2017(e)ko apirilaren 22(a), larunbata

Feminismoa salgai

Duela egun batzuk ezagun batek jertse berri bat zeraman, bertan lema ‘feminista’ bat idatzirik zeukan: Feminism is the radical notion that women are people. Nun erosia zen galdetu eta Amancio Ortegaren inperioan erositakoa zela esan zidan, H&M dendan.


Geroago horrelako arropa gehiago ikusten hasi naiz nire inguruan eta zer pentsatua eman dit. Hasiera batean, esan genezake jaztea ekintza politiko bat dela, horregatik ez luke ezer negatiborik eduki behar arropan goiburu feministak eramateak. Moda berri hau hasi zenean Maria Grazia Chiurik, joera edo mugimendu berri hau hasteko, kamiseta bat diseinatu zuen, guztiz zuria eta erdian esaldi honekin: “We should all be feminist”. Baina firmak kamiseta hau 550 euroko prezioan jarri zuenean kritikak han eta hemen hasi ziren. Horregatik, adierazi zuten bildutako diruaren zati bat ‘Clara Lionel Fundazioa’ rentzat izango zela.


Honaino dena ongi. Arazoa hasten da beste firmek ere korronte hau jarraituz bere kamisetak 5 euroko prezioan saltzen hasten direnean, H&M bezalako kateen moduan. Ziur egon gaitezke arropa hau ekoizteko Bolivian esplotatutako emakumeak ez dutela gizonek bezainbeste kobratuko (kobratzen badute).


Nik hainbat arazo hautematen ditut hemen. Lehenengoa, kapitalismoak, feminismoa bezalako mugimendu politikoetatik irabaziak ateratzeko lortutako bidea. Bigarrena, arropa hau ekoizten duten enpresek nahiko formakuntza politiko ez edukita zuzenak ez diren esaldi edo lemak zabaltzea eta jendea okerreko biderantz eramatea. Edota mugimendu hauek kapitalismoaren mende jartzea.

Amaitzeko, argi utzi nahi dut ez nagoela esaldi politikoak geure jantzitan eramatearen aurka, janztea politikoa delaren aldekoa naiz eta, baina uste dut gure filosofia eta ideologia ez diegula enpresa handi eta multinazionalei saldu behar. Konponbide bezala arropa hauek serigrafia tailer independentetan erostea planteatuko nuke, edo espazio aternatiboetan erosi edo trukatzea. Eta agian ahal izanez gero zuk zeuk diseinatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.