxMC4ymAEAoAEBqgELZ3dzLXdpei1pbWfAAQE&sclient=img&ei=UPFsX5D9H82Cgwe5pKvwDA&bih=654&biw=1366&client=firefox-b-d&safe=strict#imgrc=uewQzgrJSOXqDM 

 

HIGIENEA KONFINAMENDUAN

 Gaur egun, guztiok badakigu pandemia honetatik ateratzeko hoberena bakoitza bere etxeetan konfinatuta egotea izango litzatekeela. Baina, errealitatea mundua berriro ere gelditu ezin dela da. Ala ere, jendea oraindik bere etxeetan gelditzen ari da pandemia mundial hau dela eta. COVID-19ak eragin handiak eduki ditu enpresa eta denda askotan, eta hori asko nabaritu da zenbiat higiene produktutan, adibidez desodoranteetan, orrazietan...etxean gelditzeak gure higienea alde batera uztea ere eragin du, imaginatzea zaila den arren. 


Castillo Drogeria izan zen bere momentuan lehenengo enpresa txikia produktu hauen salmenta jaitsiera hori salatzen eta instagramera argazki bat igotzen egin zuen, bertan, humore pixka batekin produktuen jaitsiera horiek zerrendatzen ditu eta ironia puntu batekin egoera hau larria izan arren gure higienea alde batera uzten ari garela esaten digute. 

Baina zerikusirik ba ahal du pandemia mundialak gure higienea alde batera uztearekin? edo etxean egoteak higiene pertsonala oso garrantzitsua dela ahaztuarazi gaitu?


ITURRIAK: https://www.rtve.es/television/20200430/caen-ventas-productos-higiene-desodorante-champu-colonia/2013125.shtml

https://www.google.com/search?q=HIGIENE&rlz=1C1CHBF_esES842ES842&tbm=isch&source=iu&ictx=1&fir=uvM28JhdXl5LAM%252CiVtQ3TzxB-XjkM%252C_&vet=1&usg=AI4_-kT_ON3q_aXiUTRjITug6I0yKGz8Xw&sa=X&ved=2ahUKEwiNurSul4LsAhUZA2MBHRISAbYQ9QF6BAgKEFo&biw=1280&bih=578#imgrc=uvM28JhdXl5LAM

2020(e)ko irailaren 23(a), asteazkena

ESPAINIAKO HISTORIAREN PORROT HANDIENA

 

 ESPAINIAKO HISTORIAREN PORROT HANDIENA


Krisiak Espainiako enpresen zerrenda luzea utzi du, eta gehienek ezin izan dute ezarritako zigorra gainditu. Kontsumoak behera egin duenez, herrialdeko enpresa askok salmentak murriztu dituzte eta horren ondorioz porrotera joan dira.

Inmobiliario agentziak izan ziren lehenak; ondoren, kutxen porrota eta nazionalizazioa etorri ziren. Zor handiak, faktura faltsuak, administrazio negargarria... Krisi ekonomikoa ez da enpresa horien egoeraren arrazoia bakarrik. Izan ere, zerrenda honetako konpainia guztiek gertatutakoaren errudunak dira baita ere, egindako gestio txarrarengatik.

Lehen aipatu dudan bezala Espainian enpresa asko joan ziren porrotera, baina, zein izan zen lehenengoa? 

Espainian erori zen lehen enpresa "Martinsa Fadesa" izan zen 2008an. Fernando Martin buru duen inmobiliaria taldeak izugarrizko zorra bildu zuen 7.200 milioi eurokoa konkretuki. Orduan, urte eta erdi geroago, 10 urteko epean zorra ordaintzeko konpromisoa hartu zuen. 2011ko martxoan iragarri zuen 7.264 milioi euroko aktiboak zituela, 6.905 milioiko zorren aurrean, eta horrek 359 milioiko ondare garbia ekarri zuen data horretan.

Kasu hau oso interesgarria iruditzen zait, izan ere, krisian sartu baino bi urte lehenago, enpresa hau inmobiliario sektorean oso ospetsua zen eta gainera, gertatutako ekintza aurreikusi gabe (enpresaren gestio txarra) Fernando Martinek Manuel Joveri 14.000 etxebizitza erosi zizkion. Krisiaren menpe geratu zirenean, Martinsa Fadesa inmobiliariak 25.000 etxebizitza zituen proiektu gisa Espainiaren lurralde ezberdinetan. Enpresa altxatzen saiatu ziren behin baino gehiagotan baina ez da ain erraza, gertatutakoa gertatu ondoren; gaur egun epaiketetan daude oraindik, enpresaren kasua ez delako behar bezala kudeatu. 

