Teknologiak aurrera doaz urteak
aurrera doaz heinean. Sakelekoen kasuan konpetentzia handia sortu da mugikor
marka ezberdinen artean, gehien bat Samsung eta Iphonen artean. Horrek egin du
marka horien jabeak geroz eta azkarren sortu nahi izatea telefono mugikor geroz
eta gehiago saltzeko eta hori arazoak sortu ditu.
Iphonen kasuan azken egun hauetan
atera den arazoa izan da mugikor horietako modelo batzuk ez direla gai letra bat irakurtzeko eta sakelekoa kolapsatu eta mezua jaso duzun aplikazioa
blokeatu egiten duela denboraldi batez. Hori ez gertatzeko saihespena da
mugikorra eguneratzea azken aktualizaziora. Eta gertatutakoaren kasuan,
konpontzeko aukera dago. Baina, ez da erosoa erosleentzat eta horrek egin
dezake erosle kopurua jaistea.
Samsung-en aldetik aldiz, duela
hilabete batzuk galaxy note 7-a atera zen eta haien akatsa izan zen bateriak
esplotatu egiten zirela. Hori jakin zutenean zergatia aztertu zuten eta
konturatu ziren bateriaren tamainarengatik sortzen zela kortozirkuitua. Beraz,
konpondu egin zuten baina, presengatik, berriz ere akatsa izan zuten, kasu
honetan, fabrikazio arazoa izan zen non kobrea fundituz kortozirkuitua sortzen
zuen.
Honek esan nahi du konpetentziak
egiten duena dela dena azkar egin nahi izatea eta emaitza ez da beti egokia
izango.