2017(e)ko apirilaren 27(a), osteguna

Mercadona

Mercadona, supermerkatu kate handi bat da. 1977an sortu zen. Francisco Roig Ballester-ek sortu zuen lehengo supermerkatua (Valentzian dute sede zentrala), eta sortu zenetik asko hazi da supermerkatu hau. Bere prezio baxuek, hazkunde handia eragin du. Gainera Mercadonaren marka zuria oso ezagutua, merkea eta kontsumitua da, hau da, eskari handiak dauzkan marka zuria da. Kremak dira produktu kontsumituetakoenak.

Gainera Valentziako Mercadonak 2017ko lehen trimestrean, produktu freskoetan 2016ko lehen trimestrean baino %2,1a hobetzea lortu du diru sarreretan.Beraz honek produktu freskoen eskari igoera adierazten du. Produktu fresko hauen merkatua igoko dela espero da datu hauekin.

Honi esker Merkadonak inoiz eduki duena baino kuota handiagoa lortu du %23,6 eta igotzen jarraitzen du produktu freskoei esker, beraz merkadonak egundoko rekorra hautsi du aurten. Hori bai ez da produktu freskoei esker bakarrik izan ( baina hau bai izan da oso garrantzitsua, bere prezio egokiak, produktu zuri oso onak, eta klientekin duten atentzio honari esker ere lortu dute merkatu kuota on hau.

Mercadonak haien langileak oso ondo prestatzen dituzte, liburu bat irakurrarazten diete klientearen atentzioarekiko ( liburu hau Mercadonak egin du) eta kurtso bat pasa behar dute klientearekiko atentzioari buruz ere, hauen leloa klientearen hurbiltasuna delako.

Mercadonak iada 74.000 langile bildu zituen 2016an, 2015ean 20811 miloi euro ingresoetan lortu zituen. Eta 611 milioiko etekin garbia lortu zuten.

Baina hauek konpetentziarekin arazoak edukitzen hasi dira, lortu duten merkatu kuotaren ondorioz. Mercadonak Aloe Berako produktuetan inbertitzea erabaki dute. Eroski eta beste supermerkaturenbat marka zuri honi boikota egiten saiatu dira.

Nire aburuz Mercadonak lortu duen kuota hau oso interesgarria iruditzen zait. Batez ere hau bere marka zuriekin lortu dutelako, eta marka zuri honek Mercadona definitzen duelako.

2017(e)ko apirilaren 23(a), igandea

Espainiako lan postuen egoera

    Espainian azken urte hauetan krisia dela eta, lanpostuak asko murriztu dira eta langabezia gehiegi igo, baina aurten lan postu gehiago sortuko direla dirudi. Gutxi gora behera Espainiako gobernuak 500.000 lan postu berri sortuko direla dio.

    Berri hau oso berri ona dirudi, honek esan nahi duelako herrialdeko ekonomiak gora egingo duela eta familia gutxiago egongo dela langabezian, baina nahiz eta herrialdeko ekonomia hobera joan oraindikan Espania oso gaizki dago beste europako herrialdeekin alderatuz.

    OCDE ( ORGANIZACION PARA LA COOPERACION Y EL DESARROLLO ECONOMICO)ko ehuneko lan postu tasa 67,2koa da eta Esapinian ehuneko 60,1koa da. Egoera hau larria dirudien arren adituek diote Espainiak hobera egingo duela eta agian 64,1era iristeko aukerak dauzkala. Horrek behintzat herrialdearen progresio egoki bat adierazten du, baina ez da nahikoa, oraindikan OCDEk duen mediatik behera egongo ginelako. Gainera Espaina baino lan postu gutxiago Turkia, Grezia eta Italiak dauzka: Turkia (%50,5), Greazia (%52,1) eta Italia (%57,3). Herrialde hauek ere oso egoera latza dute, baina Espainiak ez ditu herrialde hauek begiratu behar. Baizik eta lan postu tasa altuena duten herrialdeenetan fijatu eta hauetaz ikasi beharko luke. Herrialde hauek Islandia (%87,3), Suiza (%81,3), Zelanda Berria (%76,3) eta Holanda (%75,2) dira.