Martinsa Fadesa enpresaren kasuak gauza ugari erakusten dizkigu edo gutxienez pentsarazi.
Lehenik eta behin, urtebetean 100 balio duenak hurrengo urtean erdia balio dezake; beraz, beti izan behar dugu bigarren aukera bat edo plan bat, krisialdiren bat agertzen bada arazoari aurre egiteko iadanik soluzioa edukitzeko. Ia inor ez da gai krisi bat aurreikusteko hazkunde-aldi baten erdian dagoenean eta horregatik jakintsuei kaso egin behar zaie, ekonomialariei, bereziki. 


 
Martinsa Fadesa es excluida hoy de Bolsa tras llevar suspendida desde julio  de 2008

Iturria: https://www.google.com/amp/s/www.idealista.com/news/finanzas/economia/2018/07/20/766671-lo-que-nos-enseno-la-mayor-quiebra-de-la-historia-de-espana-10-anos-de-martinsa-fadesa%3famp=1



TESLA ENPRESA

 TESLA


Azkeneko hamarkadetan teknologiak izugarrizko aurrerapenak izan ditu, eta horietako bat, tesla enpresak sortzen dituen kotxeak dira. Tesla enpresa 2003ko Uztailean sortu zen Amerikako Estatu Batuetan. Enpresa honen sortzailea Elon Musk da. Tesla enpresak Palo Alton du bere xede nagusia, Kalifornian.


Kotxe enpresa honek azkeneko urteetan izugarrizko arrakasta hartzen ari da, teknologia aurreratuak izateaz gain (Kotxeetako azkeneko teknologiak, kotxea bakarrik joateko independentzia...), elektrizitatearen bidez kargatzen direlako kalean dauden Tesla puntu batzuetan, eta honek izugarrizko onura egiten diolako kontaminazioari eta gure planetari, kotxeak botatzen dituzten gasak murriztu dituelako, eta gasolinaren kontsumoa guztiz alde batera utzi baitu.

Teslak, irabazi handiak lortzen hari ditu sortu zenetik, eta duela denbora gutxi estimatu zuten munduko kotxe enpresen irabazien bigarren postuan dagoela, Volkswagen kotxe enpresaren atzetik, 100.000 milioi euroko irabaziak lortuz. Jakina da, kotxe hauek ez direla batere merkeak, baino Tesla enpresak hau saiezten saiatzen ari da, eta anuntziatu dute 21.400 euroko kotxe bat atera nahi dutela 2023rako

Tesla sortu zenean, kotxe hauek soilik Estatu Batuetan gidatu ahal ziren, baina pixkanaka merkatuan leku bat hartzen hasi da eta gaur egun, tesla enpresak 33 herrialdeetan gidatu daitezke, adibidez, Mexikon, Kanadan, Txinan, Alemanian... eta baita ere Espainian 2015ean Gironan Espainian lehen aldiz kotxe hauek gidatzeko baimena loeru zutenean eta 2017an Bartzelonan lehen Tesla denda ireki zutenean.


Datu guzti hauek ikusi ondoren, ikusi daiteke Tesla enpresak diru asko irabazi duela eta irabaziko duela, eta hau oso ona da enpresa honetako ekonomiarentzat eta baita ere laginleentzako enpresa honek lan postu(2018an 45.000 langile zituzten) asko sortzen dituelako. Gainera, kotxe hauek sortzean teknologia berrien aurrekada izugarria ematen da, munduan progesio handia lortuz.

Baina, ere aipatu behar da, enpresa honek beste kotxe marka eta enpresak diru gutxiago lortzea egiten duela, ondorioz, beste enpresa hauetan galera handiak izaten dituzte ekonomia eta langileei begira. 







2020(e)ko irailaren 22(a), asteartea

SUPERMEKATUKO ETA ARROPA DENDAKO EGOERAK

 

SUPERMEKATUKO  ETA ARROPA DENDAKO EGOERAK 

Hasteko, covid egoera honek ekonomian hasko eragin du, ekonomiako arlo askok kalteak jasan dituzte, arlo gutxik ez dituzte kalteak izan, adiebidez: maskarak egiten dituen enpresak, gel hidroalkolikoaren enpresak eta beste gutxi batzuk. Gai berdinarekin jarraituz, supermerkatuetan egondako eta arropa dendatan egondako egoera azalduko dut.

Maiatzan covid 19agatik konfinatu ziguten momentuan gendeari burua joan zitzaion, gendeak uste zuen ez ginela berriz etxetik aterako ez erosketarik egiteko ez ezer, eta orduan, mundu guztiak supermerkatuetako komuneko papera,  gozogintzako gauzak, alkola eta janaria erosten hasi zen. Egoera horrek supermerkatuetan hainbat produktu agortzeak ekarri zuen. 

