2019(e)ko martxoaren 19(a), asteartea

FALTSIFIKAZIOEN MERKATARITZA

Gaur egun, faltsifikazioak mundu osoan aurki daitezke baina, orokorrean ez dira dendetan saltzen. Hauek, produktu baten kopia dira, izan ere, fabrikatzaile batek produktu bat ateratzen du merkatura eta arrakasta izaten badu beste norbaitek prezio baxuago batekin saltzen du, interneteko plataformen bidez, merkatuetan, kalean ,...eta horrelako lekuetan. Faltsifikazioak eta pirateria asko handitzen ari da eta merkataritzarako mehatxu geroz eta handiago bihurtzen ari da.

2016.urtean produktu faltsifikatuen balioa 338.000 milioi eurokoa izan zen eta orain, azken datuei erreparatuz 460.000 milioi eurokoa da. Eta munduko merkataritzaren 3,3% da Oficina de Propiedad Intelectual de la UE (EUIPO)y la Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE)-ren azken datuei erreparatuz.
Hau guztia ikusita esan dezakegu, gehikuntza kezkagarri eta larria gertatu dela azken urteetan eta gobernuek ezin izan dute eragotzi.
Gainera, EUIPO-ko zuzendaritza batzordeak dioenez, berrikuntza hazkunde ekonomikoarentzat mehatxu garrantzitsua da.

Zifra hauek, errealitatean altuagoak direla diote izan ere, dituzten datuak aduanetan kendutakoaren produktuekin oinarrituta daude. Baina, hor ez da sartzen herrialde bakoitzak fabrikatzen eta kontsumitzen ari den produktu faltsifikatuak ezta internet bidez sakabanatzen diren produktu digital pirateatuak.

Esan beharra dago, estatuak hau guztiarekin dirua galtzen dutela izan ere, kontsumitzaileak kopiengatik ordaintzen duten dirua (nahiz eta beraiek ez jakin faltsua den ala ez) faltsifikatzaileek irabazten dute baina, ez dituzte zergak ordaintzen. Espainian, hiritar bakoitzari 133€ kostatzen zaio urtean gainera,  67.000 lanpostu gutxiago eta 7000 milioi euroko galera salgaietan patenteen Espainiako bulegoko datuek diotenez.
Gehien saltzen diren produktu faltsifikatuak (arropa, zapatak, larruzko artikuluak, ordezko piezak, erlojuak,  jostailuak, perfumeak eta kosmetikako produktuak, bitxiak, informatikako tresnak, botikak,janaria eta edariak dira. Hain zuzen ere, azken hiruak arriskutsuak dira gure osasun eta segurtasunerako, ez dituztelako neurri sanitarioak pasatzen.
Produktu gehienak, Hong Kong eta Txinatik datoz baina, Turkia, Singapur, India, Tailandia, Malasia y Arabiar  Emirerri Batuak, eta Alemaniatik ere dakartzate. Eta herrialde kaltetuenak  hauek dira: Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Japon, Korea, Erresuma Batua, Brasil, Txina eta Hong Kong.
OCDE-k azaltzen du orain Txinan eta Hong Kong-en enpresa batzuk faltsifikazioen konpetentziaren ondorioz haien ekonomia kaltetu dela. Izan ere, beraiek kopiatzen dute baina beraiek ere kopiatuak dira.

Datu guzti hauek ikusi eta gero, argi gelditzen zaigu, herrialde guztien laguntza eta partaidetza behar dela faltsifikazio hauek geldiarazteko.


MAIALEN UGALDE


https://www.elmundo.es/economia/ahorro-y-consumo/2019/03/19/5c8faa74fdddff84998b4595.html   
https://www.abc.es/economia/abci-falsificaciones-mueven-460000-millones-mundo-201903190224_noticia.html   






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.