SUBSIDIOA, ETXE ASKOTAKO POZA
Gaur egun, milaka
eta milaka herritar dira arrazoi bat edo beste batengatik lanik gabe geratzen
direnak. Egindako ikerketen arabera, Espainian %14,1eko langabezia dago. Argi
dago ehuneko horretako pertsona batzuek ez dutela ahaleginik egiten lana
bilatzeko; beste asko, ordea, lan bila ari
dira etengabe, merezi duten bizimodua aurrera eramaten lagunduko dietelako
esperantzan.

Eskertzekoa da
estatuak horrelako egoera pairatzen ari diren pertsonei diruz laguntzea,
jakinda gaur egun denok dugula zorrak ordaindu beharra. Kontu korrontean diru-sarrera
hori edukitzea oso lagungarria izango da zalantzarik gabe. Bizitzan etorkizun duina
edukitzea da herritar guztion helburuetako bat; beraz, Madrilgo Gobernuak
aurrera eramandako proposamen berri honek erraztu egingo die herritar askori xede hori lortzen.
- Erabilitako informazio iturria: https://elpais.com/economia/2019/03/07/actualidad/1551977623_345068.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.