Euroa Euroguneko herrialdeek erabiltzen dugun dirua da, 5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500€-tako billeteak aurki ditzakegu gaur egungo gure merkatuan. Billeteen atzetik segurtasun lan handia dago, falsifikazioa ekiditeko neurri ugari hartzen baitira . 2002ko urtarrilak 1ean jarri zen martxan moneta sistema hau.
Hala ere, testu hau idaztera eraman nauen arrazoia billeteetan agertzen diren iruditxoak izan dira. Beti iruditu izan zait interesgarria erabiltzen den material eta perfekzioa. Gainera, duela gutxi jakin nuen billete bakoitzaren irudiaren atzean zergati bat dagoela. Tamaina ezberdinekoak izateaz gain, billeteek bereizgarri batzuk dituzte, balioa eta jatorriaren arabera. Horretarako hainbat kode ezberdin eta hainbat ezaugarri ezberdin dituzte. Billete guztiek aurrekaldean ate edo lehioak dituzte eta atzean zubiak, irekipen eta lotura adierazteko eginak. Gainera billetearen balioaren arabera ate edota zubi horien arkitektura estiloa ezberdina izanen da, hots 5eko billeteak klasikoa du, 10ekoak arkitektura erromanikoa, 20koak gotikoa, 50ekoak berpizkunde estilokoa 100ekoak barrokoa, 200ekoak modernista eta 500ekoak arkitektura garaikideko irudiak ditu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.