ZIGARRERAK
Tabakoaren elaborazioa izan zen XIX. mendearen hasieratik aurrera ordaindutako emakumeen enplegu nagusia. Jarduera garrantzitsuenetako bat izan zen emakumeentzat enplegu eta enpresa munduan (gizonezkoen soldatak baino askoz txikiagoa). Ogibide hau betetzen zutenei zigarro-saltzaileak deitzen zaie. Lan horrek garrantzi sozial handia izan zuen, emakumeak industrian lan egitea errazten baitzuen. Harrigarria da artista askok (musikariak, margolariak, etab.) lanbide honi eskaini dioten garrantzi handia. Adibidez Gonzalo Bilbaoren artelana "Las Cigarreras".
XIX. mendean, tabako-fabrikak izan ziren Espainiako langile kontzentrazio handieneko guneak. Coruña, Cadiz, Alacant, Bilbo, Sevilla, Gijon eta Madril bezalako lantegiekin. Harrigarria da lana generoaren arabera banatzeari buruz hitz egiten jarraitzea, alde batera utzita langile klaseko edo jatorri apaleko emakumeek lanaldi bikoitza egin behar izan dutela beti, bai orduan, eta kasu batzuetan bai gaur egun.
Zigarrerak emakumezkoen langileen mugimendua inauguratu zuten. Beldurra ematen zuten egiten zituzten grebetan edo laguntzen zuten grebetan presentzia handia zutelako. Gutxitan izaten zuten errepresaliarik. Haien indar bateratua espazio berean hainbat orduz elkarrekin bizitzeagatik bereizten zen. Zigarrerak hamarreko taldetan banatzen ziren, "rancho" bezala ezagutzen zena, ehun langile baino gehiago hartzen zituzten tailerretan, eta beraien errepresioa handiagotzen joan zen.
1830ean, Fernando VII.aren Absolutismoaren errepresioan, zigarrerak batu egin ziren kalitate baxuko tabakoaren aurka protesta egiteko. Askoz gehiago kostatzen zitzaien manipulatzea eta denbora gehiago behar izaten zuten produktua armatzeko. Hala eta guztiz ere, lanean perfekzio-maila bera eta egunean zigarro kopuru bera eskatzen zitzaien. Honi, Estatuko Tabako Monopolioa baldintza berriak ekarri zituen konpainia berri batera pasa zela gehitu behar zaio. Besteak beste, Enrique Viglieti fabrikako administratzaile nagusiaren kargu-uztea, zigarrerak asko maite zuten langilea, aliatua zelako.
Aldaketa horiek egin ondoren, zigarrerak kalera atera (5.000 baino gehiago) eta fabrika hartu zuten. Ez tropek, ez Gobernuak agindutako errefortzuek, ezin zieten aurre egin: beheko auzoetan eragin handiena zuten indarrak ziren. Azkenik, etena izan zen, eta Maria La Niñas eta Victoriana la Muñeca zigarrerak agintariengana jo zuten beren lankideen ordezkari gisa, eta Viglieti aliatua itzultzea lortu zuten. Ez zuten zorte bera izan "Las tres rosas de Tabacalera" (Cadizko hiru arrosak), 1936ko urriaren 20an hiriko zezen-plazan fusilatutako hiru zigarrerak. CNTko sindikalista izateagatik eta bere kideen eskubideak defendatzeagatik.
Konklusioan, zigarrerak pauso handiak eman zituzten emakumea lan-bizitzan parte har zezan, gizona bezala. Matxinadak egin eta bere eskubideak aldarrikatu zituen, emakumearentzat aurrerapen handia lortu arte. Gaur egun, ohorez eta estimuz gogoratzen dira, eta, esan dudan bezala, artista askok gogoratzen dituzte oraindik ere. Edo hirian bertan, haiei errefrentzia egiten zaie (Donostiako Tabakalera eraikina). Horregatik, ez dezagun ahaztu behar nor diren eta zer egin zuten gaur egun emakumeok gauden lekuan egoteko. Beraz, eskertzea besterik ez da geratzen, eta hurrengoentzat borrokan jarraitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.