2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Ingalaterraren banaketa






INGALATERRAREN BANAKETA

                Orain dela gutxi jakin dugun bezala, Ingalaterra Europar Batasunetik banandu egin da referendum bat egin ondoren. Aztertuko dugu ze ondorio ekarri dituen ekonomian.

                Europar batasuna sortu zenetik, Ingalaterrak beti desberdinduta egon da beste herriengan bere txanponaren ondorioz (libra esterlina), zein txanpon zaharrenetariko bat da eta kotizazio handia ematen duena besteekin konparatuz.

                Ingalaterrako militarren iritziz, Europar batasunetik banandu ezkero,  Bruselarengandik bananduko ziren eta kontrola berreskuratzea lortuko zuten. Horrela lehengo herri boteretsua eta independientea zein Parlamentua beraiengandik aukeratuak izango ziren berriro.

                Beste aldetik, Industria Farmazeutikoa Ingalaterrarekin hitz egin zuen, esanez Europar Batasunean segitzen ba zuen Ingalaterrak laguntza farmazeutiko gehiago izango zituela, Europako batasuneko normengatik.

                Banantzeko beste argudio bat da, Ingalaterrak esaten zuela Europar Batasuna puskaturik zegoela eta ez zuela inongo laguntzarik ematen.

                INFLUENTZIA EKONOMIKOAK

AƱadir leyenda
                Gainera influentzia ekonomiko asko eduki dituzte banandu ondoren. Ikerketa Fiskaleko Institutua (IFI) egindako ikerketak ikusiz, Ingalaterrak murrizteko neurriak ezarri zituen konpentsatzeko galera ekonomiko guztiak. Kalkulatu dute eta 24.000 eta 48.000 milioi euro inguru galdu dute, jaitsiera oso gogorra izatearengatik.

                Baina ikerketa bat egin ondoren, hurrengo 5 urteetan jaitsiera ekonomiko handia izango dute eta beraiek agindutakoa ez dutela lortuko (murrizteko neurriak jaistea). Gainera barne produktu gordinaren %2-a  da, baino beraien helburua %2,4- koa zen, ondorioz 520.000 langile galdu dituzte. Eta datuen arabera 2017- an %2,2-era iritsiko dira eta 2018- an %2,1… Momentuz ez dute lortuko.

                Beste aldetik, inflazioa asko igo da, horrela etxe bizitzen prezioa %10 bat igoz (non 31.milioi euro lortu du gobernuak).

                Gainera, barne produktu gordina %6 arte jaitsi daiteke, ondorioz inflazioaren eraginez eta propietate inmobiliarien %18 jaitsiz. 820.000 langile galduz .

                ERAGIN POLITIKOAK

                Alemaniar ministro batek esan du, Ingalaterrako banaketak ez diola bakarrik Ingalaterrari eragin. Baizik eta, Europar Batasuneko beste herriei ere bai gainera beste herri batzuk krisi garaietan bizi direlako.

                Gainera, denok dakigun bezala Europak urte zail batzuk bizi izan ditu atentatuen ondorioz eta gainera aldi berean migrazio krisia bizi dugu 194etik, horrela gero eta arazo gehiago gehituz Europari.

                Informazio guzti hau kontuan edukiz, Ingalaterrak bere arrazoiak edukiko ditu Europar Batasunarengatik banatzeko hobekuntza lortzeko. Baino aldi berean ondorio txar asko eduki ditu eta ez bakarrik Europan baizik eta Ingalaterran bertan.





http://www.eltiempo.com/mundo/europa/pros-y-contras-de-la-posible-salida-del-reino-unido-de-la-union-europea/16620897


Gabonetako jakiak



Gabonak direla eta familiarekin biltzen gara ospatzeko, horretarako afari eta bazkariak antolatzen ditugu. Jakina den bezala afari horietan ez da eguneroko afari ala bazkari batean jaten den kantitate bera jaten, hori horrela delako janari kantitate gehiago sukaldatzen dugu, baina batzuetan gehiegi sukaldatzen dugu eta askotan janari honek zakarretan bukatzen du. Janari horrek zakarretan amaitu ez dadin hainbat irtenbide daude.
Hainbat irtenbideetako bat janaria bota beharrean jasotzea izan daiteke, edo soberan dagoenari probetxua atera diezaiogeku "Zero-waste vegetarian cooking"en eredua jarraituaz, honako hauek pentsatzen dute ez dugula ezer ere ez bota behar zaborretara ez azalik ez ezer eta horretarako idei berriez betetako errezetak asmatu dituzte ezer ere ez botatzeko zakarretara, honelako ideia berriekin esperimentatu nahi ez baduzu  sukaldatzerakoan argi eduki zenbat janari prestatu behar duzun, edo bestela soberak egunetarako.


