2019(e)ko urriaren 1(a), asteartea

Sai inbertsio-funtsa


SAI INBERTSIO-FUNTSA

Mundu osoan zehar merkatu ezberdinetan dirua inbertituz irabaziak lortzen dituzten enpresa asko eta mota askotarikoak daude. Horietako bat sai inbertsio-funtsa edo "fondo-buitre" izenarekin ezagutua  dena da.

Enpresa hauek egoera ekonomiko txar batean dauden enpresen akzioak edo gobernuen zor publikoa erosten dituzte, eta enpresa eta gobernu hauek porrotaren oso hurbil daudenez, akzio eta zor publikoak beraien benetako balioaren azpitik erosten dituzte. Behin akzio hauek erosita, enpresa hondotik ateratzen saiatzen dira, etorkizun batean (bi edo hiru urte gehienetan) enpresa hori saltzeko eta irabaziak lortzeko.

Enpresa mota hauei jarritako izenak oso ondo adierazten du enpresa hauek egiten dutena. Sai hegaztiek erdi hilda dauden animaliak jateko momentu egokiena itxaroten dute. Lehen esan dudan bezala, enpresa hauek animali hauek egiten duten berdina egiten dute, egoera txar batean dauden enpresen akzioak edo gobernuen zor publikoa erosi, eta behin hauen prezioa igotzen dela guztia saldu eta irabaziak lortzen dituzte.

Nola jarduten duten:
  • Egoera ekonomiko txar batean dauden gobernu edo enpresak aukeratzen dituzte.
  • Sartuko diren merkatua oso ondo ezagutzen dute.
  • Enpresak egoera txarretatik ateratzean adituak diren pertsonak dituzte.
  • Akzio edo zor publiko oso merkeak erosten dituzte, beraien balio nominalaren %10-20 inguruan.
  • Enpresa hauek hondotik ateratzen saiatzen dira, eta gero beraiek ordaindutakoa baino garestiago saltzeko
  • Baina inbertsio mota hauek, guztiak bezala, badituzte bere arriskuak
Enpresa mota hauetako enpresa asko daude, hauek dira handienak:

  • Cerberus: 2011an 96 bulego erosi zizkion Bankiari 96 milioi eurogatik.
  • Blackstone: Mota hauetako lehenengo enpresa da.
  • Apollo: Ipar Ameriketako sozietate bat da, hau higiezinen sektorean dago espezializatuta.
  • Centerbridge: 25 mila milioi dolar kudeatzen ditu
  • Colony Capital: Azkeneko urteetan mundu osoan zehar erosi ditu kapitalak.

Nire ustez, enpresa mota honek bere alderdi onak eta txarrak ditu. Alde batetik, egoera ekonomiko txar batean dauden enpresak eta gobernuak aurrera ateratzen laguntzen ditu, nahiz eta, beti bezala, beraren helburua dirua lortzea izan. Bestalde, orain dela hilabete batzuetako berri batek erakusten zuen bezala, enpresa hauei ez zaie inporta zer egin dirua lortzen duten bitartean. Bertan, Madrilgo komunitateak Blackstonen, lehen aipatutako enpresetako bat, filial bati (Fidere) alokairuzko hainbat etxebizitza saldu zizkiola esaten zuen. Ondoren, enpresa honek bertan bizi zirenei beraien alokairua bikoiztu zien, eta hauek ez bazuten ordaintzen kalera botako zituzten, eta beraien etxebizitzak saldu.

BIBLIOGRAFIA:
  • https://www.lasexta.com/noticias/sociedad/la-lucha-de-los-inquilinos-de-pisos-de-proteccion-oficial-vendidos-a-fondos-buitre-no-pagaran-una-subida-del-precio-del-100_201908265d63dead0cf21187ae24a43e.html
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Fondo_buitre
  • https://www.andbank.es/observatoriodelinversor/que-son-los-fondos-buitre-capital-riesgo/
  • https://www.pisos.com/aldia/que-es-un-fondo-buitre-y-como-afectara-a-la-vivienda/38976/
  • https://www.rankia.com/blog/fondos-inversion/3419451-que-son-fondos-buitre-5-ejemplos



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.