Berri hau oso berri ona dirudi, honek esan nahi duelako herrialdeko ekonomiak gora egingo duela eta familia gutxiago egongo dela langabezian, baina nahiz eta herrialdeko ekonomia hobera joan oraindikan Espania oso gaizki dago beste europako herrialdeekin alderatuz.
OCDE ( ORGANIZACION PARA LA COOPERACION Y EL DESARROLLO ECONOMICO)ko ehuneko lan postu tasa 67,2koa da eta Esapinian ehuneko 60,1koa da. Egoera hau larria dirudien arren adituek diote Espainiak hobera egingo duela eta agian 64,1era iristeko aukerak dauzkala. Horrek behintzat herrialdearen progresio egoki bat adierazten du, baina ez da nahikoa, oraindikan OCDEk duen mediatik behera egongo ginelako. Gainera Espaina baino lan postu gutxiago Turkia, Grezia eta Italiak dauzka: Turkia (%50,5), Greazia (%52,1) eta Italia (%57,3). Herrialde hauek ere oso egoera latza dute, baina Espainiak ez ditu herrialde hauek begiratu behar. Baizik eta lan postu tasa altuena duten herrialdeenetan fijatu eta hauetaz ikasi beharko luke. Herrialde hauek Islandia (%87,3), Suiza (%81,3), Zelanda Berria (%76,3) eta Holanda (%75,2) dira.
Nire aburuz, neurriak hartu behar dira oraitse bertan lan postu berriak sortzeko, horretarako aldaketa politikoak egin behar dira, ekonomisteei aholkuak eskatu eta Islandia, Holanda...eko presidenteekin hitz egin egoera hauei buruz.
Hau gutxi balitz Espainia gazteen lan tasan ere oso atzeratua doa, OCDEren gazteen lan tasaren media %40,8koa da eta Espainia tasa honetatik oso urrun dabil. Gehiegi esango nuke, hau aldatzeko gazteei aukerak eman behar zaizkie, eta noski hezkuntza sisteman aldaketak egin.
Azken finean, Espainiako egoera ekonomiko hau eraldatu behar da, nahiz eta hoberuntz egiten ari garen ez da nahikoa, bilakaera azkarragoa egin behar dugu hobera, beste herriladeetaz ikasiz eta adituei laguntza eskatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.