    Nire aburuz, neurriak hartu behar dira oraitse bertan lan postu berriak sortzeko, horretarako aldaketa politikoak egin behar dira, ekonomisteei aholkuak eskatu eta Islandia, Holanda...eko presidenteekin hitz egin egoera hauei buruz.

    Hau gutxi balitz Espainia gazteen lan tasan ere oso atzeratua doa, OCDEren gazteen lan tasaren media %40,8koa da eta Espainia tasa honetatik oso urrun dabil. Gehiegi esango nuke, hau aldatzeko gazteei aukerak eman behar zaizkie, eta noski hezkuntza sisteman aldaketak egin.

   Azken finean, Espainiako egoera ekonomiko hau eraldatu behar da, nahiz eta hoberuntz egiten ari garen ez da nahikoa, bilakaera azkarragoa egin behar dugu hobera, beste herriladeetaz ikasiz eta adituei laguntza eskatuz.




2017(e)ko apirilaren 22(a), larunbata

Feminismoa salgai

Duela egun batzuk ezagun batek jertse berri bat zeraman, bertan lema ‘feminista’ bat idatzirik zeukan: Feminism is the radical notion that women are people. Nun erosia zen galdetu eta Amancio Ortegaren inperioan erositakoa zela esan zidan, H&M dendan.


Geroago horrelako arropa gehiago ikusten hasi naiz nire inguruan eta zer pentsatua eman dit. Hasiera batean, esan genezake jaztea ekintza politiko bat dela, horregatik ez luke ezer negatiborik eduki behar arropan goiburu feministak eramateak. Moda berri hau hasi zenean Maria Grazia Chiurik, joera edo mugimendu berri hau hasteko, kamiseta bat diseinatu zuen, guztiz zuria eta erdian esaldi honekin: “We should all be feminist”. Baina firmak kamiseta hau 550 euroko prezioan jarri zuenean kritikak han eta hemen hasi ziren. Horregatik, adierazi zuten bildutako diruaren zati bat ‘Clara Lionel Fundazioa’ rentzat izango zela.


Honaino dena ongi. Arazoa hasten da beste firmek ere korronte hau jarraituz bere kamisetak 5 euroko prezioan saltzen hasten direnean, H&M bezalako kateen moduan. Ziur egon gaitezke arropa hau ekoizteko Bolivian esplotatutako emakumeak ez dutela gizonek bezainbeste kobratuko (kobratzen badute).


Nik hainbat arazo hautematen ditut hemen. Lehenengoa, kapitalismoak, feminismoa bezalako mugimendu politikoetatik irabaziak ateratzeko lortutako bidea. Bigarrena, arropa hau ekoizten duten enpresek nahiko formakuntza politiko ez edukita zuzenak ez diren esaldi edo lemak zabaltzea eta jendea okerreko biderantz eramatea. Edota mugimendu hauek kapitalismoaren mende jartzea.

Amaitzeko, argi utzi nahi dut ez nagoela esaldi politikoak geure jantzitan eramatearen aurka, janztea politikoa delaren aldekoa naiz eta, baina uste dut gure filosofia eta ideologia ez diegula enpresa handi eta multinazionalei saldu behar. Konponbide bezala arropa hauek serigrafia tailer independentetan erostea planteatuko nuke, edo espazio aternatiboetan erosi edo trukatzea. Eta agian ahal izanez gero zuk zeuk diseinatzea.

2017(e)ko apirilaren 18(a), asteartea


Nahiz eta azkeneko urteetan krisialdia hobera joan den, gaur egungo pobrezia aldatu egin da, lehen 65 urtetik gorako %34a pobrezia arriskuan zeuden, gaur egun %29ra aldatu da. Gainera, haur txikiak dituzten familiak ere arrisku handiagoa dute, txikiek gastuak handitzen dituztelako. 

Hala ere, krisia hobetu dela esaten dutenei zein kondiziotan hobetu den galdetu beharko genieke. Nahiz eta enplegua gora egin, kondizioak okerrera egin dute, eta horretan babesten dira enpresa asko. 

Zer nahiago dugu, lan-postu gehiago izatea edo lan-postu gutxiako baino kondizio hobetan? Azkenean lan-postu gehiago izateak jende gehiago lanean egotea zerbait positiboagoa bezala ikusten da, baina azken finean arazo berdina beste era batera saltzea da. 

