2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Etorkizuneko erosketak

"Renovarse o morir" esaten da, gure gizartea garatzen ari baita une oro eta aldaketa horiek ez baditugu geureganatzen ez baitgara gizartera eta baliabide berrietara egokituko. Aldaketa gehien sortzen dituena teknologia da gaur egun, orain dela urte batzuk txartel elektronikoa edo kutxazain bat zeharo berritzaileak eta txundigarriak ziren, orain berriz, guztiz ohikoak.


Kantabriako herri txiki batean etorkizuneko teknologia erabili beharko dugu hilabete batez, ezingo dute legezko dirua erabili, hau da ez txanponik ez billeterik. Teknologia berrien bidez ordaindu beharko dute dena, baita 50 zentimoko ogia ere. Ekimen hau martxan jartzeak bezero askoren funtzionatzeko modua aldatu du, 8.600 biztanleri eta 260 denda edo enpresei. Erosketa handienetik hasita txikiena ere mobilaren bitartez ordaindu dezakete, erosotasun guztiarekin. Honek mota guztietako iritziak sortzea ekarri du, gazteenek gogoz hartu dute iniziatiba hau eta ez zaie batere kostatzen dena elektronikoki ordaintzea, baina badira zentzua harrapatzen ez diotenak eta tontakeri bat bezala ikusten dutenak, gehienbat pertsona helduak edo teknologiaren garaian jaio ez direnak. 80 urteko pertsona bati kosta egingo baitzaio ulertzea bere bizitza zertan hobetuko duen aparatu batekin ordaintzea diru fisikoaren ordez. 

Dendariei eta enpresei dagokienez, kontabilitatea errazten laguntzen duela diote eta horrela denbora gutxiago behar dutela kobraketak egiteko. Denda txikien kasuan, badira aldaketa hori asko nabaritu dutenak, konfiantza dagoenean errazago baita hurrengo egunerako zorretan uztea erositakoa, metodo berri horrekin berankorrenak kontuz ibili beharko dira.

Noski, honen guztiaren atzean Banco Santander dago, bere babesarekin egindako proiketua baita eta beratan kokatzen da operazio guztien erdigunea. Diru-zorroaz ahaztea eta etorkizunari begira jartzea da bere helburua, baina horretaz gain banko guztientzat oso onurgarria da hau, horrela eragin gehiago izango baitute gizartearen gain eta orain arte bankuen bearrik izan ez dutenei mendekotasuna sortuko liekete. Baina bankua ez da irabazten ateratzen den bakarra, diru beltza desagertzeko modu edo formula arrakastatsua izan daiteke. Geroz eta gehiago baitira fakturarik gabe futzionatzen duten enpresak eta zergak ordaintzeari uzten diotenak. Modu honetan, kobraketa edo erosketa erregistratuta geratuko da eta dendariak nahitaez deklaratu beharko du. Gainera, lapurretak sahiesteko ere metodo bikaina izan daiteke. Aken finean, aldaketa txiki bakoitzak uste duguna baina gehiago eragiten du bai ekonomian eta baita munduan ere. Denborak esango digu hemendik urte batzuetara diru-zorroa etxean utzi dezakegun.

Iturria:
http://www.ideal.es/sociedad/revolucion-cambios-20171021000244-ntvo.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.