2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

Kaleratze gordinik gabeko birmoldaketa iragarri du Opelek

Alemaniako autoegileak krisi handi bat igaro ondoren berriro errentagarri egiteko plana aurkeztu du. Hala ere ez du langileak kaleratzeko edo lantegiak ixteko asmorik baizik eta neurri «zuhurren» bidez lortu nahi du kostuak txikitzea. Horien artean dago langile batzuei erretiroa aurreratzea eta beste batzuei enpresa uzteko kalte-ordaina ematea, baina baita lanaldia 40 ordutik 35era murriztea ere.

Berri honek bere alde onak eta txarrak ditu, enpresa batean arlo bat hobetu nahi bada beste arlo bati egingo dio kalte ia beti. Opelen kasuan langileak ez kaleratzeko eta lantegiak ez ixteko beste neurri batzuk hartuko ditu, neurri hauek langileen erretiroari, lan orduei eta kalte-ordainetan izango du eragina. 

Artikuluaren bigarren zatiak dioenez, 2020rako Corsa elektrikoa aterako dute, sektore guztiak bezala, horretan ikusten baitute etorkizuna. 

Hau enpresaren estrategia bat da, produktu berria (kotxe elektrikoa) merkatura ateraz bezero berriak erakarriko dituzte eta salmentak handitu egingo dira. Honek kotxe hau ekoizteko material berriak eskuratzeko beharra dakar, enpresak gehiago ibertitu beharko du kotxe honen produkzioan beste kotxeetan baino gehiago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.