2021(e)ko apirilaren 7(a), asteazkena

Amazonen erabilgarritasuna

 

Pandemia garai honek enpresa asko eta askori gaizki eragin die eta beste batzuei itxi behar izatera bultzatu dio, baina bestalde, beste enpresa asko, Netflix, Apple, Microsoft, Amazon...bezalako enpresa handiak, dagoeneko irabazi asko lortzen bazituzten,orain, egoera honekin, irabaziak inoiz baino handiagoa dira. Esaterako, Amazonek adibidez, 401,1 mila miloi dolar gehiago irabazi ditu, Microsoft-ek esaterako 269,9 mila milioi dolar. Etxean hainbeste denbora pasa ondoren, internet bidezko artikuluak eta enpresek gora egin dute inongo limiterik gabe, eta hau Amazonen kasua izan da besteak beste. Esan beharra dago Amazon lainoan dagoen enpresa bat dela, ez du leku bat fisikoki bertan egiteko eskakizunak. Hori dela eta, etxean giltzapetutak egon ginen hilabete horiek aukera eman zion enpresari inoiz bezala hazteko, azkar, merke eta kalitate onean etortzen baidira produktuak. 


Mila aldiz entzun dugu esanez merkatu txikiei eman behar zitzaiela eta zaiela laguntza hori bertan erosten eta kontsumitzen, baina merkatu txiki hauek dirua galdu duten bezala, erosle asko eta asko langabezian gelditu dira edo beraien jornadak gutxitu dira, modu batera edo bestera beraien diru sarrerak gutxitzen. Horregatik ulergarria da Amazon bezalako enpresa batean kontsumitzea askoz praktikoagoa eta ekonomikoagoa delako. Gainera hori gutxi izango balitz, hain ezaguna da enpresa edozeinekek bere datu bankarioak sartzen dituela konfidantza guztiarekin. Beste web gune askotara gure datuak sartzeko beldur gara askotan ez zaigulako fidagarria egiten, eta horrela dirua ere galdu egiten da. Baina hau ez da kasua eta horregatik egunero milaka euro irabazten jarraitzen ditu enprea erraldoi honek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.