Eta horrek, supermerkatuetako enpresan kontuak egiterako garaian arazo bat izan zen, zeren supermerkatuek almazenetan markatutak dituzte gauza bakoitzeko zenbat kantitate behar  diren saltzaen den-aren arabera, orduan, zekaten kantitatea baina gehiago saltzen zutenez enpresan ez ziren kontuak ateratzen eta prroduktu horren kantitatea handitu egin behar zuten biana azkenean enpresak produktuak kantitate kopuru bakoitzeko prezio bat ordaintzen dute, eta azaldu dudan bezala produktu hori almazenean dakaten kantitate kopurua baina gehiago saltzen bada, gero, enpresak produktu horiek erostean kontuak aldatu egin beharko ditu eta gehiago ordaindu behar izan du, eta horrela dirua galdu egin dute supermerkatu enpresak.

Arropa dendatan, berriz, beste egoera baten aurrean aurkitzen gara. Kuarentenan eta kuarentena ondoren 2.fasea-rte edo 3.fasea-rte egon ziren itsiak eta udaberriko arropak ezin izan zituzten saldu tokatzen zen garaian eta orduan tenporada berriak udara erditik jarri zuten eta horrek dendei diru asko galtzeak egin zuen, hortaz aparte, zekaten egoera txarrarekin langile asko kalera bota zituzten eta oso gutxi zeuden lanean. Udaberriko tenporada udara hasieran saltzen hasi ziren eta orduan gendeak ez zuen arropa asko erosten eta gainera covid egoerarekin denda askotan ezin zenituzun gauzak aldagelatan probatu, orduan horrek egiten zuen gendeak ez jutea erosketetara.

 Gainera, udarako arropa berandu atera zutenez prezioan eragina ekarri zien. Azkenik, denborarekin denden egoera hobetzen joan da, zeren horain adibidez aldagelatan arropa probatu dezakezu eta tenporadak jarraitu beharreko bidea egiten dure, horrrekin esan nahi dudana da, horain negua datorrela eta dendak neguko gauzak jartzen ari direla, eta tenporada bakoitza behar duen estazioarekin joango dela, eta horrek egoera ekonomikoa hobetzen die. Eta egoera hobetu denez, langile gehiago daude lanean egoera honen hasieran baino.

Supermercados agotan sus inventarios y agravan la situación de escasez en  VenezuelaCORONAVIRUS | Las compras compulsivas en los supermercados llegan a  Talavera y Toledo | La Voz del TajoHéroes y descerebrados de unos supermercados en estado de alerta




















COVID-19aren ONDORIOZ ETEKINAK IZAN DITUZTEN ENPRESAK

 

 

             COVID-19aren ONDORIOZ ETEKINAK IZAN DITUZTEN ENPRESAK

 

 Koronabirusaren pandemiak, jarduera ekonomia izozten ari da. Turismoaren, garraioaren eta ostalaritzaren sektoreak izan dira kaltetuenak Estatuak birus hau gelditzeko hartzen ari den neurrien ondorioz. 

Bestalde, badira konpainia gutxi batzuk non egoera larri honetaz etekin izugarriak izaten ari diren, hala nola, produktu sanitarioak egin edo saltzen dituztenak: farmaziak,...; teknologiaren sektorekoak Netflix  eta Instagram bezalako aplikazioekin; higiene artikuluen fabrikatzaileak; telelanerako aplikazioak: Meet, Zoom, Classroom,...; janari banaketa egiten duten konpainiak Deliveroo eta Glovo bezalakoak, etab. 

Honek , sekulako mugimendua sortu du enpresa askotan. Eskaera askorik ez zuten konpainia batzuk orain lehenengo mailako izatera iritsi dira. Hori dela eta, zein produktu beharrezkotzat joko zirela aurreikusi zutenek izugarrizko arrakasta izan dute, eskari ugari zegoelako eta eskaintza haiek gutxi batzuen artean soilik ematen zutelako. Hasiera batean, prezioak ikaragarri puztu zituzten jendearen kalterako. Hori, argi ikusten da adibidez, maskaren negozioan, nahiz eta orain prezio egoki bat izan, pandemiaren hasieran lotsagarria izan zen hauen kostea.

 

    (Evolución de precio máximo para el pack de 50 mascarillas quirúrgicas de 3 capas)

 Hala ere, nire ustez, nahiz eta konpainia hauek une honetan etekin handiak ematen dituzten, pentsa behar dugu egoera anormal hau ez duela betirako iraungo eta hori dela eta, orain aipatutako sektore askok etekinak emateari  utziko diotela. Zenbait sektorek arrakasta izaten jarraituko dutela uste dut, adibidez, teknologia sektorekoak, hala nola, sal-erosketak online egiteko aplikazioak,...Baina, beste arlo batzuetako enpresek ez dut uste egoera normalera itzultzean, etekinak izaten jarraituko dutenik, adibidez, material sanitarioa egiten dutenek. Hau da, epe ez oso luzera, agian maskarak edota gel hidroalkoholikoak ez dira beharrezkoak izango.



