2021(e)ko apirilaren 22(a), osteguna

Maskarilen merkatu beltza

Mascarillas faciales durante brotes: quién, cuándo, dónde y cómo usarlas -  OPS/OMS | Organización Panamericana de la Salud

Konfinamendua hasi zenetik, osasunarekin erlazionatuak dauden material guztien inguruan merkatu propioak eratu ziren. Horien artean eraldatuen ikusi zena eta gora behera gehienekoa maskarilen merkatua izan zen.

Etxean sartuarazi zigutenean, erosketak eta lanpostuetan maskarilaren erabilera derrigorrezkoa zen, baina ez zegoen beharrezkoa zen kopurua gizarteari eskaintzeko. Hau da, eskaria altuegia zela eskaintzarekin konparatuz. Hori zela eta, maskarilen gaineko merkatu beltzari hasiera eman zitzaion. Alde batetik, farmaziek ez zuten maximorik ezarria maskarilen prezioengan eta horrek dexente garestitu zuen produktu hau. Bestetik, jendea drogen munduan gertatzen den bezela, merkatu beltzaren erabilera egin zuten eta maskarilen balioa oso altua izan zen. Jende ugari egon zen 20€-tik gora ordaindu zituztenak maskarila kirurgiko sinple batengatik.

Geroago, eskainten zen kopurua asko handitu egin zen eta horretaz gain estatuak baldintza batzuk ezarri zituen prezioei mugak ezarriaz. Neurri horrek maskarilen merkatu ilunarekin amaitu zuen eta denen eskura jarri zituen maskarilak. Baina hori ez zen guztientzako onuragarria izan farmaziek irabazi gutxiago eskuratzen zituztelako orduztik aurrera maskarilen sallmentarekin.Cáñamo | El mercado negro crece en California pese a la legalización

GREBA: FINKOTASUNA, ZERBITZU PUBLIKOAK BABESTEA….FUNTZIONARIOEN ERREBINDIKAZIOAK

 

EAEn grebara deitu dute hainbat sindikatuk apirilaren 22rako, (ELA, LAB, ESTEILAS, CCOO…). Zertarako? Bada, gure erkidegoan administrazioan diharduten langile asko eta asko (% 40, gutxi gorabehera; guztira 62.000 langile publiko) urte asko daramatelako lanean finkotasunik lortu gabe. Funtzionario interino edo behin-behineko funtzionario hauek Administrazioko arlo eta maila ezberdinetan ari dira zerbitzu publikoak eskaintzen (Hezkuntzan, Osakidetzan, Ertzaintzan, Eusko Jaurlaritzako Administrazio Orokorrean, aldundietan eta udaletan). Egoera horri “abusuzko interinitatea” esaten zaio.

 

Administrazioan lan egiteko eta  funtzionario finko bihurtzeko, oposaketak (azterketak) egin behar dira, eta, orain, Eusko Jaurlaritzak, oposaketak egin nahi ditu lanpostuak, (batzuk, ez guztiak) finko bihurtzeko; baina hainbeste urte lanean aritu diren funtzionarioek esaten dute ez dutela berriro azterketarik egin behar, zuzenean bihurtu behar dituztela finko, hainbat arrazoirengatik: sartzeko oposaketa bat egin zuten; urte asko daramate lanean, abusuzko egoeran, eta beren kapazitatea frogatu dute;  EZ DA JUSTUA, BERAZ, BERRIRO ERE OPOSAKETAK (AZTERKETAK) EGIN BEHAR IZATEA HAINBESTE URTE ONDOREN .

Era berean, zerbitzu publikoak babestea lortu nahi dute, zeren pentsatzen dute Eusko Jaurlaritzak langile-kopurua gutxitzea nahi duela, eta lanak enpresei ematea, hau da, pribatizatzea (Hezkuntza, Osakidetza…), horregatik ez dituzte finko bihurtzen. Eta haien ustez, hori ez da ona herritarrontzat; izan ere, enpresek dirua irabazi nahi dutenez, zerbitzu okerragoak (osasuna, hezkuntza…) eskaintzen dituzte, eta langileek ere baldintza okerragoetan egiten dute lan.

KONTZEPTUAK:

Behin-behineko funtzionarioa/funtzionario interinoa vs funtzionario finkoa

(Oharra: funtzionarioa edo langile publikoa)

Administrazio publikoetako langileei “funtzionario” esaten zaie, eta izan daitezke behin-behinekoak eta finkoak. Lehenengo 3 urteetan “interino/ behin-behineko funtzionarioa” zara, hau da, ez zara “funtzionario finkoa”, eta kaleratua izan zaitezke.

Oposaketa (azterketa)

Administrazioan sartzeko (Eusko Jaurlaritzan, Osakidetzan, udaletan, aldundietan…), beti egin behar da “oposizio” bat (finean, azterketa bat da). 