2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

%21eko BEZ kulturala

Aurreko astean lehenengo aldiz joan nintzen zinemara urtea hasi zenetik pelikula bat ikustera eta, leihatilara ordaintzera nindoanean, harrituta geratu nintzen prezioarekin ez bainintzen gogoratzen zein garestia zen zinemarako sarrera. Gogoan dut 2012an Espainiako gobernuak BEZ kulturala %21era igo izana (euroguneko BEZ kulturalik altuena), baina garai hartan ez nintzen ohartzen horrek gizartean edukiko zuen eraginaz.

            Hasteko, kontuan hartu behar dugu krisi ekonomiko sakon batetik “ateratzen” ari garela, eta egoera ez dela oso atsegina familia askorentzat, ez baitute eroso bizi ahal izateko adina baliabide ekonomiko. Horregatik, ezinezkoa egiten zaie halako zerbitzuengatik ordaintzea eta, ondorioz, kultura albo batera uztera behartuta sentitzen dira. Hala ere, interneten erabilerarekin batera, pirateria edo sareko “lapurreta” areagotzen ari da, kultura kontsumitzeko nahia asetzearren. Modu honetan, kultura-ekoizleek produzitzen dutenari ez diote errentagarritasunik ikusten (arlo artistikoaz gain), azken finean ez dutelako haien lanarengatik trukean irabazi beharrekoa jasotzen. Horrenbestez, mundu horretatik bizi diren pertsona askok edukia sortzeari uzten diote, kultura-maila jaitsaraziz.


Ulertzen dut gobernuak arrazoi ekonomikoengatik BEZa igotzeko premia izatea eta, beraz, nahiago izatea zerga hori kultura-arloetan ezarri, bizitzeko ezinbestekoak diren gauzetan ezartzea baino, esaterako, oinarrizko janarietan. Dena dela, nire iritziz, ez genuke kultura luxutzat hartu behar, denok baitaukagu hau eskuratu ahal izateko eskubidea. Gainera, ez al da Estatua bera kulturaren sustatzailea? Ezin gara besoak gurutzaturik geratu.

2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Pink tax

Sexismoa jada garaituta dagoela pentsatzen den gizarte honetan, eta espainiar gizarteaz ari naiz hitz egiten, ez Arabia Sauditaz, hainbat fenomeno ditugu erreparatzeko oraindik.

Emakumeok jasaten ditugun bidegabakeriez asko hitz egiten da (hala ere ez da inoiz nahikoa) hala nola, emakumeon soldatak baxuagoak izaten direlako edo hainbat lanpostutan ez garelako onartuak izaten haurdun gera gaitezkeelako eta baja hartu beharko genukeelako. Baina badaude hainbat fenomeno nolabait kamuflatuta geratzen direnak.

Lehengo egunean entzungailu batzuk apurtu zitzaizkidan eta beste batzuk erosteko asmotan joan nintzen Alcampo hipermerkatura, eta prezioa ikusi nuenean harritu egin nintzen, izan ere aurrekoan baino garestiagoak ziren. Hala eta guztiz ere hartu egin nituen baina azkeneko begiradatxo bat bota nuenean ohartu nintzen entzungailu berberak zaudela prezio baxuagoan, 1,7 merkeagoak hain zuzen ere. Lehenengo gauza pentsatu nuena izan zen errore bat zela, baina gero adiago begiratu nuen eta ikusi nuen garestienak arrosa kolorekoak zirela eta besteak grisak.
Ez nuen denbora asko behar izan ohartzeko Pink Tax bezala ezagututako fenomenoaren ondorio zela. Egia da entzunda nuela tasa hori aplikatzen zela higieneko produktuei edota ehungintzako produktuei, izan ere “batzuk emakumeontzat dira eta besteak gizonentzat”. Baina entzungailuena oraindik zentzugabeagoa iruditu zitzaidan, horregatik informazioa bilatzeari ekin nion.

Lehenengoz aurkitu nuen datu interesgarria izan zen produktu bat publiko femenino bati zuzenduta  badago %7 garestiago izango dela publiko maskulino bati zuzenduta egongo balitz baino. Horrez gain, irakurri nuen emakume bati -gizarte honetako rolak jarraituko balituzke, noski- janztea gizon bati baino %8 gehiago kostatuko zaiola, eta higiene-produktuak erostea berriz %13 gehiago.

Ondorio bat atetzerako garaian erraza da esatea errua enpresa eta multinazional handiena dela, baina nik uste dut arazoari sustraietatik heldu behar zaiola. Sexismoa ez dute enpresaburuek sortu, beraiek hortaz aberastu dira. Arazoa hezkuntzan dago, horregatik, nik uste guraso izateak suposatzen duen ardura kontuan hartu behar dela mundu honetara pertsona gehiago ekarri aurretik. Garrantzitsua da umeei hezkuntza on bat ematea eta errealitatea den bezalakoa erakustea.