INFORMAZIOA: 

https://beautyclusterbarcelona.com/es/blog/situacion-de-los-precios-online-para-productos-clave-en-la-crisis-del-covid-19/





2020(e)ko irailaren 20(a), igandea

TIKTOK

TikTok bideo musikalak igotzeko sortutako aplikazio bat da, eta etxean Covid-19aren eraginez hainbeste denbora igaro ondoren, jende gehiago hasi da erabiltzen. Musikaz gain, jendeak bideo barregarriak, sentimentalak etab. sortzeko erabiltzen du.

Zenbait herrialdetan aplikazioa galarazten hasiko dira, Estatu Batuetan adibidez. Enpresa hau enpresa txinatarra da, eta Donald Trumpek Txina eta AEBren arteko arazo geopolitikoak ez ditu alde batera utzi oraingoan ere ez. Bere herrialdean inork aplikazioa erosi ez duenez, aplikazioa debekatzea erabaki du.

Hala ere, aplikazioak aktualizazio berri bat eduki du, bideoak monetizatzen hasi dira (hau da, bideoengatik ordaintzen), eta honek gaitasuna duen jendeari, dirua irabazteko aukera ematen dio. Bideo bakoitzean, 1.000 bistaratugatik 2 edo 3 zentimo lor ditzakezula estimatzen da, beraz 60€ irabazi ahal izateko, 1.000.000 bistaratu baina gehiago lortu behar dira. Eta zaila dirudien arren, dohainik egiten zuen jendeak, orain diru asko irabazteko aukera du, gainera TikTok-eko erabiltzaileek ondo baloratzen dute eduki sortzaileen lana.

Eduki ahal dezakezu bizitzeko nahikoa diru TikTok besterik erabili gabe? Noski baietz, egunero bideo bat baina gehiago igoz gero, eta jarraitasunez eginez gero, diru asko irabazteko aukera dago. Baina noski, guztian bezala esfortzua behar da.

Enpresa txinatarraren partetik ideia bikaina izan da ordaintzen hastea, lehen jende askok erabiltzen bazuen, orain askoz ere jende gehiagok erabiliko duelako aplikazioa, eta geroz eta erabiltzaile gehiago, TikTok-ek diru gehiago irabaziko duelako.








Bibliografia:


Covid-19ak ostalaritzan eragindako kalteak

 Covid-19aren pandemiak, kalte handiak eragin ditu eta eragiten ari da ekonomiako sektore guztietan edo gehiengoetan, arropa dendetan, supermerkatuetan eta beste hainbatetan ere. Gobernariek, haien burua behartuta ikusi dute guztientzat latzak diren neurriak hartzera, askorekin ados egon gaiteke eta beste askorekin kontrako ikuspegia izan dezakegu, eta batez ere ostalaritzan hartzen ari diren neurriekin nere desadostasuna adierazi nahiko nuke. 

Hasteko esan beharra dakat, guztiz logikoa iruditzen zaidala ostalaritzan neurriak hartzearena, izan ere, birusa kutsatzeko  lanik harriskutsuenetarikoa delako. Baina esan beharra dakat ere, neurriak ez direla guztientzat berdinak izan. Donostian esaterako, taberna asko kaltetuak izan dira pandemiaren kontuarekin eta udaletxeak hartu dituen neurriekin ere. Berriz, begibistakoa da ere, udaletxeak garrantzia handiagoa eman diela taberna turistikoei, turistifikazioa handitzen jarraitzeko. 

 Lehenengo eta bigarren graduko tabernak dira irekitzeko baimen osoa dutenak, hirugarren graduko tabernek ere irekitzeko baimena dute baina neurri gogorragoak jarri dizkiete eta zailtasunez atera dezakete lana aurrera. Hirugarren graduko tabernak, gauean irekitzeko eta festetarako baimena duten tabernak dira eta laugarrenak berriz, diskotekak. Guztiz zilegia iruditzen zait festak eta horrelakoak diren ekintzak derrigortzea, baina zilegia iruditzen zait ere tabernari horiei laguntzak ematea krisialdia ahalik eta errexen pasa dezaten, izugarrizko galerak izango baitituzte. 

Udaletxea, krisi garaian ere, turismoarengatik eta metroa bezalako proiektuengatik apostu egiten jarraitzen du hoiek alde batera utzi beharrean eta enpresa txikiak eta langileak lagundu beharrean. Hemendik nere indar guztiak bidali nahi dizkiet, bai gaizki pasatzen ari diren ostalaritzako kideei, eta  bai gazki pasatzen ari diren langile guztiei. Resultado de imagen de herria taberna donostia