LIBURU ELEKTRONIKOAK EDO PAPEREZKO LIBURUAK?
Gaur egungo eztabaida handienetako bat liburu elektroniko eta paperezko liburuen arteko ezberdintasunak konparatu eta haietatik aukera onena zein den erabakitzea da. Jende ugarik dio gaur egun paperezko liburua "modaz kanpo" dagoela eta liburu elektronikoak direla askoz hobeak, baina, egia esan, ikerketa batzuk irakurri ondoren esan daiteke, nahiz eta e-book-en salmenta kopurua handtu egin den hauen eginkizuna ez da bete eta papera askoz gustukoagoa dugula irakurleok.
Libranda enpresaren azkeneko ikerketen arabera, Espainian, irakurketa elektronikoaren irakurleak %4a besterik ez dira, eta aurreko urtetik igo den arren liburuen salmentak irabazten dituen 939 milioietatik 38 besterik ez dira internet bidezkoak. E-book-a erosoa da alde batetik bestera garraiatzeko, ez baitu pisurik, liburu ugari eduki baititzazkezu edozein leku eta momentuan... egia da, oso erabilgarria dela, baina horrek guztiak ez du jendea erakartzen.

Dagoeneko Espainiako editorial eta plataforma digital guztiek eskatu dute zerga jaitsiera bat, behintzat aukera bat izateko liburu inpresoen arteko borrokan irabazleak izateko, izan ere, prezio baxuago batekin jendeago gehiago animatuko litzateke uste dute.
Hau dena kontuan hartuta eta ekonomiarekin zerikusirik ez duen ideia bat kontuan izan behar dugu. Fisikoan erosten dugun liburu batek duen goxotasuna, usaina eta taktua ez du liburu elektroniko batek eta nik pertsonalki, digitalei prezioa jaitsita ere ez nuke liburu fisiko batek trasmititzen didana aldatuko. Eta zuk: papera ala digitala?
ITURRIAK:
https://www.20minutos.es/noticia/3073087/0/libro-electronico-ebook-ventas-papel-mercado/
https://www.actualidadliteratura.com/libro-electronico-vs-libro-papel/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.