Konfinamendua hasi zenetik, osasunarekin erlazionatuak dauden material guztien inguruan merkatu propioak eratu ziren. Horien artean eraldatuen ikusi zena eta gora behera gehienekoa maskarilen merkatua izan zen.
Etxean sartuarazi zigutenean, erosketak eta lanpostuetan maskarilaren erabilera derrigorrezkoa zen, baina ez zegoen beharrezkoa zen kopurua gizarteari eskaintzeko. Hau da, eskaria altuegia zela eskaintzarekin konparatuz. Hori zela eta, maskarilen gaineko merkatu beltzari hasiera eman zitzaion. Alde batetik, farmaziek ez zuten maximorik ezarria maskarilen prezioengan eta horrek dexente garestitu zuen produktu hau. Bestetik, jendea drogen munduan gertatzen den bezela, merkatu beltzaren erabilera egin zuten eta maskarilen balioa oso altua izan zen. Jende ugari egon zen 20€-tik gora ordaindu zituztenak maskarila kirurgiko sinple batengatik.
Geroago, eskainten zen kopurua asko handitu egin zen eta horretaz gain estatuak baldintza batzuk ezarri zituen prezioei mugak ezarriaz. Neurri horrek maskarilen merkatu ilunarekin amaitu zuen eta denen eskura jarri zituen maskarilak. Baina hori ez zen guztientzako onuragarria izan farmaziek irabazi gutxiago eskuratzen zituztelako orduztik aurrera maskarilen sallmentarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.