Gainera, askotan arazoa ez da soldata minimora justu-justu iristen dela, denbora kontua baizik, kontratu asko hilabete gutxikoak dira eta horregatik ez dira kotizazio minimora iristen.

Beraz azkenean, arazoari buelta eman eta soluzio modura saldu digute, eta gu ados eta txaloka.

2017(e)ko apirilaren 11(a), asteartea

Inmigranteek ez dute Europara etorri nahi





Horrela da, inmigranteak ez dira Europan hainbeste fijatzen. Izan ere, inmigranteek fluxua azken urte haetan aldatu egin da. Lehen Europa eta Ipar Amerika ziren inmigrante hartzailean, baina azken aldian Industrializatzen ari diren herrialde horiek inmigrante asko ari dira jasotzen. Hau da, China, Indiak, Brasilek edota Afrikako herrialde asko eta askok. Datu objetiboek diotenez %18 baino inmigrante gutxiago Europara datozte, eta dirudienez tasa hau beheraka dijoala ematen du.


Mapa interactivo de los grandes movimientos migratorios desde 1990.



Prozesu honek desoreka bat ekarri dezake kontinente zaharrera, eta horrela gure konpetibitatea galdu dezakegu begiak ondo ireki baino lehen. Gainera Europa RADIKALIZATZEN ari da, Inmigranteen aurkako politikak eginez. Muga fisiko edo administratiboak jarriaz. Zertan ari gara? Gure Europaren hileta prestatzen ari ahal gara?



Nepaleko elastikoa

Gaur goizean, aitak jantzita zeraman kamiseta gustatu eta berari adierazi diot, berak ordea, Decathlonen erositakoa dela esan dit, 5€ko prezioarekin gutxi gora behera, Nepalen esplotatutako eskulana ordua 7 zentimotara ordainduz. Erdi txantxetan esan du, baina biok ongi dakigu ez dela inondik inora broma bat. Gertakari hau aprobetxatu nahi dut bidezko merkataritzari buruz hitz egiteko.


Nazioartean adostu duten bidezko merkataritzaren definizioa hau da:
“Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema komertziala da bidezko merkataritza. Bere helburua nazioarteko merkataritzan zuzentasun handiagoa izatea da, gizarte- eta ingurumen-irizpideei arreta handiagoa jarriz.
Garapen iraunkorrari laguntzen dio, merkataritza-baldintza hobeak eskainiz, eta ekoizpen eta langile behartsuen eskubideak bermatuz, Hegoaldean bereziki”.


Nik uste dut bidezko merkataritzak ezberdintasun bat uzten duela agerian: karitatearen eta solidaritatearen artekoa. Bidezko merkataritza bultzatzen duten erakundeak ez dira sortzen Hegoaldeko lurralde batzuetan dituzten txirotasun- eta miseria-arazoak konpontzeko laguntzak emateko, baizik eta arazoa sustraietatik ateratzeko: justizia egiteko. Hau da, herrialde aberatsenek txiroenei aplikatzen dizkieten merkataritza-ohitura protekzionisten aurrean, beste arau eta helburu batzuk dituen merkataritza-aukera bat proposatzen dugu. Aldaketen aurrean alde guztientzat bidezkoa den merkataritza bat bilatzen dute.


Bidezko Merkataritza, beraz, nazioarteko merkataritzaren eta irizpide ekonomikoak soil-soilik kontuan hartzearen alternatiba bat da. Bidezko Merkataritzak ekologia, gizartea eta generoarekin lotutako balore etikoak bultzatzen ditu. Garapen iraunkorrerako lagungarria da, merkataritza-baldintza hobeak eskaintzen dituelako eta ekoizle eta langile gutxietsien eskubideak bermatzen dituelako.

