2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea

Zinemaldia eta turismoaren eragin ekonomikoa



ZINEMALDIA ETA TURISMOAREN ERAGIN EKONOMIKOA: 

Gaur egun, estatu mailan Donostia dirua produzitzeko makina bat bilakatu da, izan ere, turismo masiboak gogor eragin dio azkeneko urteetan. Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) arabera 2018.urtean Gipuzkoak 1,1 milioi bisitari inguru jaso zituen eta 2,4 milioi gaualdi inguru erregistratu ziren. Datu horietan oinarrituta Euskal Autonomia Erkidegoko turismo liderra dela berretsi dute. Baina turismoaz gain zertan oinarritzen da Donostiak duen eragin ekonomiko handia? Grafiko honetan argi eta garbi ikusten da 2018.urtean gaualdien eboluzioa.
grafico-23-08

Galdera horren erantzuna erraza eta simplea da: Gipuzkoako hiriburuak urtero hiru jaialdi edo ospakizun nagusi ditu, hala nola, Donostiako Zinemaldia, Jazzaldia eta Donostiako Musika Hamabostaldia. Hauen bidez hiriburuak jasotzen dituen etekinak batuta 47 milioi ingurura iristen da. Donostiako Zinemaldiaren benetako sorreran eta eragin ekonomikoan zentratuko naiz:

Duela 67 urte, Donostiako hainbat komertziante eta enpresaburuk turismo garaia luzatzeko asmoz zine festibal bat antolatu zuten irailan. Hau ostalaritza sektorearentzako onuragarria izan da. Hamarkadak pasa ahala festibal honek indar eta nazioartean ospea lortu du: Ospetsuak etortzen direnean Donostiaren izena zabaltzen dute mundu mialan, turismoari bultzada nagusi bat emanez (Epe luzean du eragina).Honen harira aipatzekoa da Woody Allelenen adibidea: Woddy hainbat urteetan gonbidatu gisa etorri bada ere, hiria ezagutu eta eroso sentitu izanak, Donostian film bat egitera bultzatu du, diru sarrera handiak sortuz Donostian: Hainbat etxe alokatu dituzte, Euskal Herriko enpresa askori lana eman die, extrak, desplazamenduak, jantziak, jatetxeak... 

Zinemaldia (urtean 82 lanpostu sortzen dituen erakunde egonkorra da) 27,3 milioi euroko lekuko mugimendua sortu du aurten eta zergetan soilik administrazioak inbertitzen duena baino gehiago berreskuratzen du. 27 milioi horiek 14 milioiko BPGan nahiz enplegu sorreran isladatzen dira, izan ere, aurten 235 enplegu sortu dira zinemaldiaren inguruan.

Iturriak:
https://www.elmundo.es/pais-vasco/2017/06/03/5932789146163fe0678b463f.html
https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/turismo-gipuzkoa-2018-20190122164025-nt.html
https://press.sansebastianturismoa.eus/es/prensa/notas-de-prensa/4114-san-sebastian-lidera-el-turismo-en-euskadi
https://www.europapress.es/cultura/cine-00128/noticia-festival-cine-san-sebastian-impacto-economico-mas-27-millones-20130712175224.html
http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130713/413104/es/Zinemaldia-genera-impacto-economico-Donostia-mas-27-millones-euros



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.