Harritzekoa da futbolak mundu mailan eragiten dituen diru sarrera izugarriekin egoera hau bizitzen egotea, eta gehiago Qatarren dauden aberats kopuru ugaria ikusiaz.
2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena
Qatarreko mundiala
Futboleko mundiala lau urtetan behin jokatzen den futbol txapelketa oso famatua da. Bertan, munduko selekzio hoberenak biltzen dira, aurretik klasifikatorio baten bidez bertan jokatzea merezi izan dutena. Guzti honek jende asko mugiarazten du, eta horrekin batera ekonomiaren merkatua ere asko mugitzen da. Milioiak gastatzen dituzte guztira mundiala jokatzen den herrialdean egun gutxitan. 2022ko mundiala printzipioz bide beretik dijoa irabaziei dagokienez COVID-19ak gehiegi kaltetzen ez baldin badu. Baina zerren truk lortuko da irabazi ekonomiko hori?Mundial hau oso tirabiratsua izan da urte batzuetan zehar datarengatik eta bertan jokatzeko interes ekonomikoak eskua sartu dutela oso argi ikusi delako. Bertan ez daude kalitatezko futbol zelairik eta hauek ziztu bizian eraikitzen ari dira 2022ko neguan prest edukitzeko. Abiadura hori ez da onuragarria izan enpresek langileekiko explotazio bortitzaren erabilera egin dutelako. Langileek oso balditza kaskarretan egiten dute lan egunero ordu luzez eta dena oso soldata baxuen truke. Soldata hoien balioa egiten dituzten lan kondizioekin konparatuz oso baxua da eta horren ondorioz, bi urtetan 6.500 langile hildako baina gehiago egon dira lan hauetan.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.