2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala

Ibex 35-eko enpresetan hornitzaileei ordaindu beharreko kantitateak, legeak ordaintzeko jartzen dituen egunen hirukoitzean ordaintzen dute

Orain dela hiru aste, notizia garrantzitsu hau atera zen Ibex 35 enpresei buruz, hurrengoa izan zen: Ibex 35-eko enpresetan hornitzaileei ordaindu beharreko kantitateak, legeak ordaintzeko jartzen dituen egunen hirukoitzean ordaintzen dute (batazbestekoa). Berez, hornitzaileei 57 egunetan ordaindu behar zaie, baina PMcM-ek (Plataforma Multisectorial contra la Morosidad-ek) bere azken txostenean argitaratu zuen bezala, 169 egunetan dabil hornitzaileei ordaintzeko batazbestekoa, hau da, legalizazioan sartuta dagoen data hirukoiztu egiten dute. Horretaz gain, CNMV-ak (Comision Nacional del Mercado de Labores) esan zuen Ibex enpresetako berankortasuna 60.409 milioi eurotara iritsi zela 2018an, nahiz eta, 2017arekin alderatuz berankortasun kopuru hori %2 jeitsi den; nire ustez, broma bat bezala hartzen dutela iruditzen zait. Ibex 35eko ingurua ez da txorakeri bat, eta hoberena seriotasuna eskatzea izango litzateke, hornitzaileei adarra jotzen jarraitzen baldinbadute hoberena isunak jartzen hastea da. Ilegaltasunaren esparruan sartzen baldinbagara noski estatuak egoera hau maneiatzen ikasi beharra du.

Aurretik aipatu dudan txosten honek, 3 milioi enpresa eta milioi bat eta erdi autonomo begiesten ditu (esango nuke nahiko garrantzitsua dela, ez daudela bizpahiru enpresa eta autonomo kopuru). Merkataritza eta zerbitzuak dira ordaintzeko zailtasun gehiago izaten dituztenak dira, konkretuki 339 egun tardatzen dute hornitzaileari ordaintzeko. Txosteneko informazioa erabiliz, ondorioztatu dezakegu, enpresaren eginkizunak ezberdinak badira batazbestekoak ezberdinak dira; esaterako, industria enpresen batazbestekoa 165 egunetan dago, aldiz, eraikuntza enpresen batazbestekoa 267 egunetan dago, energia enpresen batazbestekoa 92 egunetan dago…

Ondorioz, beste herrialdeek egiten dutenari begiratzea gomendatuko nioke Espainiako gobernuari, esparru askotan bezala Espainiak inguruan dituen herrialdeei begirada bat bota izango balu konturatuko litzateke nola beste herrialdeek honelako arazoak sahiesteko zer motako soluzioak dituzten. Zehazki Erresuma Batuak, honelako egoeretan zigor gogor batzuk prestatzeko ideia burutzen ari dira. Espainian berdina egingo balitz, hemen dauden enpresa ezberdinak isunak jartzen ari direla ikusterakoan, errespetu gehiagorekin egongo dira egoera honen aurrean eta ez diete hornitzaileei ilea hartuko, bereiziki erne egongo dira beraien enpresa ez izateko kaltetua.

Bibliografia:
https://www.hoy.es/economia/empresas/pago-proveedores-ibex-morosidad-20190926174103-ntrc.html
https://www.businessinsider.es/empresas-ibex-triplican-plazo-legal-pago-proveedores-500337

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.