Abusuzko (gehiegizko) interinitatea

Hiru urte interino bezala lan egin ondoren, Administrazioa behartuta dago finko bihurtzera, eta horretarako beste oposaketa bat egin behar da. Eta hortxe dago arazoa: goian aipatu ditugun 62.000 langile horiek hiru urte baina askoz ere gehiago (batzuk 20tik gora) daramatela lanean, eta ez zaiela aukerarik eman finkotasuna lortzeko. Horregatik esaten dute “abusuzko (gehiegizko) interinitatea” egon dela, hiru urte baino gehiago daramatelako interino. Eta hori legez kontrakoa denez, abusua egon da.

 

Publikoa vs pribatua

Administrazioaren zerbitzuak (Osasuna, Hezkuntza, Kultura,…) publikoak direla esaten da, hau da, doakoak direla (langile eta enpresen zergekin ordaintzen da), eta zerbitzu horietan lan egiten dutenak “funtzionarioak” dira.

Enpresek, berriz, zerbitzu pribatuak ematen dituzte, eta hor lanean ari direnak “langileak” dira, ez funtzionarioak.

2021(e)ko apirilaren 21(a), asteazkena

Qatarreko mundiala

Un arrepentido hace peligrar la organización del Mundial de 2022 en Qatar -  Infobae

Futboleko mundiala lau urtetan behin jokatzen den futbol txapelketa oso famatua da. Bertan, munduko selekzio hoberenak biltzen dira, aurretik klasifikatorio baten bidez bertan jokatzea merezi izan dutena. Guzti honek jende asko mugiarazten du, eta horrekin batera ekonomiaren merkatua ere asko mugitzen da. Milioiak gastatzen dituzte guztira mundiala jokatzen den herrialdean egun gutxitan. 2022ko mundiala printzipioz bide beretik dijoa irabaziei dagokienez COVID-19ak gehiegi kaltetzen ez baldin badu. Baina zerren truk lortuko da irabazi ekonomiko hori?

Mundial Rusia 2018: El campeón sólo disfruta unos minutos del trofeo  original antes de recibir una réplica

Mundial hau oso tirabiratsua izan da urte batzuetan zehar datarengatik eta bertan jokatzeko interes ekonomikoak eskua sartu dutela oso argi ikusi delako. Bertan ez daude kalitatezko futbol zelairik eta hauek ziztu bizian eraikitzen ari dira 2022ko neguan prest edukitzeko. Abiadura hori ez da onuragarria izan enpresek langileekiko explotazio bortitzaren erabilera egin dutelako. Langileek oso balditza kaskarretan egiten dute lan egunero ordu luzez eta dena oso soldata baxuen truke. Soldata hoien balioa egiten dituzten lan kondizioekin konparatuz oso baxua da eta horren ondorioz, bi urtetan 6.500 langile hildako     baina gehiago egon dira lan hauetan.

Harritzekoa da futbolak mundu mailan eragiten dituen diru sarrera izugarriekin egoera hau bizitzen egotea, eta gehiago Qatarren dauden aberats kopuru ugaria ikusiaz.

2021(e)ko apirilaren 13(a), asteartea

 

Ingalaterrako ekonomia hazkundera itzultzen da Covid murrizketen arren.


Ingalaterrako ekonomiak hazkundea berreskuratu zuen pasaden otsailean, gobernuak Covid-19 pandemia egoeraren ondorioz jarritako murrizketak egroz eta zorrotzagoak izan arren.  

Murrizketen artean, blokeoa eta Britainiako esportazioei egokitutako negozioen susperraldi partziala izan ziren. 


Birusaren lehen kontagio masiboa hasi zenetik blokeo-neurri gogorrak hartu ziren arren, atzeranzkoek merkealdi bat erregistratu zuten. 
Auto-ekoizpenak hazkundea izan duen industri jardueran urtarrila pobre baten ondoren eta eraikuntza indartsu hazi zen ere. 


United Kingdom - Wikipedia



Aipatu beharrekoa da, oparoaldi hau egon arren, Britainiako ekonomia 2020ko otsailean baino% 7,8 txikiagoa dela.




Suren Thiru-ek, Britainiar Nekazari Ganberetako ekonomi buruak, pandemiaren neurri azkarrak hurrengo hilabeteetan, txertoaren programan, eskaera gehiago jasotzen lagunduko zuela esan zuen. 

Suren Thiru - Head of Economics - British Chambers of Commerce | LinkedIn


Elikagai eta animalia bizidunen esportazioak Britainiara 300.000.000-ra igo ziren otsailean, %77m inguru igoz, 'Brexit' az geroztik lehen hilabetean izandako nahasmendu esanguratsuen ondoren. 

Rory Macqueen, Ekonomia eta Gizarte Berrikuntzako Institutu Nazionaleko ekonomialari nagusiak, esan zuenez: "Txertoen programak eta murrizketen igoerak bere horretan jarraitzen badute bigarren hiruhilekoan eta 2021ean, batez beste, hazten jarraitzeko oinarri sendoa eskaintzen digu". 

Staff | National Institute of Economic and Social Research


https://www.bbc.co.uk/news/business-56729631
https://www.theguardian.com/business/live/2021/apr/13/uk-economy-gdp-growth-covid-19-trade-us-inflation-markets-ftse-dow-business-live
https://www.theguardian.com/business/2021/apr/13/uk-economy-growth-covid-exports-eu-brexit