

Eskerrak gau egun ez dela pertsonakin ematen, ala ere, lotsagarria iruditzen zait izena kontserbatzea, esklabu beltz horietan eta gaur egungo beltzetaz par egiten ari direla iruditzen zait haien arbasoak bai dira eta argi eta garbi arrazakeria jesto izugarria iruditzen zait izen honen kontserbapena. Bestalde, lotsagarria eta penagarria iruditzen zait baita ere, gaur egun jendeak duen erosteko beharra, konpultsiboki erosteko behar izugarria. Izugarria bai, IZUGARRIA. Bai, maiuskulaz, niri behintzat beldurra ematen didalako kapitalismoak guregan duen eragin handia eta gu manipulatzeko duen gaitasun handia. Gainera tontoak bagina bezala ziria sartzen digute. Beherapenak direla diote baino ez da ala, enpresak eta batez ere multinazional handiek aberasteko helburua dute eta ez daude bertan dirua galtzeko.
Laburtuz, apurtxo bat gehiago pentsatu beharko genuke eta ez hain inpultsiboki jokatu ziria sartzen bai digute eta kasu honetan bezala, hainbeste faktore garrantzitsu daude gauza hauen atzetik kontuan hartu beharrekoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.