2019(e)ko urriaren 17(a), osteguna

Avangrid eta PPL


AVANGRID ETA PPL

Avangrid, estatu batuetako elektrizitate konpainia, PPL estatu batuetako elektrizitate konpainiarekin elkartzea pentsatzen dago. Avangrid, Espainiako Iberdrola elektrizitate konpainiaren eskumendekoa da, izan ere, Iberdrolak 2008an Energy East izeneko konpainia erosi zuen eta Iberdrola izena jarri zion, eta hori da gaur egungo Avangrid enpresa. Honek, 3,1 milioi bezero ditu Nueva York eta Ingalaterra berrian, Estatu Batuetan. PPL (Pennsylvania, Power and Light), estatu batuetakoa, konkretuki Pennsylvaniako elektrizitate konpainiak, 10.5 milioi bezero ditu Pennsylvanian, Kentuckyn eta Britainia Handian.

Bi elektrizitate konpainia handi hauek, Avangrid eta PPL, bateratzea pentsatzen ari dira. Bateratze horrek, 60.000 milioi euro baino gehiagotan baloratutako enpresa bat sortuko luke. Bateratze honen helburua, estatu batuetako elektrizitate konpainia handiena sortzea da, bezero gehienekin eta ahalik eta irabazi gehienekin.

Avangrid eta PPL konpainiak batu ezkero eta Estatu Batuetako elektrizitate konpainia sortu ezkero, monopolio bat sortuko litzateke, izan ere, bi enpresa horiek izango lituzkete bezero gehienak eta horren ondorioz konpetentzia desagertu egingo litzateke.

Beraz, oraindik ez da segurua bi hauen arteko bateratzea gertatzea, baina gertatu ezkero, Estatu Batuetako beste elektrizitate konpainia txikiak desagertu egingo liratezke, enpresa honen botere ekonomiko handiagatik.

Iturriak:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.