2019(e)ko martxoaren 15(a), ostirala

KUTSADURAREN NEGOZIOA



Gaur, Martxoak 15 da eta ikastolako ikasle askok kapitalismoak ekologian duen eragina salatzera atera dira. Gaur egun, mundua geroz eta kutsatuagoa dago, eta horrek arazo larriak ekarri ditu; ura kontaminatuta egotea, aire kutsatua egotea, gaixotasunak garatzeko arriskua, espezien desagerpena, hainbat ekosistemen desagerpena... NBEk aurreikusten duen bezala, gizateriak 12 urte ditu ingurugiroaren hondamendi katastrofikoa saihesteko. Hala ere, egoera larri honen aurrean, enpresa handietan kutsadura neurriak jarri beharrean eta estatuetan kutsaduraren murriztapenerako arauak eta legediak ezarri beharrean, berriro ere enpresek probetxu atera diote egoerari. Beraz, egia al da kutsadura denontzako kaltegarria dela? Non dago kutsaduraren muga? Noraino iritsiko gara?

Resultado de imagen para contaminacion china mascaras

Hasteko, Txinan 2015ean gertatutako poluzioaren krisian, Txinaren hiriburuak, Pekinek, kutsaduraren eragina sufritzen zuen bitartean, enpresa askok egoera katastrofikoa aprobetxatuz, maskarillak, aire garbitzaileak, aire bonbonak kremak eta bestelako produktuak ekoitzi zituzten. Hori gutxi balitz eta sinestezina dirudien arren, gaur egun Europako ekialdeko eta Asiako herrialde batzuk aire garbia saltzen dute, bertan kutsadura izugarria denez, negozio errentagarria ziurtatzeko.


Hortaz gain, maskarak saltzen dituzten enpresa asko konturatu dira oro har jendeari ez zaiola gustatzen ospitalekoak diruditen maskarekin kalera ateratzea, eta ondorioz, Txinan eta Japonen erabiltzen diren maskaren barietatea eta kantitatea handitu dute enpresek eta gaur egun, kolore eta diseinu mota askotako maskarak aurki ditzakegu. Ondorioz, Txina eta Japon kutsadura saihesten duten produktuak saltzen dituzten enpresen merkatu primarioa bilakatu dira. Beraz kutsadura ez da denentzako kaltegarria, izan ere, enpresa batzuentzat zenbat eta kutsadura gehiago egon, orduan eta beldur gehiago egongo da eta ondorioz, salmentak altuagoak izango dira eta haien etekina ere handiagoa izango da. 



Aire garbiaren negozioak momentuz ez du mugarik. Shangaietik gertu dagoen jatetxe batean, bezeroek 10 zentimoko tasa ordaindu behar izan zuten, jatetxean “aire garbitzailearengatik” inbertitutakoa errentagarria ateratzeko. Horren harira, “Vitality Air” enpresak, 2011 urtetik “aire garbiko” botilak saltzen ditu eta jakina denez, enpresa honen eskariak oso altuak dira (merkatura atera ziren lehenengo egunetan 500 botila saldu zituzten).

Hala ere, ez da munduan horrelako egoera ematen den lehenengo aldia, orain dela urte batzuk pentsaezina zen uragatik prezioren bat ordaindu behar izatea, izan ere, iturrietatik kosturik gabe lor zenezakeen. Gaur egun, ordea, guztiz ohikoa da familiek ur botilak erostea haien eguneroko bizitzan. Gainera, ur botilak saltzen dituzten enpresek askotan iturriko uraren aurkako kanpainak egin dituzte; iturrietako ura prozesatzeko erabiltzen diren kimikoen salaketa, haren eragin negatiboak osasunean… Beraz, nire ustez, munduak egoera honetan jarraitzen badu urarekin gertatu den bezala, airea ere kapitalismoaren menpe geldituko da. Hau da, hasiera batean libreak diren ondasunak, jabetza pribatuko ondasunak bilakatzen dira. Gertakari hau, oso barneratua daukagu, eta behar bada, ez diogu merezi duen eta behar duen garrantzia ematen. Kontziente ez garen arren, arazo hau geroz eta zabalduagoa dago eta lehenbailehen konponbide eraginkor bat jartzen ez badugu, ezinezkoa izango da bizirik irautea aire bonbonarik gabe.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.