Gugandik oso gertu ditugu horrela lan egiten duten erakundeak, eta askotarikoak dira hauei laguntza eskaintzeko moduak. Aktibista moduan GKE batean sartu gintezke, aurretik formakuntza bat jasota noski, eta elkarlanean ekimen berriak sortu. Bestalde, kontsumitzaile moduan gure produktuen jatorria begiratzen hasi gintezke, gure zilborrari begiratzeaz utzi eta urrutirago begiratzen ikasiz, izan ere gure aldaketa txiki batek eragin handi bat izan dezake beste norbaitengan.


http://www.comerciojustodonostia.org/eu/zer-da-bidezko-merkataritza

2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

Erabiltzen ditugun billeteak

Euroa Euroguneko herrialdeek erabiltzen dugun dirua da, 5, 10, 20, 50, 100, 200 eta 500€-tako billeteak aurki ditzakegu gaur egungo gure merkatuan. Billeteen atzetik segurtasun lan handia dago, falsifikazioa ekiditeko neurri ugari hartzen baitira . 2002ko urtarrilak 1ean jarri zen martxan moneta sistema hau.






Hala ere, testu hau idaztera eraman nauen arrazoia billeteetan agertzen diren iruditxoak izan dira. Beti iruditu izan zait interesgarria erabiltzen den material eta perfekzioa. Gainera, duela gutxi jakin nuen billete bakoitzaren irudiaren atzean zergati bat dagoela. Tamaina ezberdinekoak izateaz gain, billeteek bereizgarri batzuk dituzte, balioa eta jatorriaren arabera. Horretarako hainbat kode ezberdin eta hainbat ezaugarri ezberdin dituzte. Billete guztiek aurrekaldean ate edo lehioak dituzte eta atzean zubiak, irekipen eta lotura adierazteko eginak. Gainera billetearen balioaren arabera ate edota zubi horien arkitektura estiloa ezberdina izanen da, hots 5eko billeteak klasikoa du, 10ekoak arkitektura erromanikoa, 20koak gotikoa, 50ekoak berpizkunde estilokoa 100ekoak barrokoa, 200ekoak modernista eta 500ekoak arkitektura garaikideko irudiak ditu.

TEKNOLOGIA BERRIEN ONDORIOAK LANPOSTUETAN



Teknologia berriek guztiz hartu dute gure gizartea. Edozein aldetara begiratuta ere, teknologiaz inguraturik gaude; eta horren guzti horren errudun gu geu gara.
Ez al dugu guztiok erabateko erosotasuna nahi? Are gehiago, gure jokamoldeen erruz besteei egin diezaiekegun kaltea kontuan hartzen al dugu? Ondo dago teknologia berriak eskaintzen dituzten baliabideak aprobetxatzea, baina eskuetatik joan zaigu erabat, arazo bihurtzen hasia da, eta ondorio kaltegarriak ekarriko dizkigu etorkizunean. Horietako arazo esanguratsuenetako bat lanbide batzuen desagertzea da, artikulu honetan horri buruz hitz egingo dugu eta horietako bost aztertuko ditugu.




Hainbat lan desagertzear egongo dira teknologia berriengatik adibidez: Gure deiak jasotzen dituzten teleoperadoreak, pertsona horiek hainbat robotengatik aldatuko dira , inteligentzia artifizialeko robotengatik ain zuzen ere. Hauek prestaturik daude kontsumitzaileak erantzuten duenaren arabera erantzun ezberdinak emateko. Baita ere, ez gara egonean egon beharko nahi duzun unean atendituko dizutelako eta 24 orduak egongo dira gure xedapenean.






Bigarren lanpostua bidai agentziak dira. Hauek gure bidaiak antolatzen laguntzen ziguten eta oso erabilgarriak bihurtu ziren, baina gaur egun online prestatu ditzazkegu gure bidaiak eta ez hori bakarrik, prezio obeagoan eta azkarragaon. Orduz geroztik lanpostu hau gutxitzen joan da eta desagertzeko dagoela ere esaten da. Kausa honen arrazoi nabariena hedapen teknologkoa da.





Hirugarrena tren gidariak dira, gaur egun zenek ez du erabiltzen edo ezdu inoiz erabili garraio publikoak? Oso garrantzitsuak dira eta arreta jarriz gero ikus dezakegu garraio mota asko, hainbat herrialdeetan automatikoki egiten dutela lan. Zerbait gerta eskero pertsona bat dijoa barruan , baina bere lana ezda trena gidatzea , superbisatzea baizik. Pena da lanpostu hau desagertzea bere garain oso baloratua egon zelako eta oso garrantzitsua izan zelako.