Hala eta guztiz ere, boikota beti da ongi etorria horrelako kasuetan.

http://www.muypymes.com/2015/12/29/pink-tax-como-las-mujeres-pagan-mas-por-los-mismos-productos





HERRIKO ZORRAK

Orain dela aste batzuk, whatsapp-etik zirkulazioan dabilen testu horietako bat bidali zidaten eta gainontzekoak ez bezala, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Honela esaten zuen testuak: "Herri txiki bat da, krisiak asko mindu ditu biztanleak eta denak zorrez leporaino daude. Bat batean gizon oso aberats bat iristen da herrira, sortez, eta lekuko hotel bakarrean sartzen da eta 100 euroko billete bat uzten du harreran, logelak begiratzera doan bitartean. Hoteloaren jabeak billete hori hartzen du eta korrika joaten da haragindegiko zorrak ordaintzera. Haragindegiko jabeak billetea ti-ta batean hartu eta zerriak saltzen dizkion baserriko jabeari zorrak ordaintzera abiatzen da. Baserriko jabeak, zerrien janaria saltzen dion enpresarengana joaten da billete berakin, zorrak ordaintzera hau ere. Enpresa horren jabeak ere billetea zor bat ordaintzeko erabiltzen du, konkretuki herriko prostitutarekin daukana. Neskatxak billetea eskuan duela, hotelera joaten da, izan ere, azkeneko alditan horra joan  zen bere klientekin eta oraindikan ez zuen ordaindu. Billetea harreran uzten du. Momentu horretan gizon aberatsa logelak ikustetik bueltatzen da esanez ez dituela gustuko, berak utzitako billetea hartu eta joan egiten da. Herriko inork ez du zentimo bat ere irabazi, baina denek zorrak kitatu dituzte dagoeneko."
Honek sortutako konklusioa da; dirua herri txikietako ekonomia lokalean ongi zirkulatuzkero bai zorrak eta bai krisia desagertuko da, beraz denek komertzio txikietan inbertitu bekarko genuke, horrela, gutxinaka-gutxinaka krisiari aurre egin ahal izateko.

2016(e)ko abenduaren 6(a), asteartea

SORMENEZKO PUBLIZITATEA

Telebistan, anuntzioetan kanalez ez aldatzeko bezain alfertuta zaudenean ohartzen gara benetan anuntzioek  gugan duten eraginaz. Baina bada beste publizitate modu bat, jende asko atea askok oraindik ere ezagutzen ez duena. Publizitate modu honi erderaz "publicidad creativa" deitzen zaio, euskaraz sormenezko publizitatea edo nolabait esateko izango litzatekeena.

"Kit-kat"-ek publizitate mota hau erabili du banku honetan

Publizitate mota honek, marka ezagunenek erabiltzeaz gain, beste erabilera asko  ditu. Sormenezkoa den momentutik, inork esperoko ez lukeen publizitatea da, hau da, kaleko edozein zirrikitu erabiltzen dute guri euren produktua helarazteko. Adibideak ugariak izan daitezke, lineako autobusetan, metroetan, faroletan... ikusi ditzakegu, eta nahiz eta gaur egun ez izan oso ugariak gure artean, nire ustez hemendik urte batzuetara gora egingo du publizitate honen erabilerak.

Marka ezagunez gain, sektore publikoak ere asko erabiltzen du, biztanleei arrisku eta kalteez ohartarazteko. Gainera sormenezko publizitate honek hartzailearengan barne-gogoeta bat bultzarazten du. Goiko irudiarekin lotura egiteko, bigarren irudian beste banku baten erabilera ikus dezakegu, baina kasu honetan marka bat patrozinatu beharrean, hartzaileari hausnarketarako tartea bultzatzen
zaio.
Banku honek behar duzuna soilik erabiltzeko esaten du,

Bi kasu horietan marka ezagunak edo multinazionalak dira egileak, baina beste irudi bat aurkitu dut, eta kasu honetan egilea estatua izango dela uste dut, bertan adierazten den mezua ikusirik. Gainera azken irudi honetan lineako autobus bateko aulki baten atzealdea erabili dute autobusean aspertuta zaudenean seguru begiratuko duzun leku bat baita.

Anuntzio honek grafitiak eginez gero kartzela dela amaiera dio

Ikusi duzuenez publizitate mota honetan asko jolasten dute kaleko altzariekin, kaletik zoazenean ustekabean harrapatzeko. Hurrengoan horrelakoak ikustean pentsatu horren atzetik ez daudela saltzeko ideiak beti, batzuetan barne hausnarketak bultzatzen dituztela gogoratu behar baita. Eta hemendik aurrera kontuan hartu publizitate guztia ez dela saltzeko helburuaz egiten.