Resultado de imagen de cajera de supermercado animadoLaugarren mail entrega betetzten duten lanpostuak dira adibidez correosekoak. Hauek pixkanaka lan gutxiago jasotzen ari dira , mezu bat kartaz bidali beharrean emailez bidaltzen ditugulako, baina objetu materialak badira? Esaten da datozen urteetan email horiek dromen bitartez banatuko direla etxeetan, hainbat herrialdeetan probtu da eta emaitza onak eman ditu.
Azkeneko lanpostua banku eta supermerkatu kutxazainak dira , bankuko transferentziak geroz eta gehiago interneten bidez egiten dira , erraztasunagatik batez ere. Supermerkatuko kutxazainak baita egoera larri batean daude, gaur egun ia supermerkatu guztietan bilketa automatikoak ezarri dira eta esaten de datozen urteetan bilketa automatikoak gorantz egingo dutela supermerkatuko kutsazainen lana ordezkatuz. Japonen adibidez hórrela egiten dute lan.





Bukatzeko esan dezakegu lan hauek desagertu egingo direla eta hemendik urte batzuetara irudituko zaigu lan zarrak zirela orain esne banatzailea dena edota telégrafo operadorea.





BIBLIOGRAFIA:





2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

DIRU SEGURUA

Gaur egun, geroz eta handiagoa da  arlo ekonomikoarekiko mesfidantza. Izan ere, 2001ean (Espainian) egun ordaintzeko erabiltzen dugun unitate monetarioa sortu zenetik, hau da € agertu zenetik denbora asko pasa da, eta billeteen faltsifikazioa geroz eta ohikoagoa bilakatzen ari da. Horren ondorioz, ekonomia fraudeak areagotu dira, eta horrekin batera billetearekiko konfiantzaren galera eman da.

Horregatik, faltsifikazio horiek saihesteko sistema desberdinak asmatu izan dira: “diru faltsua detektatzeko errotulagailu” gisa ezagutzen duguna, “billeteen legaltasuna neurtzen duen makina”... Beraz, argi dago, billete batek zenbat eta  denbora gehiago eman zirkulazioan, orduan eta aukera gehiago edukiko ditu faltsutua izateko.

Fraude horrekin bukatzeko, segurtasun maila handiagoko 50€ko billetea txertatu du zirkulazioan Europako Banku Zentralak. Honek ezaugarri hauek ditu: argitara begiratuta, leihoa garden bihurtzen da, holograma bat erakusten du, Europa Greziako mitologiako pertsonaiarena, eta esmeralda koloreko zenbaki bat eta erliebe marka bat ere baditu” azaldu du Mario Draghi EBZko presidenteak. Eta beraz, aldaketa horiei esker, zailagoa bilakatuko da billeteak faltsutzea.Beharrezkoa izango al da urte kopuru jakin batean, billeteen ezaugarriak aldatzea?


2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea

Bizikleta Elektrikoa


Gaur egun bizikletak garraio baliabida erabilienetako bat da, baina ez da betidanik honela izan.
Bizikletaren anai zaharrena 1818an jaio zen Karl Von Drais Alemaniarraren eskutik, honako honek "velocibipedo izenekoa", baina asmakizun berri horetatik gaur egun ezagutzen dugun bizikletara alde handia dago.
Gaur egungo bizikleta ez zen 1885 arte asmatu, honako honek "maquina segura" Jonh Kemp Starley inglesaren eskutik.

Aurreko hauek izugarrizko asmakizunak izan dira eta azken urteotan beste lagun bat gehitu zaie, honako hau bizikleta elktrikoa da, betiko bizikletari motor bat gehituaz,motor honen zeregina zure pedaleoari plus bat ematea da, malda handiagoak,... igotzen laguntzeko. Baina hau ere lanera azkarrago joatea eta gutxiago nekatzea eragingo du. Gainera ez duzu inolako prestakuntza profesionalik beharko inguru zailago batetara joateko adibidez malda handi bat, zeren motorraren potentziaren maila ezberdinek honelako problematxoetan lagunduko dizute,ingurumenaz gehiago disfrutatzea eraginaz.